
156. zk., 2026ko abuztuaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 6 orri.)
- EPUB (388 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3644
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 30ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025eko ekitaldirako «Datuen heldutasunaren diagnostikoa» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2025eko azaroaren 10ean onartutako «Datuen heldutasunaren diagnostikoa» laguntza-programaren deialdiaren babesean (2025eko abenduaren 1eko EHAA, 231. zk.) emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2026ko uztailaren 30a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS