Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2026ko abuztuaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3639

1170/2026 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 1029/2026 Ebazpena, ekainaren 29koa, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratzen baita diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenaren eranskinean, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoen zerrenda agertzen da. Eranskinean destinoen zerrenda jasotzen da, hauek adierazita: eskainitako destino kopurua, eskaintzaren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena.

Ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpena argitaratu ondoren (uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria), oker materialak aurkitu dira destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean; izan ere, gehitu behar ez zen destino bat gehitu da zerrendara eta, ondorioz, eskainitako destinoen zerrendatik ezabatu behar da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko ebazpena (1029/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:

Ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenaren eranskinean, Donostialdeko ESIan eskainitako destinoen zerrendan, honako hau agertzen da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenaren eranskinean destino hau gehitzea:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Orain zuzendutako ebazpenak 2026ko abuztuaren 4a ezartzen du eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentzia-data gisa.

Ebazpen honen bidez egindako zuzenketek eragiten duten egoera berriaren aurrean, beharrezkoa da jada aurkeztutako parte hartzeko eskaerak aldatzeko edo eskaera berriak egiteko aukera irekitzea. Horregatik, beste erreferentzia-data bat finkatu behar da, 2026ko irailaren 8ari dagokiona.

Ondorioz, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data berria 2026ko irailaren 8a da. 2026ko maiatzeko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2026ko irailaren 8ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2026ko maiatzeko ziklo honetan, beraz, 2026ko irailaren 8ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2026ko maiatzeko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2026ko irailaren 8a amaitzen denean.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta EHAAn argitara dadin.

Laugarrena.– Gainerako jarduetarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1029/2026 Ebazpenak ezartzen duena (ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako).

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala