Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
3637

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2026ko uztailaren 9ko Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez atzera egiten baita Gernika-Markinako Lurralde Plan Partzialaren (egungo Busturialdea-Artibai eremu funtzionala) funtsezkoa ez den aldaketaren prozeduran.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2026ko uztailaren 9an egindako bileran, besteak beste, beherago adierazitako erabakia hartu zuen, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak proposatuta, eta bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 84. eta 94. artikuluetan xedatutakoarekin. Hona erabakia (gai-zerrendako 16. gaia):

Lehenengoa.– Atzera egitea Gernika-Markinako Lurralde Plan Partzialaren (egungo Busturialdea-Artibai eremu funtzionala) funtsezkoa ez den aldaketaren prozeduran, zeina BFAren Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 1eko erabaki baten bidez hasi baitzen.

Bigarrena.– Erabakiaren kopia Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari bidaltzea, dagozkion ondorioetarako.

Hirugarrena.– Agindua ematea foru-erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian argitara dadin.

Bilbao, 2026ko abuztuaren 6a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua,

CARLOS ALZAGA SAGASTASOLOA.


Azterketa dokumentala