Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3636

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Deba ibaiaren jabari publiko hidraulikoan dauden zazpi ijezketa-presa txikiak zati batean eraisteko obra-espedientea, Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa).

Espedientea: AO-G-2026-0221.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Ibilgua/k: Deba.

Udalerria eta lurralde historikoa: Arrasate (Gipuzkoa).

Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 541658; Y = 4768035.

Obren lehenengo fasean, Deba ibaiaren jabari publiko hidraulikoan dauden 7 ijezketa-presa txikiak zati batean eraitsiko dira, metro bateko zabalerako eta bi metro inguruko sakonerako eskotadurak irekiz. Era berean, dagoen harri-lubetaren berritze bat definitzen da. Bigarren fasean azpiegitura horiek osorik eraistea planteatzen da.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 5a.

Zuzendari nagusia,
EE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala