Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3635

IRAGARKIA, «Alegian Amezketa ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko uztailaren 31ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Alegian Amezketa ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuari».

Proiektu honen helburu nagusia da Amezketa ibaiaren funtzio hidraulikoa eta hustubide-ahalmena hobetzea 100 urteko itzulera-denborari dagokionez, hartara Franconi Fundazioaren eskola zaharrean uholdeak saihesteko.

Soluzioak ibilguaren ahalmen hidraulikoa handituko du eskuin ertzean berma bat sortuz. Era berean, eskolara sartzeko zubia ordeztea aurreikusten du, estribuak ibilguaren barruan baititu, zubiaren sekzioan ahalmen hidraulikoa handitzeko zubi luzeagoa eraikiz. Azkenik, zubiaren gaineko jarduketa aprobetxatuz, ezkerreko ertzeko lurzatiaren zortasun-eremua berreskuratzea eta landareztatzea ere aurreikusten da.

Ingurumen-eraginaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio proiektuari, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta, horretarako, lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartekoak eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. titulua beteko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, jendaurrean jartzen da proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, (www.uragentzia.euskadi.eus) Obra Hidraulikoaren atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala