
155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3633
IRAGARKIA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, eranskinean zerrendatzen diren interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dutela (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz). Hori egiteko, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, jo beharko dute Lurralde Historikoaren arabera dagokien administrazio-unitatera, goian adierazi bezala.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere sar daitezke espedientearen edukira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ondorioak izango ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.
RSS