
155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3631
IRAGARKIA, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez baimendu egiten da gastu-xedapena eta agindu egiten da ordaintzea, modu subsidiarioan, Verter Recycling 2002 S.L. desjabetze-prozesuaren onuradunaren ordez, Zaldibarko 96., 100. eta 129. partzela desjabetzearen balio justua eta sortutako interesak, Zaldibarko zabortegiko larrialdiko obren «as built proiektua» gauzatzearen ondorioz.
Ingurumeneko sailburuordearen 2026ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez, baimendu egiten da gastu-xedapena eta agindu egiten da ordaintzea, modu subsidiarioan, Verter Recycling 2002 S.L. desjabetze-prozesuaren onuradunaren ordez, Zaldibarko 96., 100. eta 129. partzela desjabetzearen balio justua eta sortutako interesak, Zaldibarko zabortegiko larrialdiko obren «as built proiektua» gauzatzearen ondorioz.
Aipatutako dokumentuak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Interesdunek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) dute eskuragarri dokumentuen testu osoa.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 6a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSU BILBAO BEGOÑA.
RSS