Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3630

JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentzia batzuei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen Dekretuak (urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretua) 73. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 109. artikuluarekin eta hurrengoekin lotuta, iragarki honen bidez aditzera ematen da jakinarazi gabe daudela eranskinean zehazten diren interesdunei eta prozedurei buruzko egintzak. Ahaleginak egin dira, bi bider, interesdunei administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko eta behar bezala egiaztatutako ordezkariei jakinarazpena jasotzera ager daitezen Eusko Jaurlaritzaren diru-bilketa exekutiboko bulegoetan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun natural igaro baino lehen. Beheko taulan adierazten dira bulegoen helbideak.

Bertaratzeko epe hori amaituta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, eranskinean zehazten denari buruzko premiamendu-probidentzia.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 22a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

JUAN ALBERDI ALBERDI.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala