Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3629

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtsoei eta zatikatze-eskabideei buruzko ebazpenenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen Dekretuak (urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretua) 73. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluarekin lotuta, ahaleginak egin dira eranskinean zehaztutako ebazpenak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da horiek interesdunei jakinaraztea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko eta behar bezala egiaztatutako ordezkariei jakinarazpena jasotzera ager daitezen Eusko Jaurlaritzaren diru-bilketa exekutiboko bulegoetan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun natural igaro baino lehen. Beheko taulan adierazten dira bulegoen helbideak.

Bertaratzeko epe hori amaituta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera egintzat joko da, lege-ondorio guztietarako, eranskinean zehaztutako espedienteari buruzko jakinarazpena.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 22a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

JUAN ALBERDI ALBERDI.

ERANSKINA
BETEARAZPEN-PROZEDURAN AURKEZTUTAKO ERREKURTSOAK ETA ESKABIDEAK EBAZTEKO ADMINISTRAZIO-EGINTZEN JAKINARAZPENAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala