
155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 4 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
AGENCIA VASCA DE CIBERSEGURIDAD
3627
EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 3koa, Euskal Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko agintzen baita.
Ekainaren 29ko 7/2023 Legeak Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortu zuen, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, maiatzaren 12ko 3/2022 Legean zehaztutako EAEko sektore publikoan zibersegurtasuna sustatu eta koordinatzeko, bere eskumeneko informazio-sistemen eta sare elektronikoen segurtasunaren esparruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren, herritarren eta enpresa-sarearen zibersegurtasuneko eta garapen digital seguruko gaikuntza babestu eta bultzatzeko.
Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 5.d) artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Kontseiluak proposatu behar ditu Agentziako langileen plantilla eta ordainsari-araubidea, aplikatzekoak diren legezko baldintzen arabera, eta proposamen hori Eusko Jaurlaritzak onartu beharko du.
Euskal Zibersegurtasun Agentziaren estatutuak onartzen dituen martxoaren 19ko 34/2024 Dekretuak 17.3 artikuluan ezartzen duenez, Agentziaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio sarbide-prozesuen deialdia, kudeaketa eta ebazpena egitea, Euskal Enplegu Publikoaren Legean EAEko sektore publikoan enplegua eskuratzeko jasotzen diren printzipio gidarien arabera, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik onartutako baldintzetan, eta organo berari dagozkio lan-kontratudun langileei buruzko mugikortasun-prozedurak ezartzea ere.
Ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2026ko uztailaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Zibersegurtasun Agentziaren lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea; ebazpen honen eranskinean dago lanpostu-zerrenda hori.
Bigarrena.– Euskal Zibersegurtasun Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2026ko uztailaren 29ko Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia eman duen organoari berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 3a.
Euskal Zibersegurtasun Agentziaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER DIÉGUEZ BARRIOCANAL.
RSS