Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2026ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
3624

IRAGARKIA, hutsik dagoen Sarrera Erregistro eta Zerbitzu Orokorretako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat (7 zenbakiko LPZ) lehiaketa-oposizio irekiaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarriei buruzkoa.

2026ko uztailaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (136. zk.) argitaratu dira Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko langileen plantillan hutsik dagoen Sarrera Erregistro eta Zerbitzu Orokorretako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat (1) (7 zenbakiko LPZ) lehiaketa-oposizio irekiaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honekin lotutako hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2026ko uztailaren 21a.

Alkatea,

MIGUEL ÁNGEL GÓMEZ VIAR.


Azterketa dokumentala