Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2026ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3598

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearena, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko irailaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakunde eta enpresen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Gizarte Ekonomiako Prestakuntzarako deialdirako laguntzak deitu eta arautu ziren, eta 2025erako deialdia egin zen.

Agindu horren 12.4 artikuluan ezarritako betebeharra betez, agindu horretan oinarrituta emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondoriozkoa, honako hau

EBATZI DUT:

2025eko irailaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen diren espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala