
153. zk., 2026ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 3 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3597
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearena, 2025eko irailaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzak arautu eta laguntzetarako deialdia egin zen.
Agindu horren 13.4 artikuluan ezarritako betebeharra betetzeko, hau da, agindu horren arabera emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipioa betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
2025eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bai eta espediente-zenbakia eta eman zaien dirulaguntzaren zenbatekoa adieraztea ere, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
RSS