
152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3586
IRAGARKIA, 2026ko uztailaren 20koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, beren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalean, 70 – 2., 20015, Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei ohartarazten zaie ezen, adierazitako dokumentazioa epe horren barruan aurkeztu ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.
Aditzera ematen da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduaren testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da iragarki hau, eta jakinarazpenaren balioa izan behar du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 20a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.
RSS