
152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3583
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Destilerias y Biorefinerias Zambrana S.A. enpresak Zambranako udalerrian (Araba) alkohola eta azpiproduktuak lortzeko mahastizaintzako eta ardogintzako hondakinak tratatzeko jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren mende jartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, II.D eranskinean jasotako proiektu publiko edo pribatuei ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaie.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapide bat aurreikusten du, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean organo substantiboak egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.
Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak zehazten duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen edo ingurumen-baimen bakarraren mende dagoenean, bateratu egingo dira bi erregimenei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura.
Alkohola eta azpiproduktuak lortzeko mahastizaintzako eta ardogintzako hondakinak tratatzeko jardueraren kasuan, aldi bakar eta komun bat egin behar da ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko.
Azaldutako guztiagatik, AAI00462_SOL_2025_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea jendaurrean egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 3a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS