Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3582

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Renian Comercial 21 S.L. enpresak Alonsotegin (Bilbo-Balmaseda errepidea, 9. km, Cadagua industrialdea, A pabiloia) hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko aurkeztu duen proiektu teknikoa.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen arabera, ingurumen-baimen bakarra behar da titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzeko, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.

Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean biltzen dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak eta kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsaso eta lehorraren arteko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatzen dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Horiek horrela, AAU01496 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala