
152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3581
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baita «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan».
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2026ko maiatzaren 29an emandako Ebazpenaren bitartez, «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» izeneko proiektuari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zuten.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2026ko ekainaren 12an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.
Era berean, proiektua gainbegiratu dute eta txostena egin diote, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako saioan emandako eginkizun-eskuordetzearen arabera –Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13.f) artikulua, lege bereko 15.m) artikuluarekin eta Agentziako Estatutuen 10.3) artikuluarekin lotuta, aplikatuta ebatzi baitzuten eskuordetze hori–, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenenengoa.– «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan» behin betiko onartzea.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS