
152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3574
78/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita «Alokaplus – Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzen duen Erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2026ko ekainaren 9an egindako bilkuran, «Alokaplus – Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Alokaplus – Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzen duen Erabakiaren testua. Erabakia ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 31KO 78/2026 EBAZPENARENA
ERABAKIA, «ALOKAPLUS – ALOKAIRU SEGURUKO PROGRAMA» MARKA ESPEZIFIKOA ONARTZEN DUENA
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak xedatzen duenez, Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek komunikazio publikoko adierazpen guztietan erabiliko dituzte, soilik eta esklusiboki, eskuliburu horretan jasotako elementuak. Horrenbestez, Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da) eta Lehendakaritzako idazkariak (gaur egun Erakunde-nortasunaren zuzendaria da, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren arabera) aldeko txostena eman ondoren, beste nortasun-marka eta -ikur espezifiko batzuk erabili ahal izango dira zerbitzu edo jarduera publiko jakin batzuetarako.
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Lehendakaritzan aurkeztu zuen «Alokaplus – Alokairu Seguruaren Programa» marka espezifikoa onartzeko eskaera (haren erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasota dago marka hori) eta Nortasun Korporatiboaren zuzendariak aldeko txostena eman zuen 2026ko apirilaren 24an.
Espedientean dagoen memoria ikusita, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak proposatuta, eta egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– «Alokaplus – Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzea, ez-ordaintzeei eta kalteei aurre egiteko alokairu-programa seguru gisa sortua, eta bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuetan kokatutako etxebizitzen errentatzaileei eta jabeei zuzendua, laguntza gisa.
Bigarrena.– Marka espezifiko hori erabiltzeko moduak erakunde-nortasunaren eskuliburu horretan zehaztutakoak dira.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.
RSS