Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2026ko abuztuaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3570

AGINDUA, 2026ko uztailaren 29koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Donostiako Barruti Judizialeko bulego judizialak, Erregistro Zibileko Bulego Orokorra eta udalerrietako eta haren elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz deituriko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez, berariazko lehiaketarako deialdia egin zen Eibarko eta Donostiako barruti judizialetan Justizia Administrazioko kidego orokorretako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko, bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerrietako eta haien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz.

Berariazko lehiaketa horren ondorioz izapidetutako espedientea ikusita, eta bat etorriz Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduaren bederatzigarren oinarriarekin, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluarekin eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin eta hurrengoekin (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Behin betiko ebaztea Donostiako barruti judizialeko Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez deitua, eranskinetan adierazten den bezala.

Bigarren artikulua.– Bete gabe uztea lehiaketa honetan adjudikatu ez diren lanpostuak.

Hirugarren artikulua.– Lanpostuaz jabetzeko eguna Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez zehaztuko da.

Laugarren artikulua.– Ezin izango zaie adjudikatutako destinoei uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak horien adjudikazioaren berri emango dio Justizia Ministerioari.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango da errekurtsoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 29a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala