
150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3548
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3. plazan bideratutako 345/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3. plazan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 345/2026 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetan Justizia Administrazioko kidego orokorretako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egiten da, bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerrietako eta haien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz (2026ko ekainaren 12ko EHAA, 110. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3. plazan, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 27a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.
RSS