Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3546

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-7/2026-AD zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori 61285078Z NAN zenbakia duen pertsonari ohiko moduan jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazten da ebazpena eman dela, eta horren bidez 360,6 euroko isun-zehapena ezarri zaiola, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako erantzukizuna aitortu eta aldez aurretik ordaintzeagatiko murrizketak aplikatzearen ondorioz.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, aurreko paragrafoan aipatutako artikuluan xedatutakoaren arabera. Ondorioz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Instantziako Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalean, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1988 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Espedientea Osasun Sailak Bilbon (Bizkaia) duen Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39, 5. solairua, Aholkularitza Juridikoa) aztertu ahal izango da. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da: 94 403 15 87 – 94 403 17 16C telefonoetara deituta; edo «nire karpetan», Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» moduan du eragina, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko uztailaren 3a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala