
150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 14 orri.)
- EPUB (994 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3542
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 24koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025eko ekitaldirako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean bete beharreko publikotasun-printzipioa konplitzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea entitate honen zuzendari nagusiak 2025eko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez onartutako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda (ebazpena hemen argitaratu zen: 2025eko ekainaren 16ko EHAA, 112. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2026ko uztailaren 24a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS