
150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3539
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 24koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025eko ekitaldirako «Banda Zabal Ultralasterra enpresentzat» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2025eko urriaren 21ean onartutako «Banda Zabal Ultralasterra enpresentzat» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2025eko azaroaren 4ko EHAA, 212. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2026ko uztailaren 24a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS