Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3537

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitako laguntzak direla-eta, 2025eko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak, eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko 2025eko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran onartu zuen deialdi hori eta 2025eko apirilaren 24ko EHAAn, 77. zenbakian, argitaratu zen. Ebazpen honen eranskin gisa argitaratzen da zerrenda, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala