Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2026ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
3526

64/2026 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak, 39. artikuluan, Lanbide Heziketako Sistemaren D mailako irakaskuntzetarako arau orokorrak ezartzen ditu; hura Espainiako hezkuntza-sistema osatzen duten lanbide-heziketako heziketa-zikloei dagokie, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta, halaber, Lanbide Heziketako Sistemaren helburuetan ez ezik, lege organiko horretan oinarrizko, erdiko eta goi-mailako irakaskuntza mota hauetarako aurreikusitako helburuetan ere ekarpena egin behar du.

Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baita– hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetaranzko bidea egiteko gauza izango dena.

Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, 83. artikuluan, heziketa-zikloen curriculumaren oinarrizko alderdiak arautzen ditu, eta hura ezartzen duten Estatuko xedapenek izan beharko duten edukia adierazten du, hala nola identifikazioa, lanbide-profila (lanbide-ingurunea barne), oinarrizko curriculum-diseinua, prestakuntza-testuinguruaren oinarrizko parametroak, eta produkzio-sektoreko irakasleen eta adituen titulazioak eta espezialitateak edo beste profil laguntzaile batzuk.

Bestalde, 7. artikuluaren 2. apartatuak xedatzen du hezkuntza-administrazioek D eta E mailei dagozkien curriculumak ezarriko dituztela, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6. artikuluan ezarritako eskumen-atribuzioak errespetatuz, eta Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak, xedapen honek eta Lanbide Heziketako Sistemaren gainerako arau-garapenek agindutakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, oinarrizko curriculumean jasotako elementu guztiak errespetatuko dira beti.

Gainera, 3/2022 Lege Organikoan, Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionala sortzea zehazten da, eta hala sortzen da otsailaren 4ko 69/2025 Errege Dekretuaren bidez , Lanbide Heziketako Sistema Nazionala osatzen duten elementuak eta kudeaketa-tresnak garatzen dituena eta Kualifikazioen Institutu Nazionala sortzen duen martxoaren 5eko 375/1999 Errege Dekretua aldatzen duena, eta, ondoren, ekainaren 24ko 532/2025 Errege Dekretua argitaratzen da, errege-dekretu honen bidez, konpetentzia profesionalen estandar jakin batzuk sartzen dira eta Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionala arautzen duen irailaren 5eko 1128/2003 Errege Dekretuaren babesean ezarritako konpetentzia-unitate zaharren ondoriozko konpetentzia profesionalen estandarrak integratzen dira.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera garatzen duten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe».

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak Lanbide Heziketako euskal sistema antolatzea eta arautzea du xede, Euskadik egungo eta etorkizuneko erronkei modu egokian erantzungo dien lanbide-heziketako sistema bat izan dezan.

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere martxoaren 23ko 174/2021 Errege Dekretuaren babesean, zeinak Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baitu eta maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatutako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen baititu (500/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Goi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena eta ekainaren 18ko 565/2024 Errege Dekretuak – Merkataritza Elektronikoko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroa ezartzen duenak – aldatutako gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena) eta 208/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena lanbide-arlo hauetarako: Arte Grafikoak; Fabrikazio Mekanikoa; Gizarte- eta kultura-zerbitzuak; eta Beira eta Zeramika.

Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (konpetentzia profesionalen estandarren zerrendarekin eta konpetentzia profesionalen eta enplegagarritasunerako konpetentzien deskribapenarekin), eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesionaletatik eta enplegurakoetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran lortu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-modulu bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak.

Dekretu hau izapidetzean, bete egin dira Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duen 2023ko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritako izapideak.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta ontzat eman ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

1.– Dekretu honek Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeari dagokio, pedagogia zein antolamendu aldetik duen autonomiaren baitan, bere curriculum-proiektua ezartzea, eta proiektu horretan erabakiko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna, eta halaber, lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak.

3.– Ikastetxearen curriculum-proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean jasotzen diren ikaskuntza-emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntza.

– Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

– Iraupena: 2.182 ordu.

– ECTS kredituetako baliokidetasuna : 120.

– Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

Jakintza-adarrak: Gizarte- eta lege-zientziak. Ingeniaritza eta Arkitektura.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: P– 5.5.4.

– Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

Goi-mailako teknikariaren titulua bat dator Etengabeko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 5A mailarekin.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da bide-hezkuntzara eta -prestakuntzara bideratutako irakaskuntza diseinatzea, ematea eta ebaluatzea, barnean hartuta garraiobide desberdinekin batera bizitzeari buruzkoa eta horiek ingurumen-segurtasun eta -jasangarritasuneko baldintzetan erabiltzeari buruzkoa, bai eta bide publikoetako mugikortasunari buruzkoa ere, barnean hartuta garraiobide desberdinekin batera bizitzeari buruzkoa eta horiek segurtasun-baldintzetan erabiltzeari buruzkoa, gidatzeko baimena edo lizentzia lortzeko hautagaiak, gidariak eta, oro har, bidearen edozein erabiltzaile prestatzea eta sentsibilizatzea, bide-segurtasunaren eta garraioaren ingurumen-jasangarritasunaren balioetan heztea eta laneko bide-istripuen prebentzioan eta mugikortasun jasangarri eta seguruan prestatzea.

2.– Konpetentzia profesionalak eta enplegurakoak.

Honako hauek dira titulu honi dagozkion konpetentzia profesionalak eta enplegurakoak:

a) Zirkulazioa erregulatzeko araudia, ibilgailuen eta pertsonen eta salgaien garraioaren araudi orokorra eta atmosferako kutsatzaileen emisioak eta airearen kalitatea erregulatzeko araudia identifikatzea eta hautatzea.

b) Bide-segurtasunerako eta mugikortasunerako irakaskuntzaren esku-hartzea programatzea, kontuan hartuta zer motatakoa den eta zer ikasle edo talderi zuzenduta dagoen.

c) Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduera garatzeko baliabideak antolatzea, ikasleen edo taldearen beharrei eta ezaugarriei erantzunez.

d) Programatutako jarduerak garatzea, baliabide eta estrategia metodologiko egokiak eta horiekin lotutako irakaskuntza-trebetasunak erabilita.

e) Irakasteko eta ikasteko jarduketa-estrategiak diseinatzea eta aplikatzea, esparrutzat hartuta administrazio arautzailearen jarraibideak eta prozedurak, mugikortasuna eta bide-segurtasuna.

f) Prestakuntza-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzea, horrekin lotutako dokumentazioa egitea eta kudeatzea, eta informazioa helaraztea, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

g) A2 baimenarekin baimendutako automobilak eta motozikletak gidatzea hiri barruko eta hiriarteko bideetan, zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arauak betez eta segurtasunez, efizientziaz eta jasangarritasunez gidatzeko teknikak aplikatuz.

h) Bide-hezkuntzako eta garraioaren jasangarritasuneko programak garatzea, ikastetxeekin eta hala eskatzen duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan.

i) Erakunde publiko edo pribatuei zuzendutako mugikortasun seguru eta jasangarriko planei buruz aholkatzea eta laguntzea.

j) Hiri-mugikortasuneko planak egiten, ezartzen eta berrikusten parte hartzea.

k) Eskola partikular bat edo gidarien prestakuntzarako zentro bat kudeatzea eta administratzea, araudi erregulatzailea aplikatuz.

l) Pertsonei, baliabideei edo inguruneari lotutako kontingentzien aurrean jardutea, segurtasuna eta konfiantza transmitituz eta, hala badagokio, ezarritako jardun-protokoloak aplikatuz.

m) Eguneratuta edukitzea lanbide-jarduerari buruzko ezagutza zientifikoak eta teknikoak, dauden baliabideak erabilita.

n) Lan-egoera berrietara egokitzea, lanbide-inguruneari buruzko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak eguneratuta mantenduz, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzan dauden baliabideak kudeatuta eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

ñ) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ekimenez eta autonomiaz ebaztea bere eskumenen esparruan, sormenez, berrikuntzaz eta norberaren eta lantaldearen lanean hobetzeko gogoz.

o) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, eta, horretarako, lantaldearen garapena gainbegiratzea, harreman arinak izatea, lidergoa bere gain hartzea eta sortzen diren talde-gatazkei konponbideak ematea.

p) Egokiro komunikatzea pareko kideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko langileekin, eta, horretarako, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiltzea, informazio eta ezagutza aproposak transmititzea eta lan-eremu horretan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatzea.

q) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

r) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea eta berrikustea.

s) Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko kudeaketa egitea, eta bere lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte-erantzukizunaren zentzuarekin.

t) Bere eskubideak baliatzea eta bere lanbide-jardueratik eratorritako betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

u) Gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra sustatzea lanbidearen eta lanaren esparruan, eta genero-baldintzatzaileak saihestea, ikasketa- eta lanbide-ibilbidean.

3.– Tituluan jasotako Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionaleko konpetentzia profesionalen estandarren zerrenda.

ECP1871_3 – Gidatzeko eskola partikularretan eta bide-prestakuntzarekin lotutako eremuetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatzea.

ECP1872_3: Ibilgailuak gidatzeko eta ondoren ebaluatzeko behar den prestakuntza ematea.

ECP1873_3 - Bide-segurtasunaren arloan sentsibilizazio-, berreziketa- eta prestakuntza-jardueren programazioa, ematea eta ebaluazioa antolatzea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek gidarien prestakuntzan (gidatzeko administrazio-baimenak lortzeko) eta, oro har, bide-segurtasunerako prestakuntzan diharduten enpresa txiki, ertain eta handietan egiten dute lan. Bide-hezkuntzarekin, laneko bide-segurtasunarekin eta mugikortasun seguru eta jasangarriarekin lotutako eginkizunak ere bete ahal izango dituzte erakunde publiko eta pribatuetan.

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

– Bide-prestakuntzako irakaslea.

– Gidarien eskoletako zuzendaria.

– Bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako ikastaroen prestatzailea.

– Salgai arriskutsuei buruzko ikastaroen prestatzailea.

– Salgai arriskutsuei lotutako prestakuntza-zentroetako zuzendaria.

– Bide-hezkuntzako programetako edo jardueretako hezitzailea ikastetxeetan, adinekoen zentroetan, udaletan, elkarteetan, enpresetan, estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazioetan.

– Laneko bide-segurtasuneko aholkularia, erakunde publikoetan eta pribatuetan.

– Mugikortasun-planetako aholkularia, erakunde publikoetan eta pribatuetan.

– Bide-segurtasuneko irakaslea.

– Segurtasunez gidatzeko ikastaroetako monitorea.

III. KAPITULUA
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Gidatzeko administrazio-baimenak lortzeko beharrezko edukiak ezagutzea, eta horiek lortzeko eskatutako probekin lotzea, zirkulazioa, ibilgailuak eta pertsonen eta salgaien garraioa erregulatzen duen araudia identifikatzeko eta hautatzeko.

b) Irakatsi eta ikasteko programazioaren elementuak identifikatzea eta zehaztea, eta dagokien ikasle edo talde motarekin lotzea, irakaskuntzaren esku-hartzea programatzeko.

c) Baliabide didaktikoak identifikatzea eta hautatzea, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzea, irakasteko eta ikasteko jardueraren eta jardueraren hartzaileen arabera antolatzeko.

d) Baliabide eta estrategia metodologikoak hautatzea eta aplikatzea, eta ikasleen edo taldearen beharrekin eta ezaugarriekin lotzea, programatutako jarduerak egiteko.

e) Komunikazio- eta partaidetza-dinamikak aplikatzea, mugikortasuna eta bide-segurtasuna arautzen duen administrazioaren jarraibide eta prozedurei jarraikiz, jarduteko estrategiak diseinatzeko.

f) Ebaluazio-teknikak eta -tresnak hautatzea eta aplikatzea, aldagai garrantzitsuekin erlazionatzea eta emaitzak ezarritako estandarrarekin alderatzea, prestakuntza-prozesua ebaluatzeko.

g) A2 baimenarekin gidatzeko baimendutako turismoa eta motozikleta kontrolatzeko eta maneiatzeko eragiketak egitea, ezarritako zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arauetara egokituta, ibilgailu horiek segurtasunez eta efizientziaz gidatzeko.

h) Materialak eta estrategia metodologikoak erabiltzea, prestakuntza-jarduera zuzenduko zaien ikasle motara egokituta, bide-hezkuntzako programak garatzeko.

i) Baliabide eta estrategia metodologikoak hautatzea eta aplikatzea, eta hartzaileen premiekin eta ezaugarriekin lotzea, mugikortasun seguruko eta jasangarriko planetan aholkatzeko eta lankidetzan aritzeko.

j) Hiri-mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko informazioa identifikatzea eta aplikatzea, eta arloko araudiarekin koordinatzea, hiri-mugikortasuneko planak egiten, ezartzen eta berrikusten parte hartzeko.

k) Giza baliabideak, baliabide materialak eta administrazio-betekizunak hautatzea, araudi erregulatzailea aplikatuta, gidarien eskola partikular bat kudeatzeko eta administratzeko.

l) Trafiko-istripuetan edo bestelako larrialdietan jarduteko protokoloak deskribatzea, eta lehen laguntzak aplikatzeko teknika egokiak hautatzea.

m) Jarduketak hautatzea eta aplikatzea, sortzen diren kontingentzien aurrean jarduteko ezarritako protokoloetara egokituta.

n) Bizialdi osoko ikaskuntzako baliabideak eta estrategiak ezagutzea, eta konpetentzia profesionalaren alderdiekin lotzea, bere ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratuta edukitzeko.

ñ) Sektorearen bilakaera zientifiko, teknologiko eta antolamenduzkoarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako ikasteko baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, eguneratzeko espirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

o) Sormena eta berrikuntza-espiritua garatzea, lanaren eta bizitza pertsonalaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

p) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta laneko arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

q) Lidergo-, motibazio-, gainbegiratze- eta komunikazio-teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa errazteko.

r) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara eta hartzaileen helburura eta ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

s) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentzioko eta babeseko neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, ingurune seguruak bermatzeko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

u) Ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitatea kudeatzeko prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

v) Kultura ekintzailearekin, enpresa-kulturarekin eta ekimen profesionalarekin lotutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

x) Epe laburreko ekintza-planen jarduera-protokoloak deskribatzea, mugikortasunarekin lotutako kutsadura atmosferiko handiko egoeretan.

y) Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza-eskubideak babesten dituen legeria eta euskararen ezarpena eta garapena bideratzen duen araudia ezagutzea.

2.– Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak eta modulu arteko proiektua:

0020. Lehen laguntzak.

1651. Trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa eta errepideko garraioa.

1652. Gidarien prestakuntza antolatzea.

1653. Gidatzeko teknikak.

1654 Automobilaren oinarrizko teknologia.

1655. Gidatzearen irakaskuntza praktikoaren didaktika.

1656. Bide-hezkuntza.

1657. Bide-segurtasuna.

1658. Bide-segurtasunerako prestakuntzaren didaktika.

1659. Mugikortasun segurua eta jasangarria.

1660. Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntza-modulu arteko proiektua.

0179. Ingeles profesionala (GM).

1709. Enplegurako ibilbide pertsonala I.

1710. Enplegurako ibilbide pertsonala II.

1708. Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.

1665. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM).

HAUT. Hautazko lanbide-modulua.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena, ECTS kredituen baliokidetasuna eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak araututako prestakuntza-eskaintzaren arabera egokitu daiteke moduluen ordu-esleipena eta horren arabera zehaztu daiteke moduluak zer kurtsotan emango diren.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira, eta II. eranskinean zehazten da.

4.– 1655. Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika Modulu profesionalaren ezaugarriak kontuan hartuta, hura ikasteko beharrezkoa da B eta A2 gidabaimenak izatea, 2009ko maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Gidari Orokorren Erregelamendua onartzen den.

5.– Enpresan edo pareko organismo batean egin beharreko prestakuntza-aldi bat sartuko da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren IV. tituluan araututako baldintzetan.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-ziklo honetako irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide-moduluen irakasle-lana IV. eranskinean ezarritako espezialitateetako irakasleei dagokie, eranskin horretan adierazitako kidegoetakoei; horrek ez dio kalterik egingo irakasle-kidegoetara iristeko, sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamenduaren seigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari –otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua, eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatua–.

2.– Aurreko apartatuan aipatzen diren kidegoetara sartzeko baldintzak dekretu honetan jasotakoak izango dira: otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako aldi baterako erregimena arautzen duena.

3.– Hezkuntzakoak ez diren beste administrazio batzuetako titulartasun publikoko zentroetan edo titulartasun pribatukoetan lanbide-moduluak emateko, aurreko apartatuan adierazitako irakasleen kidegoetako espezialitateetan sartzeko eskatzen diren titulazio eta eskakizun berak eskatuko zaizkie irakasleei, IV. eranskinean modulu bakoitzerako ezartzen den irakaskuntza-eskumenaren arabera. Nolanahi ere, aipatutako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen ikaskuntza-emaitzak barnean hartu beharko dituzte. Aipatutako elementu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da, ziurtagiri baten bidez, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

4.– Beste profil laguntzaile batzuk izanez gero, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren V. tituluko IV. kapituluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. ESKAINTZA BIRTUALA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasunak, egindako batxilergoko modalitateei eta ikasgaiei dagokienez.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Batxilergoko edozein modalitate egin dutenek.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.

1.– Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako zein goi-mailako beste heziketa-ziklo orotara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41.2 eta 41.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-ikasketetara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 147. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluak honako hauek ahalbidetuko ditu:

a) Goi-mailako lanbide-heziketako espezializazio-ikastaroetan parte hartzea.

b) Onartzeko prozedura bat gainditu ondoren, graduko unibertsitate-ikasketetara sartzea, arau honetan jasotako unibertsitate-kredituak aitortuta.

c) Erregelamendu bidez ezartzen diren beste prestakuntza batzuetarako sarbidea.

4.– Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak zehaztuko du Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotze-araubidea errazte aldera, 120 ECTS kreditu esleitu dira, dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean, Goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluen eta dekretu honetan Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulurako ezartzen diren lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

2.– Titulu honetako lanbide-moduluak baliozkotzeko baldintzak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 126. artikuluan ezarritakoari lotuko zaizkio.

3.– Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 127. artikuluan adierazitakoak arautuko du lanbide-moduluen baliozkotzea lanbide-heziketako sistemako prestakuntzen eta sistema horren aurreko erregulazioei dagozkien prestakuntzen artean.

4.– Lanbide-moduluak baliozkotzeko, lan-esperientziaren bidez edo bestelako bide ez-formal eta informalen bidez eskuratutako konpetentzia profesionalen estandarrak egiaztatuko dira, eta, hala badagokio, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 128. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Horretarako, VI. eranskinaren 1. apartatuan jasotako taulak aplikatuko dira. Ondorio horietarako, gelaxka berean egiaztatutako bi konpetentzia profesionalen estandarrak edo gehiago agertzen badira, baliozkotzeko estandar guztiak aldi berean eduki beharko direla ulertu beharko da.

5.– Lanbide-moduluak gaindituz, konpetentzia profesional estandarrak egiaztatzeko, VI. eranskinaren 2. apartatuko taulak aplikatuko dira. Ondorio horietarako, gelaxka berean bi lanbide-modulu edo gehiago badaude gaindituta, ulertuko da horiek guztiak aldi berean eduki beharko direla akreditazioa lortzeko.

6.– 5. puntuan aurreikusitako ondorioetarako, indargabetutako lan-esperientziaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak araututako prozeduraren bidez egiaztatutako gaitasun-unitateak ere aplikatuko dira.

7.– Konpetentzia-atalen edota lanbide-moduluen izendapenen eguneratzeak kontuan hartuta, bat ez badatoz, kodea nagusituko da izendapenaren aurretik.

8.– Enpresa edo parekatutako erakundean izandako prestakuntza-aldiaren salbuespena uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 131. artikuluan jasotako baldintzetan egin ahal izango da.

9.– Europar Batasuneko edozein herrialdetan lortutako eta DGTn erregistratutako A2 eta B klaseetako gidabaimenak aldi berean dituzten ikasleek ez dute 1653. Gidatzeko teknikak modulua egin beharrik.

11. artikulua.– Eskaintza birtuala eta beste modalitate batzuk.

Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzen eskaintza posiblearen baimena eta oinarrizko alderdiak, hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa, araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoko modalitatean, bai eta irakaskuntza birtualean edo beste modalitate batzuetan ere.

Salbuetsita daude 1653. Gidatzeko teknikak modulua eta 1655. Gidatzearen irakaskuntza praktikoaren didaktika modulua. Nahitaez aurrez aurre eman beharko dira.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.

1.– Enplegurako ibilbide pertsonala (I) lanbide-modulurako dekretu honetan xedatutako prestakuntzak gaitasuna ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak betetzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu eman badira –jarduerok Prebentzio-zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan arautzen dira.

2.– Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak gaitasuna ematen du irakasle gisa, edozein espezialitatetan, errepideko garraiorako ibilgailu jakin batzuetako gidarien hasierako kualifikazioari eta etengabeko prestakuntzari buruzko ikastaroak emateko, apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (errepide bidezko garraiora bideratutako ibilgailu jakin batzuen gidarien hasierako prestakuntza eta prestakuntza jarraitua arautzen dituena).

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriekin egindako proiektuak baimentzea.

Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz baliatuta, eta ikasketa-proiektuko xedapenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. HORI egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen kurtsokako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren baimena beharko dute proiektuek.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

Imanol Pradales Gil.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

I. ERANSKINA
LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA , ECTS KREDITUEN BALIOKIDETASUNA ETA KURTSOA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Tituluaren iraupen osoa erregimen orokorrerako kalkulatzen da, eta prestakuntza honela banatzen da: 33 aste eta 30 ordu asteko, bi ikasturtetan (1.980 ordu); horri 152 ordu gehitzen zaizkio ordu-kargaren aldeagatik, 76 egunetan enpresan (8 ordu enpresan eta 6 ikasgelan) eta 50 ordu modulu arteko proiektuagatik.

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak barnean hartzen ditu tituluaren lanbide-moduluen ikaskuntza-emaitzei buruzko lanerako enpresan partekatutako orduak, bai eta modulu horien iraupenean sartzen ez diren beste batzuk ere, baina bai tituluaren guztizko zenbaketan.

II. ERANSKINA
1. apartatua. LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Lehen laguntzak.

Kodea: 0020.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 60 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 3.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Larrialdi bateko laguntzaren hasierako balorazioa egiten du, eta arriskuak, eskura dauden bitartekoak eta behar den laguntza mota deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eremua prozedura egokiaren arabera babestu du.

b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko erabili beharreko teknikak identifikatu ditu.

c) Larrialdietako botika-kutxaren gutxieneko edukia eta produktuen eta sendagaien indikazioak deskribatu ditu.

d) Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak ezarri ditu.

e) Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

f) Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.

g) Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.

h) Konorte-maila egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

i) Bizi-konstanteak hartu ditu.

j) Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera jardun-sekuentzia identifikatu du.

Edukien multzoa: Larrialdietako laguntzaren hasierako balorazioa.

– Esku hartzeko eremuko segurtasuna bermatzeko teknikak aplikatzea.

– Larrialdietako arreta-zerbitzuetarako sarbideak identifikatzea.

– Norbera babesteko teknikak identifikatu eta aplikatzea.

– Informazioa emateko teknikak aplikatzea. Terminologia espezifikoa erabiltzea.

– Lesioen larritasuna eta mota kontuan hartuta, jardun-lehentasunak identifikatzea. Bizi-arriskua dakarten egoerak identifikatzea. Oinarrizko triajeak egitea.

– Istripua izan duen pertsonaren hasierako baloraziorako teknikak aplikatzea. Aire-bideen iragazkortasuna, aireztapena eta zirkulazioa egiaztatzea. Konorte-maila baloratzea. Bizi-konstanteak hartzea.

– Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera jardun-sekuentzia identifikatzea.

– Lehen laguntzetako botika-kutxaren oinarrizko materiala identifikatu eta erabiltzea.

– Larrialdietarako sistemak.

– Lehen laguntzak. Helburuak eta mugak. BAL jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak eta laguntza-sistemak).

– Istripuak. Motak eta ondorioak.

– Eremua babesteko sistema. Metodoak eta materialak.

– Mediku- eta osasun-terminologia lehen laguntzetan. Informazioa emateko protokoloak.

– Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak. Triaje sinpleko metodoak.

– Istripua izan duen pertsona baloratzeko teknikak. Bizi-arriskuaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Larrialdi-zeinuak eta -sintomak.

– Miaketa egiteko protokoloak. Konorte-maila baloratzeko sistemak. Bizi-konstanteak hartzea.

– Lehen esku-hartzailearen jarduketa. Lege-esparrua, erantzukizunak eta etika profesionala.

– Norberaren babesa eta segurtasuna esku-hartzean. Arriskuak. Neurriak eta ekipoak.

– Lehen laguntzetako botika-kutxa. Osagaiak, erabilera eta aplikazioak.

– Ingurune seguruak sortzeko segurtasun-arauei eta protokoloei zorrotz jarraitzea.

– Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.

– Bere jardunaren mugez jabetzea.

RA2. Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.

b) Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.

c) Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.

d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDE) egin du.

e) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.

f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak adierazi ditu.

g) Istripua izan duen pertsonaren lehen eta bigarren mailako balorazioa deskribatu du.

h) Agente fisikoen, kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioen aurrean, lehen laguntzak aplikatu ditu.

i) Premiazko patologia organikoen aurrean, lehen laguntzak aplikatu ditu.

j) Zein kasutan edo egoeratan esku hartu behar ez den zehaztu du.

Edukien multzoa: Bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.

– Bizi-arriskuko egoerak aztertzea.

– Bizi-seinaleen presentzia identifikatu eta egiaztatzea.

– Gorputz-jarrerarekiko tratamendu egokia aplikatzea.

– Bizi-euskarriko teknikak identifikatzea. Egoera bakoitzerako ezarritako jarduketa-protokoloak.

– Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortze-teknikak (BBB) aplikatzea.

– Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatzea.

– Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatzea.

– Kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzea.

– Bizkortze ondoko neurriak aplikatzea.

– Istripua izan duten pertsonen lehen eta bigarren mailako balorazioa egitea.

– Lehen laguntzako teknikak aplikatzea honako lesio hauetan: agente fisikoen ondoriozkoak (traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak), agente kimikoen ondoriozkoak, agente biologikoen ondoriozkoak eta premiazko patologia organikoaren ondoriozkoak.

– Aire-bideen iragazkortasuna kontrolatzea. – Zabaltzeko eta buxadura kentzeko teknikak. Mantentze-lanak.

– Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea (BBB). Protokoloak helduekin, bularreko umeekin eta haurrekin.

– Kanpoko desfibrilazio automatikoa (KDA). Teknikak. Ekipoen funtzionamendua eta mantentzea. Egoera bereziak. Informazio-prozedurak. Legeria. Ziurtagiria.

– Istripua izan duen pertsonaren balorazioa. Bizi-seinaleak. Lehen eta bigarren mailako balorazioa. Zer egoeratan ez den esku hartu behar.

– Hasierako arreta agente fisikoen ondoriozko lesioetan (hala nola traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

– Hasierako arreta agente kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioetan.

– Hasierako arreta urgentziazko patologia organikoan.

– Kontzientziaren alterazioa. Konorterik gabe dauden pertsonak baloratu eta zaintzea.

– Krisi konbultsiboak dituzten pertsonak zaintzea.

– Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.

– Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.

– Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.

– Tinkotasuna larrialdietako zerbitzuaren jarraibideak betetzean eta ez jarduteko egoeretan.

– Bere jardunaren mugez jabetzea.

RA3. Biktimak immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, eta, horretarako, baliabide materialak eta teknikak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Biktimarengana hurbiltzeko beharrezko maniobrak egin ditu.

b) Immobilizatu eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu ditu.

c) Pertsona lesionatu baten aurrean hartu beharreko jarrera-neurriak ezaugarritu ditu.

d) Mobilizazio eta lekualdatze desegokiaren ondorioak deskribatu ditu.

e) Gaixorik dauden pertsonak edo istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatu ditu, material ohikoekin eta espezifikoak ez direnekin nahiz halabeharrezko baliabideekin.

f) Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.

Edukien multzoa: Immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzea.

– Istripua izan dutenak immobilizatzeko eta mobilizatzeko teknikak aplikatzea.

– Jarrera egokian jartzeko teknikak aplikatzea.

– Immobilizatzeko eta mobilizatzeko sistemak prestatzea (hala nola ferulak eta ohatilak).

– Immobilizatzeko, mobilizatzeko eta garraiatzeko teknikak. Jarraibideak. Motak. Materialak. Ohatilak. Ondorioak.

– Lekualdatzeko beharra ebaluatzea.

– Segurtasun- eta itxarote-jarrerak. Lekualdatzeko jarrerak. Jarraibideak.

– Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

– Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.

– Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.

– Norbera babesteari eta segurtasunari buruzko arauei zorrotz jarraitzea.

– Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.

RA4. Istripua izan duenari eta laguntzaileei laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzen ditu, eta komunikazio-estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Istripua izan duen pertsonarekin eta laguntzaileekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu ditu.

b) Istripua izan duen pertsonaren behar psikologikoak hauteman ditu.

c) Istripua izan duen pertsonaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoko oinarrizko teknikak aplikatu ditu.

d) Istripua izan duen pertsonari jardun osoan zehar konfiantza eta baikortasuna emateak duen garrantzia baloratu du.

e) Istripu-, larrialdi- eta dolu-egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatu ditu.

f) Dolu, antsietate, larritasun edo agresibitateko egoera kontrolatzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

g) Laguntzean huts egin izana psikologikoki gainditzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

h) Estres-egoeretan norbera kontrolatzearen garrantzia baloratu du.

Edukien multzoa: Laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzea.

– Kasuan kasuko komunikazio-teknikak aplikatzea. Komunikazioan jokabide egokienak hautatzea.

– Dolu, antsietate, larritasun edo agresibitateko egoerak kontrolatzeko eta horietan laguntza psikologikoa emateko oinarrizko teknikak aplikatzea.

– Autokontroleko eta hutsegitea edo adore falta gainditzeko teknikak aplikatzea.

– Istripu-, larrialdi- eta dolu-egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatzea.

– Oinarrizko komunikazio-estrategiak. Pertsonen arteko komunikazioa errazten duten teknikak.

– Lehen esku-hartzailearen erantzun emozionala. Lehen esku-hartzailearen zeregina balioestea. Istripu edo larrialdiko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak. Kontrol-teknikak.

– Laguntza psikologikorako oinarrizko teknikak. Istripua izan duen pertsonaren eta haren familiakoen behar psikologikoak. Dolu, larritasun, antsietate, urduritasun edo agresibitateko egoerak.

– Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.

– Autokontrola estres-egoeren aurrean, eta frustrazioarekiko tolerantzia.

– Zuhurtzia eta interesa sekretu profesionalari eusteko.

2. lanbide-modulua: Trafikoa, ibilgailuen zirkulazioa eta errepideko garraioa.

Kodea: 1651.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 198 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 13.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Trafikoaren eta bide-zirkulazioaren seinaleztapenari buruzko arauak hautatzen eta deskribatzen ditu, eta bide-segurtasunaren printzipio orokorrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zirkulazioa arautuko duen antolamendu juridiko baten premiaren garrantzia aitortu du.

b) Zirkulazioan esku hartzen duten faktoreak zerrendatu ditu.

c) Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren seinaleztapena arautzen dituzten arauak identifikatu ditu.

d) Zirkulazio-seinaleen kontzeptua, oinarria eta xedea identifikatu ditu.

e) Zirkulazio-seinaleen formatua, kokapena eta neurriak, inskripzioak eta ikuspena definitu ditu.

f) Bideak seinaleztatzeko eta seinaleak kendu, ordeztu eta aldatzeko erantzukizuna zehaztu du.

g) Zirkulazio-seinaleen obedientzia eta aplikazioa deskribatu ditu.

h) Zirkulazio-seinaleen sailkapena eta haien arteko lehentasuna zehaztu ditu.

i) Zirkulazio-agenteen seinaleak, aldi baterako seinaleak eta baliza-seinaleak eta semaforoak zehaztu ditu.

j) Seinale bertikalak eta bide-markak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Trafikoaren eta bide-zirkulazioaren seinaleztapenari buruzko arauak hautatzea eta deskribatzea.

– Zirkulazioa arautuko duen antolamendu juridiko baten premia: Bide Segurtasunari buruzko Legea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. III. titulua edo eguneratzeak).

– Administrazio-eskumenak trafikoaren arloan. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusia.

– Zirkulazio-seinaleen identifikazioa: kontzeptua, oinarria eta xedea. Formatua, kokapena eta neurriak, ikuspena, inskripzioak, hizkuntza.

– Trafikoaren seinaleztapenean esku hartzen duten faktoreen azterketa: pertsona, ibilgailua eta bidea.

– Bide-seinaleztapenaren erantzukizuna.

– Seinaleak kendu, ordeztu eta aldatzea.

– Seinaleen obedientzia eta aplikazioa.

– Seinaleen sailkapena eta lehentasuna.

– Agenteen seinaleak: arau orokorrak, motak.

– Aldi baterako seinaleak eta baliza-seinaleak: mezu aldagarriko panelak, hesitzeko gailuak, bideratzeko gailuak.

– Semaforoak: kontzeptuak, elementuak eta motak.

– Egoeren simulazioak egitea.

– Seinale bertikalak: arrisku-ohartarazpena, araudia eta indikazioa.

– Bide-markak: xedea, funtzioak, motak.

– Obren seinaleztapena.

– Material didaktikoak prestatzea.

– Araudia azaltzea.

– Bide-segurtasunari buruzko arauen garrantzia baloratzea.

RA2. Zirkulazio-arauak hautatu eta definitzen ditu, eta bide-segurtasunaren printzipio orokorrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuen zirkulazioari buruzko arau orokorrak eta maniobrak zehaztu ditu.

b) Progresio normaleko zirkulazio-arauak definitu ditu.

c) Zirkulazioan sartzeko eta alboranzko desplazamenduko zirkulazio-arauak deskribatu ditu.

d) Aurreratzeko arauak zehaztu ditu.

e) Bidegurutzeetako eta norabidea eta noranzkoa aldatzeko maniobretako zirkulazio-arauak deskribatu ditu.

f) Geratzeko, gelditzeko eta aparkatzeko arauak zehaztu ditu.

g) Ibilgailuek zirkula dezaketen abiadurak zehaztu ditu.

h) Ibilgailuetako argiak erabiltzeko arau orokorrak zehaztu ditu.

i) Edari alkoholdunei eta estupefazienteei, psikotropikoei, estimulatzaileei eta antzeko beste gai batzuei buruzko arauak deskribatu ditu.

j) Segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak erabiltzeko betebehar-kasuak zehaztu ditu.

Edukien multzoa: Zirkulazio-arauak hautatzea eta definitzea.

– Zirkulazioko portaerari buruzko arau orokorrak (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea, urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. II. titulua edo eguneratzeak).

– Zirkulazioan esku hartzen duten faktoreak: pertsona, ibilgailua, bidea.

– Bidea eta bide motak.

– Progresio normala duten ibilgailuen zirkulazio-arauak: kontzeptua. Zirkulazio-noranzkoa. Galtzadako posizioa.

– Jarduketa-arauak:

• Sestran edo maldan dauden bide-tarte estuak.

• Obretan, zubietan edo pasabide-obretan dauden bide-tarteak.

• Lehentasunezko ibilgailuak.

• Pasatzeko murriztapenak.

• Tunelak eta azpiko pasabideak.

• Aurreko segurtasun-tartea.

• Larrialdietan eta geraldietan nola jokatu.

– Zirkulazioan sartzea: kontzeptua, maniobra egitea eta faseak.

– Alboranzko desplazamenduak: kontzeptua, maniobra egitea eta faseak.

– Aurreratzea: kontzeptua, maniobra egitea eta faseak. Beste aurreratze mota batzuk.

– Bidegurutzeak: kontzeptua, maniobra egitea eta faseak.

– Noranzkoa aldatzea: kontzeptua, maniobra egitea eta faseak. Atzera-martxa.

– Geratzea, gelditzea eta aparkatzea: kontzeptua, maniobrak eta faseak.

– Abiadura:

• Kontzeptuak, arau orokorra.

• Abiadura trafikoaren, bidearen eta eguraldiaren edo ingurunearen inguruabarretara egokitzea.

• Herri barruko eta herriz kanpoko bideetako gutxieneko abiadurak.

– Ibilgailuen argiak: xedea, baldintza teknikoak eta motak.

– Alkoholari eta drogei buruzko arauak. Alkohol-tasak, alkoholemia ikertzea, probak egitera behartuta dauden pertsonak, estupefazienteak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko beste substantzia batzuk. Hautemateko probak.

– Oinezkoei buruzko arauak. Zirkulazio-arau orokorrak. Arau orokorraren salbuespena. Oinezkoen guneko zirkulazioaren noranzko orokorra.

– Galtzadatik edo bazterbidetik zirkulatzea. Galtzada gurutzatzea. Lehentasunak.

– Debekuak. Argiztapeneko eta seinaleztapen optikoko gailuak.

– Beste arau interesgarri batzuk:

• Animaliei buruzko arauak.

• Segurtasun-uhala, kaskoa eta bestelako babes-elementuak.

• Bideari edo bertako instalazioei eragindako kalteak.

• Publizitatea automobiletan.

• Ibilgailuak abandonatzea.

• Ehizari buruzko Legea.

• Zigor Kodea.

– Araudia hautatzea eta azaltzea.

– Egoeren simulazioak egitea.

– Material didaktikoak prestatzea.

– Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.

RA3. Ibilgailuei buruzko araudia hautatzen eta zehazten du, eta ibilgailuak segurtasunez gidatzeko eta zirkulatzeko zer den garrantzitsua identifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuak arautzen dituzten arauak identifikatu ditu.

b) Ibilgailuek bide publikoetatik zirkulatzeko administrazio-eskakizunak zehaztu ditu.

c) Kamioiak gidatzea eta horien zirkulazioa arautzen dituzten arauak zehaztu ditu.

d) Autobusak gidatzea eta horien zirkulazioa arautzen dituzten arauak zehaztu ditu.

e) Atoiak gidatzea eta horien zirkulazioa arautzen dituzten arauak zehaztu ditu.

f) Lehentasunezko ibilgailuei eta ibilgailu bereziei aplikatu beharreko arauak deskribatu ditu.

g) Ibilgailuetako seinaleak eta ingurumen-bereizgarriak identifikatu ditu.

h) Ibilgailuen azterketa teknikoei buruzko arauak deskribatu ditu.

i) Ibilgailu motordunen aseguruari buruzko arauak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Ibilgailuen araudia hautatzea eta zehaztea.

Ibilgailuen zirkulazioari buruzko arau orokorrak (2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duena, edo eguneratzeak).

– Ibilgailua eta haren sailkapenak. DGTren sailkapena, autoen CO

– Gidariaren, kargaren edo zerbitzuaren eta beste arrazoi batzuen ondoriozko seinaleak ibilgailuetan. Entzunezko seinaleak.

– Ibilgailuen zirkulazioko baimenak eta administrazio-eskakizunak: zirkulazio-baimena, matrikulazioa.

– Ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien baldintza teknikoak.

– Kamioiak gidatzeari eta zirkulatzeari buruzko xedapenak: kontzeptua, motak, masak eta neurriak, zirkulatzeko eskakizunak, eskatutako gidabaimena, zirkulazio-mugak, baimen bereziak eta kargaren baldintzak.

– Autobusak gidatzeari eta zirkulatzeari buruzko xedapenak: kontzeptua, motak, masak eta neurriak, eta zirkulatzeko eskakizunak. Eskatutako gidabaimena. Zirkulazio-arau orokorrak.

– Atoiak, erdiatoiak eta euromodularrak edo megakamioiak gidatzeari eta zirkulatzeari buruzko xedapenak: kontzeptua, motak, masak eta neurriak, eta zirkulatzeko eskakizunak.

– Lehentasunezko ibilgailuen araudia.

– Ibilgailu berezien araudia.

– Ibilgailuetako seinaleak eta ingurumen-bereizgarriak.

– Ibilgailuen azterketa teknikoa: aplikatu beharreko xedapenak, errepideko ikuskapenak, ibilgailuen eraberritzeak (920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa arautzen duena).

– Ibilgailu motordunen asegurua: ibilgailuaren aseguru-kontratua (8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, edo eguneratzeak).

– Araudia azaltzea.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

RA4. Pertsonen eta salgaien errepideko garraioari buruzko arauak hautatu eta aurkezten ditu, eta bide-segurtasunean gehien eragiten dutenak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errepideko garraioaren lege-araubidea arautzen duten arauak identifikatu ditu.

b) Errepideko garraio motak zehaztu ditu.

c) Errepideko garraioa eta haren jarduera lagungarri eta osagarriak egiteko baldintzak definitu ditu.

d) Gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko eta berritzeko eskakizunak zehaztu ditu.

e) Takografoaren kontzeptua eta motak eta gidaldiak nahiz atsedenaldiak deskribatu ditu.

f) Eskola-garraioa eta adingabeen garraioa arautzen dituzten arauak zehaztu ditu.

g) Ibilgailuen eta gidarien errentamendu motak zehaztu ditu.

Edukien multzoa: Errepideko garraioari buruzko arauak hautatzea eta aurkeztea.

– Lurreko Garraioa Antolatzeko Legea eta haren Erregelamendua.

– Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionala eta lehorreko garraioaren elkarte nagusiak.

– Garraioa eta mugikortasuna, garapen jasangarriaren esparruan.

– Salgaien errepideko garraioen lege-araubidea: garraioa egiteko baldintzak, errepideko garraio motak, errepideko garraioaren jarduera lagungarriak eta osagarriak, zehapen-araubidea.

– Bidaiarien errepideko garraioen –erregularra nahiz diskrezionala– lege-araubidea: garraioan aritzeko baldintzak, zehapen-araubidea.

– Salgaien eta bidaiarien garraio publikorako gaitasun profesionalaren agiria. Hasierako prestakuntza, etengabeko prestakuntza, GGZaren egiaztagiriak, prestakuntza-zentroak, ikastaroen programa.

– Eskola-garraioa eta adingabeen garraioa: laguntzailea, ibilgailuak, bidaien baldintzak, aseguruak, abiadura-mugak, garraioa antolatzen duen enpresaren betebeharrak, zehapen-araubidea.

– Takografoa: kontzeptua eta motak, takografo-txartelak, piktogramak, jardueren ziurtagiria, takografoa erabiltzera behartuta dauden ibilgailuak, gidaldiak eta atsedenaldiak, zehapen-araubidea.

– Gidaridun ibilgailuen errentamendua: erregulazioa, baimenak, gidarien eta ibilgailuen eskakizunak.

– Irakaskuntza-jarduerak planifikatzea.

– Gidatze-orduen kasu praktikoak gauzatzea.

– Dokumentazio espezifikoa betetzea.

– Zereginak egitean antolatzeko eta kudeatzeko teknikak baloratzea.

RA5. Salgai arriskutsuen errepideko garraioa arautzen duen araudia hautatu eta deskribatzen du, eta salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen baimen berezia lortzeko, zabaltzeko eta berritzeko eskatzen diren edukiekin lotzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Salgai arriskutsuen garraioari aplikatu beharreko xedapenak interpretatu ditu.

b) Gidariari, ibilgailuari eta salgaiari buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Salgai arriskutsuen garraiotik eratorritako arrisku-faktoreak zehaztu ditu.

d) Mota horretako garraiorako zirkulazio-arau espezifikoak deskribatu ditu.

e) Prebentzio- eta segurtasun-neurri nagusiak eta matxura edo istripua izanez gero nola jokatu zehaztu du.

f) Ekipo teknikoak eta haien funtzionamendua identifikatu ditu, eta arriskuen etiketa eta seinaleztapenaren esanahia ere bai.

g) Salgai arriskutsuak manipulatzeko eta estibatzeko eta zamalanak egiteko metodo egokiak hautatu ditu.

h) Ibilgailu edo edukiontzi berean batera kargatzeko debekuak definitu ditu.

i) Mota horretako garraioetatik eratorritako erantzukizun zibila, administratiboa eta penala identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Salgai arriskutsuen garraioa arautzen duen araudia hautatzea eta deskribatzea.

– Salgai arriskutsuen garraioari aplikatu beharreko xedapen orokorrak. 97/2014 Errege Dekretua, otsailaren 14koa, Espainiako lurraldean zehar salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko operazioak arautzen dituena edo eguneratzeak eta indarrean dagoen ADR (Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide Garraioari buruzko Akordioa).

– Gidariari buruzko dokumentuak, gidabaimena eta baimen berezia.

– Ibilgailuari buruzko dokumentuak, onarpen-ziurtagiria, ibilgailu motaren homologazioa, garbiketa-ziurtagiria eta ikuskapenak. Zirkulazio-baimena. Ibilgailuen azterketa teknikoko txartela.

– Kargari, egiaztapen-zerrendari eta gidariarentzako idatzizko jarraibideen inguruko dokumentuak.

– Zirkulazio-arau espezifikoak: abiadura, ibilgailuen arteko segurtasun-tarteak, seinaleak, aparkatzea, ibilgetzeak.

– Zirkulazio-mugak: SAISeko (Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarea) errepideak erabiltzea, herrietatik igarotzea, ingurabideen erabilera, zirkulazio-murrizketak eta -debekuak dituzten errepide-tarteak eta hiri-bideak erabiltzea. Ibilbide alternatiboak.

– Arrisku mota nagusiak: materiaren egoerak eta erreakzio kimikoak, lehergaiak, gasak, likido sukoiak, solidoak, erregarriak, toxikoak, infekziosoak, erradioaktiboak, korrosiboak eta askotariko gauza arriskutsuak garraiatzeko arriskuak. Gai arriskutsuen motak. Klase mugatzaileak eta ez-mugatzaileak. Arriskugarritasun-ordena, arriskuaren izaeraren arabera.

– Ingurumena babesteko neurriak.

– Arrisku mota desberdinetarako prebentzio- eta segurtasun-neurri egokiak. Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea. Argi-aparatu eramangarriak erabiltzea. Istripu edo matxuretako portaera.

– Istripu edo matxuretako portaera.

– Markak, etiketak, inskripzioak eta panel laranjak.

– Ibilgailuen ekipamendu teknikoaren xedea eta funtzionamendua.

– Ibilgailu edo edukiontzi berean batera kargatzeko debekuak. Zamalanetan hartu beharreko arreta-neurriak. Salgaien manipulazioa eta estibatzea.

– Erantzukizun zibilari, administratiboari eta penalari buruzko informazio orokorra.

– Garraio multimodaleko eragiketei buruzko informazioa.

– Tuneletan zirkulatzea.

– Segurtasunaren ardura.

– Norbera babesteko ekipamenduak.

– Zamalanetako ekintzen simulazioa.

– Segurtasunaren eta ingurumen-babesaren aldeko konpromisoa.

3. lanbide-modulua: Gidarien prestakuntza antolatzea.

Kodea: 1652.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 60 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Gidarien prestakuntza-zentroak sortzeko prozesua aztertzen du, eta haien oinarrizko eskakizunak eta Administrazioak funtzionatzeko emandako baimenak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gidatzen ikastearen kontzeptua eta haren modalitateak definitu ditu.

b) Gidarien prestakuntza-zentroei aplikatu beharreko legeria identifikatu du, baita haiek baimentzeko eskumena duten administrazioak ere.

c) Gidarien eskola partikularraren kontzeptua, haien atalak eta jarduerak definitu ditu.

d) Eskolak osatzen dituzten elementu pertsonalak eta bakoitzari lotutako betebeharrak identifikatu ditu.

e) Eskolak osatzen dituzten elementu materialak eta bakoitzaren oinarrizko berezitasunak identifikatu ditu.

f) Baimenak edo lizentziak lortzeko gaitasun- eta portaera-probetan erabili beharreko ibilgailuen eskakizun orokorrak eta espezifikoak aztertu ditu.

g) Irekitzeko baimena lortzeko prozesua eta haren irismena deskribatu ditu.

h) Irekitzeko baimena aldatzeko moduak aztertu ditu, bai eta borondatezko etetearen, azkentzearen, deuseztatzearen, indar-galtzearen eta kautelazko etetearen prozesuak ere.

i) Zuzendari eta irakasleek jarduteko baimena lortzeko prozesua eta haren irismena deskribatu ditu.

j) Zuzendari eta irakasleek jarduteko baimena aldatzeko eta eteteko prozedurak aztertu ditu, bai eta haien deuseztatzearen, indar-galtzearen eta kautelazko etetearenak ere.

k) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuen gidarien prestakuntza-zentro bat irekitzeko prozedura eta beharrezko elementuak deskribatu ditu.

l) Bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako zentro bat irekitzeko prozedura eta beharrezko elementuak deskribatu ditu.

m) Salgaiak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko ibilgailu jakin batzuetako gidarien hasierako kualifikaziorako eta etengabeko prestakuntzarako prestakuntza-zentro bat baimentzeko prozedura, eskakizunak eta elementuak deskribatu ditu (GGZ).

n) Segurtasunez gidatzeko ikastaroak emateko prestakuntza-zentro bat baimentzeko behar diren prozedura, eskakizunak eta elementuak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Gidarien prestakuntza-zentro bat sortzea.

– Gidarien prestakuntza-zentroei aplikatu beharreko legeria identifikatzea, baita haiek baimentzeko eskumena duten administrazioak ere.

– Gidarien eskola partikularretako elementu pertsonalak identifikatzea.

– Gidarien eskola partikularretako elementu materialak identifikatzea.

– Baimenak edo lizentziak lortzeko gaitasun- eta portaera-probetan erabili beharreko ibilgailuen analisia.

– Gidatzen ikastea. Ikasketa-lizentzia. Gidatze lagundua.

– Gidarien eskola partikularrak: kontzeptua eta jarduerak.

– Gidarien eskola partikularrak irekitzeko baimena: lortzea eta irismena, aldatzea, etetea, azkentzea, deuseztatzea, indar-galtzea eta kautelaz etetea.

– Gidarien eskola partikularretako zuzendariei eta irakasleei jarduteko baimena ematea: lortzea, irismena, aldatzea, etetea, deuseztatzea, indar-galtzea eta kautelaz etetea.

– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuen baimen berezia lortzeko zentroak: sorrera eta funtzionamendua.

– Bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako zentroak: sorrera eta funtzionamendua.

– Salgaiak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko ibilgailu jakin batzuetako gidarien hasierako kualifikaziorako eta etengabeko prestakuntzarako prestakuntza-zentroak (GGZ).

– Segurtasunez gidatzeko ikastaroak emateko prestakuntza-zentroak.

– Prestakuntza-zentroek beren funtzionamendu-baimenak mantentzeko oinarri gisa dituzten betebeharren aurrean konpromisoa hartzea.

RA2. Gidarien eskolako irakaskuntza-araubideari buruzko dokumentazioa hautatzen eta kudeatzen du, administrazioarekiko harremanetan araudi erregulatzailea betez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eskolaren eguneroko funtzionamendurako beharrezkoa den oinarrizko dokumentazioa hautatu du.

b) Ikasleen erregistro-liburuari lotutako berezitasunak deskribatu ditu.

c) Ikasleen fitxak bete ditu.

d) Zuzendari eta irakasleen bereizgarriak definitu ditu ezarritako eredu ofizialaren arabera.

e) Ikasleen irakaskuntza-kontratuen ereduak egin ditu.

f) Administrazioak egindako ikuskapen-prozeduretan eskolako langileek dituzten betebeharrak deskribatu ditu.

g) Irekitzeko baimenari eta irakasleek jarduteko baimenari eragiten dieten administrazioaren zehapen-prozedurak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Gidarien eskola partikularreko dokumentazioa kudeatzea.

– Eskolaren irakaskuntza-araubideari lotutako nahitaezko dokumentazioa eta bereizgarriak hautatzea.

– Ikasleen erregistroa betetzea: ikasleen erregistro-liburua.

– Ikasleen fitxak egitea: eskola teorikoak eta praktikoak.

– Ikasleen irakaskuntza-kontratua betetzea.

– Ikuskaritza-prozedura eta eskolako langileen betebeharrak.

– Zehapen-prozedurak.

– Zuzendarien eta irakasleen bereizgarriak.

– Txostenak egitea eta dokumentuak betetzea beharrezkoa den arduraz.

RA3. Bezero posibleen arreta deskribatzen du, eskolak/prestakuntza-zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak komunikatuz eta harreman komertzialean sor daitezkeen erreklamazioak kudeatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bezero posibleen portaerak aztertu ditu, jarrera eta diskurtsoa eskatutako egoerara behar bezala egokitzeko.

b) Bezero posibleari buruz beharrezkoa den informazio guztia identifikatu du, haren premia guztiak estaliko dituen aholkularitza integrala eman ahal izateko.

c) Zentroak/eskolak eskainitako zerbitzuen ezaugarriak eta baldintzak deskribatu ditu, bezero posibleari informazio osoa behar bezala emateko.

d) Bezeroekiko errespetu-arauak ezagutu ditu, eta bezeroak fidelizatzeko funtsezkoak izango diren alderdi nagusiak baloratu ditu, hala nola irudi eta tratu pertsonal egokia.

e) Harreman komertziala arautuko duten eta konfiantzaz beteko duten nahitaezko eta beharrezko dokumentu guztiak identifikatu ditu, balizko bezeroari entregatzeko.

f) Erreklamazioen arloan indarrean dagoen legeriak azpimarratzen dituen alderdi nagusiak ezagutu ditu, baita gidarien eskolek/prestakuntza-zentroek egindako zerbitzuekin duten harremana ere.

g) Jasotako zerbitzuarekin edo tratuarekin gustura ez dagoen bezeroak idatzizko erreklamazio bat egin ahal izateko behar den informazioa eta dokumentazioa identifikatu ditu.

h) Erreklamazio-orri bat bete du.

Edukien multzoa: Bezero posibleen arreta.

– Bezero posibleen portaeren analisia.

– Bezero posibleentzat beharrezkoa den informazioa eta aholkularitza-premia potentzialak identifikatzea.

– Eskolak/zentroak bezero posibleei eskaini beharreko zerbitzuak eta horien ezaugarriak azaltzea.

– Harreman komertziala arautuko duen dokumentazioa identifikatzea: kontratuak, fakturak, ordainagiriak.

– Erreklamazio bat formulatzeko beharrezkoak diren dokumentuak identifikatzea.

– Arreta pertsonalizatua.

– Produktu eta zerbitzuen salmenta.

– Saltzailearen jarduna.

– Saltzailearen ezaugarriak eta nolakotasunak.

– Erreklamazioak egitea eta kudeatzea. Aplikatu beharreko araudia.

– Pertsona arteko komunikazio-moduak ezagutzea.

– Harreman komertzialeko jarrerak eta errespetu-arauak aitortzea.

– Dokumentazioa zorrotz betetzea.

RA4. Gidatzeko administrazio-baimenen tipologia ezaugarritzen du, baimenak osatzen dituzten izapideak deskribatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gidabaimenari eta gidalizentziari buruzko gai komunak ezagutu ditu.

b) Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko eskakizunak eta gidatzeko baimentzen diren ibilgailuak definitu ditu.

c) A motako baimena lortzeko kasu partikularra aztertu du.

d) Beste herrialde batzuetan emandako gidabaimenek Espainian duten baliozkotasuna aztertu du.

e) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko baimen bereziaren eta nazioarteko baimenaren kontzeptuak definitu ditu.

f) Gidatzeko administrazio-baimenekin lotutako izapide bakoitzak eskatzen duen dokumentazioa zehaztu du.

g) Gidatzeko administrazio-baimen bakoitza luzatzeko edo kopia bat egiteko baldintzak definitu ditu.

h) Puntu guztiak galtzeagatik gidabaimena indarrik gabe uzteko prozedura deskribatu du.

i) Puntu-kreditu osoa galdu ondoren gidabaimena edo gidalizentzia berreskuratzeko eskakizunak deskribatu ditu.

j) Deuseztasunaren/kaltegarritasunaren edo kautelazko etetearen kontzeptuak eta haien ondorioak aztertu ditu.

Edukien multzoa: Baimenen tipologia.

– Gidatzeko administrazio-baimenen analisia.

– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko baimen bereziaren azterketa: eskakizunak, eskaera, indarraldia, luzapena eta hedapena.

– Gidatzeko administrazio-baimen bakoitzari lotutako izapide-tipologia eta dokumentazio espezifikoa identifikatzea.

– Bide-sentsibilizazioko eta berreziketako ikastaroen analisia: motak, edukiak eta egin beharreko probak.

– Gidatzeko administrazio-baimenak ezaugarritzea.

– Gidatzeko administrazio-baimenak: baimenak eta lizentziak. Haiek lortzeko eskakizunak, motak, indarraldia, deuseztasuna, kaltegarritasuna, indarra galtzea, kopiak.

– Nazioarteko baimena: eskakizunak, baliozkotasuna, jaulkitzea.

– Beste herrialde batzuetan ateratako gidabaimenak:

• Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan jaulkitako baimenek Espainiako Estatuan gidatzeko duten baliozkotasuna.

• Batasunetik kanpoko herrialdeetan emandako baimenen baliozkotasuna.

• Atzerriko baimenak Espainiako baimenekin trukatzea.

– Puntukako gidabaimena.

– Puntu-kreditua agortu delako indar-galtzea deklaratzeko prozedura.

– Gidabaimena berreskuratzeko prozedura.

– Gidatzeko administrazio-baimenen araudi erregulatzaileak bide-segurtasunari laguntzeko tresna gisa duen garrantzia balioestea.

RA5. Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko eta luzatzeko eskatzen diren gaitasun psikofisikoak deskribatzen ditu, araudi erregulatzailearen alderdi garrantzitsuenak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko edo luzatzeko eskatzen diren gaitasun psikofisikoak deskribatu ditu.

b) Gaitasun psikofisikoko probak egitera behartuta dauden pertsonak zehaztu ditu.

c) Gidabaimen ohikoen eta ezohikoen arteko aldeak zerrendatu ditu.

d) Gidarien azterketa-zentroen sistema eta haren oinarrizko funtzionamendua ezaugarritu ditu.

e) Gaitasun psikofisikoaren proben emaitzen arabera zentroek egin ditzaketen gaitasun psikofisikoaren txostenak deskribatu ditu.

f) Gidabaimena lortzeko edo luzatzeko orduan, hura ukatzeko edo egokitzeko, edo zirkulazio-murrizketak eta bestelako mugak ezartzeko arrazoi diren gaixotasunak eta gabeziak ezagutu ditu.

g) Baimena emateko eskakizunen bat desagertu delako gidabaimena indarrik gabe uzteko prozedura deskribatu du.

Edukien multzoa: Gaitasun psikofisikoen deskribapena.

– Gidabaimena edo gidalizentzia lortzeko edo luzatzeko gaitasun psikofisikoaren proben analisia.

– Gidarien azterketa-zentroak akreditatzeko eta erregistroan inskribatzeko gutxieneko elementuak eta eskakizunak identifikatzea.

– Gidabaimena edo gidalizentzia lortzeko edo luzatzeko gaitasun psikofisikoak.

– Gidabaimen edo gidalizentzia ohikoak eta ezohikoak.

– Gaitasun psikofisikoak indarrik gabe uztea deklaratzeko prozedura.

– Gidarien azterketa-zentroak eta gaitasun psikofisikoaren txostenak. Aplikatu beharreko araudia.

– Gaitasun psikofisikoaren probak erregulatzen dituen araua errespetatzea, bide-segurtasunari laguntzeko tresna gisa.

RA6. Gidabaimena edo gidalizentzia lortzeko ezagutzak neurtzeko probak definitzen ditu, araudi erregulatzailean baimen mota bakoitzaren arabera ezarritako edukia eta eskakizunak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ezagutzak neurtzeko proben gai komunak aztertu ditu.

b) Ezagutzak neurtzeko proba motak deskribatu ditu.

c) Ezagutzak neurtzeko proba bakoitzerako eskakizunak ezarri ditu.

d) Ezagutzak neurtzeko proba arruntaren berezitasunak aztertu ditu.

e) Ezagutzak neurtzeko proba arruntean sartutako gaiak ezagutu ditu.

f) Ezagutzak neurtzeko proba arruntaren salbuespenak zerrendatu ditu.

g) Proba espezifiko bakoitzean sartutako gaiak ezagutu ditu.

h) Gidabaimena edo gidalizentzia berreskuratzeko ezagutzak neurtzeko probaren berezitasunak aztertu ditu.

i) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen baimen berezia lortzeko, zabaltzeko eta luzatzeko probak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Ezagutzak neurtzeko probak.

– Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko ezagutzak neurtzeko proben analisia. Proba motak, proba bakoitzaren eskakizunak.

– Gidabaimena edo gidalizentzia berreskuratzeko ezagutzak neurtzeko proben analisia. Eskakizunak.

– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen baimen berezia lortzeko, zabaltzeko eta luzatzeko ezagutzak neurtzeko proben analisia. Eskakizunak.

– Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko ezagutzak neurtzeko probak: proba motak, haietako bakoitzaren eskakizunak.

– Gidabaimena edo gidalizentzia berreskuratzeko ezagutzak neurtzeko probak: ezaugarriak eta eskakizunak.

– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen baimen berezia lortzeko, zabaltzeko eta luzatzeko ezagutzak neurtzeko proba: ezaugarriak eta eskakizunak.

– Ezagutza-probek mugikortasun seguru eta jasangarrirako funtsezko faktore gisa duten garrantziaz jabetzea.

RA7. Gaitasunak eta portaerak zirkuitu itxian eta zirkulaziorako zabalik dauden bideetan neurtzeko proba definitzen ditu, eta araudi erregulatzailean baimen mota bakoitzaren arabera ezarritako eskakizunak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaitasunak eta portaerak zirkuitu itxian eta zirkulaziorako zabalik dauden bideetan neurtzeko proben alderdi orokorrak aztertu ditu.

b) Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko dauden maniobra guztiak ezagutu ditu.

c) Zirkulazio orokorrerako zabalik dauden bideetan azterketa egin aurreko egiaztapen-tipologia deskribatu du.

d) Zirkulazio orokorrerako zabalik dauden bideetako proba bakoitza ezagutzen duela egiaztatu du.

e) Ibilgailu egokituen gidabaimenak eta gidalizentziak lortzea eta berritzea aztertu du.

f) Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko probetan erabil daitezkeen gidatzen laguntzeko sistemak eta haiek irakaskuntza tradizionaleko ereduan duten eragina hautatu ditu.

g) Gaitasunak eta portaerak neurtzeko probetako kalifikazio-irizpideak eta izangai batek egin ditzakeen hutsegiteen tipologia aztertu ditu.

Edukien multzoa: Gaitasunak eta portaerak neurtzeko probak.

– Gidabaimen eta gidalizentzia bakoitzerako maniobrak identifikatzea.

– Zirkulazio orokorrerako zabalik dauden bideetako proba hasi aurreko egiaztapenak identifikatzea.

– Gidabaimenak eta gidalizentziak lortzeko probetan erabil daitezkeen gidatzen laguntzeko sistemak hautatzea.

– Gaitasunen eta portaeren probetan komunak diren gaiak: lekua, iraupena, etetea, ibilgailuen eskakizunak, kalifikazioa eta salbuespenak.

– Gaitasunak eta portaerak zirkuitu itxian neurtzeko probak: baimen- edo lizentzia-mota bakoitzerako egin beharreko maniobrak, probak egiteko eta gainditzeko irizpideak.

– Gaitasunak eta portaerak zirkulaziorako zabalik dauden bideetan neurtzeko probak: baimen motaren arabera egin beharreko eragiketak, probaren garapena, aztertzaileak baloratu beharreko alderdiak.

– Ezagutza-probek mugikortasun seguru eta jasangarrirako funtsezko faktore gisa duten garrantziaz jabetzea.

4. lanbide-modulua: Gidatzeko teknikak.

Kodea: 1653.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Eguneroko eta aldizkako aldez aurreko egiaztapenak egiten ditu, eta ibilgailuaren mantentze egokiarekin eta bide-segurtasunerako duen garrantziarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuaren kanpo-egoera orokorra egiaztatu du.

b) Ibilgailuaren barruko seinale-argien eta informazio-pantailen egoera eta esanahia egiaztatu du.

c) Aginteen funtzionamendua egiaztatu du, batez ere ikuspenarekin zerikusia dutenena.

d) Egiaztatu du behar bezala ireki eta ixten direla ateak, konpartimentu motorra, maletategia eta erregaia betetzeko ahoa eta, hala badagokio, bestelako gehigarrienak ere.

e) Erregai-, olio- eta likido-mailak egiaztatu ditu.

f) Argien egoera egiaztatu du.

g) Seinale akustikoaren funtzionamendua egiaztatu du.

h) Txaleko islatzailea eta arrisku-aurreseinaleztapeneko gailu eramangarriak badaudela eta haien kokapena egiaztatu du.

i) Arauzko dokumentazioa egiaztatu du.

j) Aldizkako kontrolaren fitxa bete dela egiaztatu du.

Edukien multzoa: Aldez aurreko egiaztapenak egitea.

– Aldez aurreko egiaztapenak egunero eta aldizka.

– Ibilgailuaren kanpoko egiaztapenak: garbiketa, inklinazioa, pneumatikoak, karrozeriaren egoera, kristalak, haizetako-garbigailuko eskuilak, argiteria-elementuak, sarrailak, zoladurako orbanak, arauzko plakak eta bereizgarriak.

– Turismoetako motorraren portaera egiaztatzea: zati garrantzitsuak identifikatzea, freno-likidoaren maila, hozgarriaren maila, lubrifikatzailearen maila, direkzio- eta enbrage-likidoaren maila, haizetako-garbigailuaren likidoaren maila.

– Berrikuspen-tarteen (kilometroak eta denbora) fitxa betetzea, arreta-neurriak eta berrikusi beharreko alderdiak.

– Ibilgailuaren barruko egiaztapenak: ibilgailuak, seinale-argiek eta pantailek emandako informazioa. Auto barruko ordenagailua. Ikuspenarekin eta seinale akustikoarekin lotutako argi-aginteen funtzionamendua.

– Motozikletaren egiaztapen espezifikoak: transmisio-katea, tentsioa, garbiketa eta lubrifikazioa. Esekiduraren egoera eta egokitzapena. Freno- eta azeleragailu-kableak. Frenatze-sistema.

– Ibilgailuko dokumentazioaren egiaztapena.

– Beste egiaztapen batzuk. Segurtasun-elementuak: txaleko islatzailea, aurreseinaleztapeneko gailuak...

– Aldez aurreko egiaztapenen garrantzia balioestea.

RA2. Gidatzeko jarrera egokia hartzen du, ibilgailuetan jarduteko aginteak eta elementuak erregulatuz eta bidaiariak eta ekipajea behar bezala kokatuz, eta segurtasun-elementuak edo babes-ekipamenduak erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eserlekua erregulatu da: altuera, bolantearekiko eta pedalekiko distantzia, bizkarraren inklinazioa (eta banketa, halakorik badago) eta buru-euskarriaren kokapena.

b) Motozikletako zelaren gainean martxan jartzeko jarrera egokian jarri da.

c) Atzeraispiluak erregulatu ditu.

d) Segurtasun-uhala lotu du.

e) Bolantearen altuera eta sakontasuna erregulatu ditu.

f) Haurrak lotzeko gailuak instalatu ditu, ainguratzeko kategoria eta sistema desberdinen arabera.

g) Ekipajea behar bezala kargatu eta kokatu du.

h) Motozikletak erabiltzeko babes-elementuak eta jantziak homologatzeko pasahitzak dituzten etiketak identifikatu ditu.

i) Kaskoa jarri du.

j) Eskularruak eta gainerako jantziak eta babesak jarri ditu sorbaldetan, ukondoetan, bizkarrean, belaunetan eta aldakan.

Edukien multzoa: Ibilgailuan behar bezala jartzea.

– Kontuan hartu beharreko doikuntzak: eserlekuak bolantearekiko eta pedalekiko izan beharreko distantzia, haiek behar bezala maneiatzeko.

– Zelako posizioa eta motozikletako jarrera egokia.

– Ikuspena. Zuzeneko eta zeharkako behaketa. Angelu itsuak eta atzeraispiluak.

– Segurtasun-uhalak, buru-euskarriak eta moto-gidariaren babes-elementuak (kaskoa, eskularruak, botak eta bestelako jantziak).

– Babes-elementuak homologatzeko pasahitza identifikatzea.

– Bidaiariak eta ekipajea. Adingabeen garraioa.

– Gidatze-postuan jarrera egokia izatearen garrantzia ezagutzea.

RA3. Turismoak eta motozikletak maneiatzen ditu aginteak erabiliz, bai eta gidatzen laguntzeko dituzten sistemak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuak martxan jarri dira.

b) Turismoetan bolantea maneiatzeko ariketak egin ditu pistan.

c) Motozikletan motorra geldirik dagoela ariketak egin ditu.

d) Abiadura-aldagailu eskuzkoa eta automatikoa erabiltzeko ariketak egin ditu, abiadurak murriztu ditu, eta motor-frenatzea erabili du turismoetan eta motozikletetan.

e) Azeleragailu-, freno- eta enbrage-pedalekin ariketak egin ditu turismoetan, aurrerantz eta atzerantz ibiliz abiadura txikian, astindurik eta tiraldirik gabe.

f) Azeleragailu-, freno- eta enbrage-aginteekin ariketak egin ditu motozikletetan, astindurik eta tiraldirik gabe.

g) Zerbitzu-frenoa erabiltzeko ariketak egin ditu kontrolatutako eta larrialdietako frenatzeekin, baita aparkatzeko frenoa erabiltzekoak ere, turismoetan.

h) Turismoekin eta motozikletekin oztopoak saihesteko ariketak egin ditu.

i) Bihurguneen eta kontrakurben trazatu-ariketak egin ditu, abiadura itsaspen-maila desberdinetan, turismo eta motozikletetan.

j) Motozikletarekin A2 motako baimena lortzeko eskatutako maniobrak egin ditu.

Edukien multzoa: Turismoak eta motozikletak gidatzea.

– Martxan jartzea. Motozikletak martxan jartzea.

– Direkzioa maneiatzea.

– Pedalak identifikatzea eta maneiatzea.

– Abiadura-aldagailua erabiltzea: abiadura-martxa egokia hautatzea. Abiadura-aldagailu automatikoak erabiltzea.

– Frenoaren erabilera. Zerbitzu-frenoa eta aparkatzeko frenoa. Motozikletan frenatzea. Motor-frenatzea. Frenatzen laguntzeko sistemak. ABSa (Antilock Braking System).

– Eragiketa sinpleak eta eragiketa konbinatuak.

– Turismoan eta motozikletan gidatzen laguntzeko ADA (Advanced Driver Assistance) sistemak erabiltzea.

– Teknologia berriek segurtasun-elementu gisa duten eragina balioestea.

RA4. Automobilekin eta motozikletekin progresio normalean zirkulatzen du, jarrera eta abiadura egokiak hartuz bai zuzenean bai atzeraispiluen bidez behatzen dituen egoera desberdinen aurrean, seinaleen, aplikatu beharreko araudiaren eta kasu bakoitzeko trafiko-baldintzen arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errepide arruntetan progresio normalean gidatu du.

b) Autobideetan, autobietan eta errei anitzeko errepideetan progresio normalean gidatu du.

c) Hiri barruko bideetan eta zeharbideetan progresio normalean gidatu du.

d) Mendateetan gidatu du.

e) Gauez gidatu du.

f) Ikuspen urriko baldintzetan gidatu du.

g) Tuneletan eta azpiko pasabideetan, estuguneetan, obretan eta ohiko noranzkoaren kontra ibiltzeko erreietan gidatu ditu.

h) Hainbat zerbitzu-mailatako bideetan gidatu du.

i) Segurtasun-tarteak errespetatuz gidatu du.

Edukien multzoa: Progresio normalean zirkulatzea.

– PAB (Posizioa– Abiadura – Behaketa) segurtasun-arauaren aplikazioa.

– Galtzadako posizioa eta bidearen ezaugarriak. Segurtasun-araua. Zirkulazioaren noranzkoa. Errei-diziplina. Bide-zati zuzenetan zirkulatzea eta bihurguneen trazatua. Maldak eta sestra-aldaketak, estuguneak, obretako bide-tarteak, errei bereziak, trafiko arinerako erreiak. Seinaleztapenaren interpretazioa.

– Beste ibilgailu, erabiltzaile, oztopo eta elementuekiko posizioa. Aurreko eta alboko segurtasun-tartea. Ziurgabetasun-eremua.

– Abiadura: abiadura-kontzeptuak. Trafikora, bidera eta beste inguruabar batzuetara egokitzea. Gehieneko eta gutxieneko abiadurak. Abiadura espezifikoak. Segurtasun-tarteak.

– Ingurunearen behaketa eta balorazioa: beste erabiltzaile batzuei pasatzen eta sartzen laguntzea, hartu beharreko neurriak. Beharrezkoak ez diren geraldiak. Abiadura murriztea.

– Gainerako bide-erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

RA5. Turismoekin eta motozikletekin arauzko maniobrak egitea, haietako bakoitzari aplikatuz benetako trafiko-egoera desberdinetan egokiak diren segurtasun-arauak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zirkulaziorako sarrerak egin ditu.

b) Alboko desplazamenduak egin ditu.

c) Noranzko bakarreko eta biko bideetan aurreratzeak egin ditu.

d) Seinaleztatutako eta seinaleztatu gabeko bidegurutze sinpleetan, norabidea eskuinera eta ezkerrera aldatu du, eta aurrealderantz gurutzatu du.

e) Biribilgune, plaza, egokitzapen eta beste bidegurutze konplexu batzuetan zehar zirkulatu du.

f) Noranzko-aldaketak egin ditu atzera-martxa erabiliz eta erabili gabe.

g) Hiri barruko nahiz hiriarteko bideetan gelditu eta aparkatu du.

Edukien multzoa: Maniobrak egitea.

– ASM (atzeraispilua, seinaleztapena, maniobra) eta PAB segurtasun-arauak aplikatzea.

– Zirkulazioan sartzea: behaketa, seinaleztapena eta exekuzioa. Geldialditik eta aparkatze-egoeratik zirkulazioan sartzea. Bide pribatutik zirkulazioan sartzea. Zerbitzu-bidetik edo zerbitzugunetik zirkulazioan sartzea. Azelerazio- eta txirikordatze-erreiak erabiltzea. Bestelako egoera batzuk.

– Alboranzko desplazamenduak: behaketa, seinaleztapena eta exekuzioa. Dezelerazio- eta txirikordatze-erreiak. Seinale horizontalak.

– Aurreratzeak: aurreratzearen definizioa. Noranzko bakarreko bideetan aurreratzea, faseak. Bi noranzkoko bideetan aurreratzea, faseak. Aurreratu beharreko ibilgailuaren ikuspena, posizioa eta ezaugarriak. Abiadura-diferentzia, lekuaren hautapena. Aurreratutako ibilgailua eta portaera. Eskuinetik aurreratzea. Gainditzea.

– Bidegurutzeak: behaketa, seinaleztapena, sarrera-posizioa, zeharkatzea, abiadura, geraldiak eta berrabiatzeak. Norabide-aldaketak: behaketa, seinaleztapena, sarrera-posizioa, zeharkatzea. Lehentasuna eta pasatzen uztea. Biribilguneak, plazak eta egokitzapenak.

– Noranzkoa aldatzea eta atzera-martxa. Behaketa. Seinaleztapena. Lekua hautatzea, debekatutako lekuak. Exekuzioa.

– Gelditzea eta aparkatzea. Behaketa. Seinaleztapena. Lekua hautatzea, debekuak. Exekuzioa, ilaran aparkatzea, baterian aparkatzea, gidatzeko postua uztea. Motozikletak aparkatzea.

– Maniobren berezko arriskuen balorazioa.

RA6. Ibilgailuaren errendimendua optimizatzen du, segurtasunez eta efizientziaz gidatzeari eta mugikortasun jasangarriari buruz gaur egungo irizpideak praktikan jarriz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Motorra martxan jarri du azeleragailua erabili gabe.

b). martxa behar bezala erabili du.

c) Martxa-aldaketak egin ditu bira-kopuru txikietan.

d) Martxa luzeetan abiadura uniformean zirkulatu du, azeleragailua behar bezala erabiliz.

e) Modu seguruan gidatu du, aurrea hartuz eta aurreikuspenez.

f) Dezelerazioetan inertziaz ibili da, martxak engranatuta dituela.

g) Geraldiak egin ditu martxa luzeagoak erabiliz, murrizketarik egin gabe.

h) Alferrikako geraldiak saihestu ditu.

i) Abiadura handitzeko eta jaisteko martxa-jauziak egin ditu.

j) Azeleragailua eta martxa egokiak erabili ditu igoeretan eta jaitsieretan.

k) Geraldi luzeetan motorra deskonektatu du.

l) Klimatizazio- eta konfort-sistemak zentzuz erabili ditu.

m) Ibilgailuak barruko ordenagailuaren bidez emandako informazioa erabili du.

Edukien multzoa: Segurtasunez, efizientziaz eta jasangarritasunez gidatzea.

– Segurtasunez gidatzeko aurresuposizioak. Segurtasunez gidatzeko printzipioak: behaketa eta arreta, aurrea hartzea eta espazioa kudeatzea. Beste erabiltzaileekiko komunikazioa. Erabakiak hartzea. Erabiltzaileen arteko lankidetza.

– Efizientziaz gidatzea. Erregaia aurreztea. Efizientziaz gidatzeko gakoak. Abiatzea eta funtzionamendu-tenperatura, martxa-erlazioa behar bezala erabiltzea, martxa-jauziak, abiadura uniformea, dezelerazioa eta inertzia, behaketa eta aurrea hartzea. Maldan dauden bide-tarteak. Aerodinamikaren egitekoa. Ibilgailua behar bezala mantentzea.

5. lanbide-modulua: Automobilaren oinarrizko teknologia.

Kodea: 1654.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 66 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 4.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Motorraren elementuak eta sistema osagarriak identifikatzen ditu, eta haien funtzioekin, erabilerarekin eta mantentzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Motorraren osagaiak identifikatu ditu.

b) Lubrifikazio-sistemaren elementuak identifikatu ditu.

c) Hozte-sistemaren osagaiak identifikatu ditu.

d) Motorraren funtzionamendua deskribatu du.

e) Lubrifikazioaren funtzionamendua deskribatu du.

f) Hozte-sistemaren funtzionamendua deskribatu du.

g) Motorraren eta haren sistema osagarrien erabileraren berezko narriadura progresiboak zehaztu ditu.

h) Fabrikatzaileak motorrari eta haren sistema osagarriei dagokienez markatzen dituen mantentze-teknikak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Motorraren eta sistema osagarrien elementuak identifikatzea.

– Motorrak: Tipologia. Motorrak osatzen dituzten elementuak. Funtzionamendu-printzipioa. Motorraren eta sistema osagarrien ezaugarri teknikoak, funtzionamendua eta mantentzea.

– Lubrifikazio-sistema: osaera eta funtzionamendu-printzipioa. Olio motak. Identifikazioa. Elementu elektrikoak eta lotutako zirkuituak. Oinarrizko mantentze-lana.

– Hozte-sistema: osaera eta funtzionamendu-printzipioa. Izotz-kontrakoak. Elementu elektrikoak eta lotutako zirkuituak. Oinarrizko mantentze-lana.

– Gauzatu beharreko zereginen planifikazio metodikoa, zailtasunak eta haiek gainditzeko modua aurreikusita.

RA2. Elikatzeko, pizteko eta ekipo elektrikoko sistemak identifikatzen ditu, eta sistema horien funtzioekin, erabilerarekin eta mantentze-lanekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elikatze-sistemen osagaiak identifikatu ditu.

b) Pizteko eta ekipo elektrikoko osagaiak identifikatu ditu.

c) Elikatze-sistemen funtzionamendua deskribatu du.

d) Piztearen eta ekipo elektrikoaren funtzionamendua deskribatu du.

e) Elikatzeko, pizteko eta ekipo elektrikoko sistemak erabiltzearen berezko narriadura progresiboak zehaztu ditu.

f) Fabrikatzaileak elikatzeari, pizteari eta ekipo elektrikoei dagokienez markatzen dituen mantentze-teknikak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Elikatzeko, pizteko eta ekipo elektrikoko sistemak identifikatzea.

– Korronte zuzenaren eta alternoaren oinarrizko legeak. Magnitudeak eta unitateak.

– Bateriak: motak eta haien egoera. Mantentze-lanak.

– Polimetroa maneiatzea.

– Ibilgailuetako zirkuitu elektrikoen ezaugarri teknikoak, funtzionamendua eta mantentzea.

– Fusibleen eta lanparen ezaugarriak. Oinarrizko mantentze-lana.

– Ibilgailuetako zirkuitu elektrikoen mantentzea. Fusibleak eta lanparak. Oinarrizko mantentze-lana.

– Elikatze-sistemak: osaera eta funtzionamendua. Instalazio elektrikoak, elektronikoak eta lotutako zirkuituak. Iragazkiak: osaera eta funtzionamendua. Oinarrizko mantentze-lana.

– Zerbitzu-uhalak. Uhal motak. Oinarrizko mantentze-lana.

– Gainelikadurako eta kutsaduraren aurkako sistemak: osaera eta funtzionamendua. Instalazio elektrikoak, elektronikoak eta lotutako zirkuituak. Oinarrizko mantentze-lana.

RA3. Gurpilen eta pneumatikoen eta transmisio- eta frenatze-sistemen teknika osaera-elementuekin erlazionatzen du, haien funtzioak, erabilera eta mantentzea identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gurpilen eta pneumatikoen osagaiak identifikatu ditu.

b) Transmisio-sistemaren osagaiak identifikatu ditu.

c) Frenatze-sistemaren osagaiak identifikatu ditu.

d) Gurpilen eta pneumatikoen funtzionamendua deskribatu du.

e) Transmisio-sistemaren funtzionamendua deskribatu du.

f) Frenatze-sistemaren funtzionamendua deskribatu du.

g) Gurpilen eta pneumatikoen eta transmisio- eta frenatze-sistemen berezko narriadura progresiboak zehaztu ditu.

h) Fabrikatzaileak gurpilei eta pneumatikoei eta transmisio- eta frenatze-sistemei dagokienez markatzen dituen mantentze-teknikak deskribatu ditu.

i) Ordezko gurpil bat ordezteko eta mantentzeko prozesua deskribatu du.

j) Fabrikatzaileek zulatuak konpontzeko eskainitako metodoak deskribatu ditu.

k) Elurraren edo izotzaren gainean gidatzea bermatzeko hainbat konponbide aztertu ditu.

Edukien multzoa: Gurpilen eta pneumatikoen eta transmisio- eta frenatze-sistemen teknikaren erlazioa.

– Ibilgailuen ezaugarri teknikoak, errodatze-, transmisio- eta frenatze-sistemen funtzionamendua.

– Freno-sistemak: funtzionamendua eta mantentzea. Freno-likidoa. Freno pneumatikoen zirkuituaren ezaugarriak.

– Indarra transmititzeko sistemak:

– Enbrageak eta bihurgailuak: osaera, funtzionamendua eta mantentzea.

– Abiadura-aldagailuak (konbentzionalak, hidrodinamikoak, besteak beste): osaera, funtzionamendua eta mantentzea.

– Abiaduraren eta transmisio-erlazioaren arteko konbinazioa. Diferentzialak: osaera, funtzionamendua eta mantentzea.

– Ardatz eta erdiardatz eragileak: osaera, funtzionamendua eta mantentzea.

– Pneumatikoak. Itsaspena eta pneumatikoak. Gurpil motak. Ezaugarriak. Gurpilaren osagai nagusiak. Gurpilen nomenklatura. Mantentze-lanak.

– Zulatua: konpontzeko kita, ordezko gurpila.

– Elurretarako eta izotzerako kate mota desberdinak muntatzea.

– Lanak egin bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean jarraikitasunez jardutea.

RA4. Ibilgailuen direkzio- eta esekidura-sistemen eta eraikuntza-egituraren teknologia deskribatzen du, eta hura osatzen duten elementuak eta haien funtzioak identifikatzen ditu, erabilera eta mantentzearekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Direkzio-sistemaren osagaiak definitu ditu.

b) Esekidura-sistemaren osagaiak definitu ditu.

c) Ibilgailuen eraikuntza-egituren osagaiak identifikatu ditu.

d) Direkzio-sistemaren funtzionamendua deskribatu du.

e) Esekidura-sistemaren funtzionamendua deskribatu du.

f) Ibilgailuen desplazamenduan eragiten duten indarrak eta eraikuntza-egiturak nola esku hartzen duen deskribatu du.

g) Ibilgailuen direkzio- eta esekidura-sistemak eta eraikuntza-egitura erabiltzearen berezko narriadura progresiboak zehaztu ditu.

h) Fabrikatzaileak ibilgailuen direkzio- eta esekidura-sistemari eta eraikuntza-egiturari dagokienez markatzen dituen mantentze-teknikak deskribatu ditu.

Edukien multzoa: Ibilgailuen direkzio- eta esekidura-sistemen eta eraikuntza-egituraren deskribapena.

– Direkzio-sistemak: direkzio-sistemen motak. Osaera, funtzionamendua eta mantentzea. Direkzioaren geometria.

– Esekidura-sistemak: esekidura motak. Osaera, funtzionamendua eta mantentzea.

– Ibilgailuen eraikuntza-egitura: osaera, funtzionamendua eta mantentzea. Segurtasun pasiboan duen eragina.

RA5. Gidatzen laguntzeko sistemen egungo teknologia ezagutzen du, ibilgailuetan instalatzen diren azken sistemekin eguneratuz eta gidatze seguru, ekonomiko eta kutsatze urriko batekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuaren segurtasun aktiboan esku hartzen duten gidatzen laguntzeko sistemak identifikatu ditu.

b) Ibilgailuaren segurtasun pasiboan esku hartzen duten gidatzen laguntzeko sistemak identifikatu ditu.

c) Ibilgailuaren segurtasun aktiboan esku hartzen duten gidatzen laguntzeko sistemen funtzionamendua deskribatu du.

d) Ibilgailuaren segurtasun pasiboan esku hartzen duten gidatzen laguntzeko sistemen funtzionamendua deskribatu du.

e) Gidatze segurua, ekonomikoa eta kutsatze urrikoa lortzeko laguntza-sistemek nola esku hartzen duten deskribatu du.

f) Gidatzen laguntzeko sistema berritzaileei buruz ikertu du.

Edukien multzoa: Gidatzen laguntzeko sistemak ezagutzea.

– ADASen sarrera eta historia.

– ADASen sailkapena eta definizioa, oinarrizko sistemetatik gidatze % 100 autonomoetara arte. Segurtasun aktiboko gailuak. Segurtasun pasiboko gailuak.

– ADASen oinarrian dagoen teknologia.

– Ibilgailuen fabrikatzaile nagusietako ADASak.

– Gidaria erne mantentzeko eta istripuak eta haien ondorioak murrizteko sistemen eraginkortasuna, laguntzaile gisa hartuz eta ez gidariaren erantzukizunaren ordezkotzat.

– ADAS sistema gehiago ibilgailu berrien nahitaezko ekipamendu gisa sartzeko azken aurrerapenak eta araudiaren aplikazioa.

– ADAS sistemak dituzten ibilgailuak mantentzeko jarduketa-protokoloak. Funtzionamendu txarra detektatzea eta kalibrazioaren berrikuspena.

– Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak positibotzat hartzeko aldez aurreko jarrera.

RA6. Ibilgailuen mantentze-ekintzak deskribatzen ditu, eta zirkulazio-istripuen prebentzioarekin eta haien ondorioak minimizatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Funtzionamendu- eta segurtasun-baldintza onenak bermatzeko, ibilgailuaren mantentze prebentiboa beharrezkoa dela zehaztu du.

b) Ibilgailuen fabrikatzaileek gomendatzen dituzten motorreko aldizkako mantentze-ekintzak eta sistema osagarriak identifikatu ditu.

c) Ibilgailuen fabrikatzaileek elikadura-sistemari, pizte-sistemari eta ekipo elektrikoari buruz gomendatzen dituzten aldizkako mantentze-ekintzak identifikatu ditu.

d) Ibilgailuen fabrikatzaileek gurpilei eta pneumatikoei eta transmisio- eta frenatze-sistemei buruz gomendatzen dituzten aldizkako mantentze-ekintzak identifikatu ditu.

e) Ibilgailuen fabrikatzaileek direkzio- eta esekidura-sistemei eta eraikuntza-egiturari buruz gomendatzen dituzten aldizkako mantentze-ekintzak identifikatu ditu.

f) Zirkulazioaren segurtasunari eragiten dioten sistemetan ager daitezkeen matxura sinpleenak adierazi ditu.

Edukien multzoa: Mantentze-ekintzak deskribatzea.

– Ibilgailuen mantentze prebentibo eta prediktiboa egitea.

– Ibilgailuaren eta ekipo osagarrien egoera teknikoa egiaztatzea. Aldez aurreko beharrezko egiaztapenak egitea. Funtzionamendu-baldintza optimoak eta zirkulazioaren segurtasuna ziurtatzea.

– Ibilgailuaren aldez aurreko oinarrizko egiaztapenak. Fabrikatzailearen gomendioak eta kontrol-inprimakiak.

– Gauzatu beharreko zereginen planifikazio metodikoa, zailtasunak eta haiek gainditzeko modua aurreikusita.

RA7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatzen ditu, lotutako arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantegi baten elektromekanikaren arloko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.

c) Ibilgailuaren elektromekanika-prozesuetan erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta tresneria manipulatzean izaten diren istripuen sorburu ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuen prebentzioko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.

Edukien multzoa: Laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren identifikazioa.

– Lantegi elektromekaniko batean egin beharreko eragiketei dagokien laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

– NBEak (norbera babesteko ekipamenduak), seinaleak eta ebakuazio-irteerak behar bezala erabiltzea.

– Lantegi elektromekaniko batean egin beharreko eragiketei dagokien ingurumena babesteko araudia.

- Hondakin motak. Hondakinak biltegiratzea. Hondakinen kudeaketa.

– Hondakin arriskutsuak isurtzearen simulazioa.

– Istripu-kasuetako protokoloa.

– Taldekideekin komunikatzeko norberaren ekimena.

6. lanbide-modulua: Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika.

Kodea: 1655.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 320 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 21.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Gidatzeko irakaskuntza praktikoko saioak modu sekuentziatuan programatzen ditu, saio bakoitzaren konplexutasun-mailarekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Saio praktikoen edukia identifikatu du.

b) Saio praktikoak zer ordenatan garatzen diren zehaztu du, pixkanakako zailtasunaren irizpideari jarraituz, eragiketa errazetatik konplexuenera joanez.

c) Saio praktiko bakoitzerako ibilbide egokiak hautatu ditu.

d) Saio praktikoaren helburuko pertsonaren premiak identifikatu ditu.

e) Saio praktikoaren bidez lortu beharreko helburuak deskribatu ditu.

f) Programatutako helburuen lorpena ebaluatzeko irizpideak egin ditu.

g) Ebaluatu behar diren alderdiak zehaztu ditu.

Edukien multzoa: Saio praktikoen programazioa.

– Saio praktikoen edukiak.

– Saio praktikoen sekuentzia eta denbora-banaketa: zailtasuna pixkanaka handitzea.

– Saio praktikoetarako ibilbideak hautatzea.

– Saio praktikoen hartzaileak: saio praktikoak ikasle bakoitzari egokitzea.

– Saio praktikoen helburuak.

– Irakaskuntza praktikoaren irakaskuntza-metodoak eta baliabide didaktikoak.

– Saio praktikoan ebaluatu beharreko elementuak.

– Praktikak egitean jarrera ordenatu eta metodikoa erabiltzea.

RA2. Saio praktikoaren xede den pertsonari saioari hasiera emateko beharrezkoak diren aurretiazko gaiak aurkezten dizkio, dagokion ibilgailura egokituz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Motorra abiarazi aurretik eta martxan jarri aurretik egin beharreko egiaztapenak zerrendatu ditu.

b) Geldituta dagoen ibilgailu baten barruan dauden aginteak identifikatu ditu.

c) Bolantearen eta beste erregulazio batzuen kokapen zuzena erakutsi du.

d) Ibilgailuko aginte guztien posizioa deskribatu du, eta haien funtzioa identifikatu du.

e) Argiak eta seinale optikoak segurtasun aktiboarekin lotuz deskribatu ditu.

f) Atzeraispiluen erabilera erakutsi du, ibilgailuaren alboetara eta atzealdera ikustea eta behar bezala erregulatzea ahalbidetzen duten bitarteko gisa.

g) Segurtasun-uhalaren eta ibilgailuaren gainerako segurtasun-sistemen garrantzia eta kokapena aipatu ditu.

h) Bi gurpileko ibilgailuei lotutako babes-ekipoetako elementu bakoitza identifikatu du, eta elementu horiek ez erabiltzeak edo gaizki erabiltzeak zer ondorio dituen azaldu du.

Edukien multzoa: Aurretiazko arazoen zerrenda.

– Martxan jarri aurreko egiaztapenak.

– Ibilgailuaren aginteak: ibilgailu baten barruan dauden aginteak.

– Posizioa eta doikuntzak: bolantea, eserlekua, buru-euskarria eta beste erregulazio batzuk.

– Ibilgailuaren argiak eta seinaleztapen optikoa: gailuak.

– Atzeraispiluak: funtzioa.

– Segurtasun-uhala eta haurrak lotzeko sistemak.

– Motozikleten babes-elementuak: kaskoa, arropa, babesak.

– Egiaztapena:

Pneumatikoen egoera.

• Frenoak.

• Direkzio-sistema.

• Olio- eta likido-mailak (hozgarria, frenoak).

• Argi-seinaleen eta argien funtzionamendua.

• Seinale akustikoaren funtzionamendua.

• Motozikletaren elementu propioen funtzionamendua (trakzio-katea, larrialdiko geldialdi-etengailua, euskarria, etab.), besteak beste.

– Egin beharreko atazak metodikoki planifikatzea.

RA3. Zirkuitu itxiko irakaskuntza praktikoko saioak ematen ditu, dagokion ibilgailura egokituz, ibilgailuaren kontrola bermatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) AM motako baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

b) A1 motako baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

c) A2 motako baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

d) B baimena (B96 baimena) eta B+E baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

e) C1 eta C motako baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

f) D1 eta D motako baimena lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

g) C1+E eta C+E motetako baimenak lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

h) D1+E eta D+E motetako baimenak lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

i) Nekazaritzako ibilgailuen eta mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuen lizentziak lortzeko maniobrak egiten irakatsi du.

j) Maniobrak egiteko eta gainditzeko irizpideak zehaztu ditu.

Edukien multzoa: Zirkuitu itxiko saio praktikoa ematea.

– Lizentziak lortzeko baldintzak.

– AM, A1 eta A2 baimenak lortzeko maniobrak.

– B+E baimena eta B96 baimena lortzeko maniobrak.

– C1, C, D1 eta D baimenak lortzeko maniobrak.

– C1+E, C+E, D1+E, D+E baimenak lortzeko maniobrak.

– Hainbat trebetasun-maila ezagutzea eta baloratzea.

RA4. Irakaskuntza praktikoko saioak egiten ditu trafiko orokorrari irekitako bideetan, eta dagokion ibilgailuari egokitzen dizkio, segurtasunez, arintasunez eta ekonomikoki gidatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Azeleragailu, freno eta enbrageko pedalekin eta aginteekin eta abiadura-aldagailuarekin ariketak egiten irakatsi du.

b) Progresio normalean gidatzen irakatsi du.

c) Zirkulazioan sartzeko eragiketak egiten irakatsi du.

d) Zirkulazioaren oinarrizko maniobrak egiten irakatsi du, ASM (atzeraispilua, seinaleztapena, maniobra) teknika praktikan jarriz.

e) Ibilgailua atzera-martxan ibilbide bat egiteko maneiatzen irakatsi du, ibilgailuaren direkzio-mekanismoa aldi berean mugituz.

f) Ibilgailuaren abiadura murrizteko moduak transmititu dizkie ikasleei.

g) Trafiko-inguruabarren araberako abiadura egokia mantentzen irakatsi du.

h) Mota desberdinetako bidegurutzeak zeharkatzen irakatsi du.

i) Gidatze efizienteko tekniketan trebatu da.

j) Aginte bikoitza erabiltzeko trebetasuna erakutsi du.

k) Bi gurpileko ibilgailuak maneiatzeko teknika egokia erakutsi du.

l) Takografoa maneiatzen irakatsi du.

Edukien multzoa: Bide irekietako saio praktikoa ematea.

– Progresio normalean zirkulatzea:

• Errepide arruntak, autobideak, autobiak, hiri barruko bideak, zeharbideak.

• Galtzadako posizioa eta errei egokia erabiltzea.

• Bihurguneetan gidatzea.

• Segurtasun- edo banantze-tarteak.

• Trafikora eta bidera egokitutako abiadura, eta martxa-erlazio egokia.

– Trafiko-egoerei behatzea.

– Tunelak eta azpiko pasabideak gurutzatzea.

– Trafikoari behatzea, seinaleztatzea eta maniobrak egitea.

– Ibilgetuta egotetik zirkulazioan sartzea astindurik gabe, bai lursail lauan bai maldan.

– Alboranzko desplazamenduak.

– Noranzko bakarreko eta biko bideetan aurreratzea.

– Bidegurutzeak zeharkatzea lehentasunarekin edo lehentasunik gabe: sinpleak, biribilguneak, plazak, egokitzapenak eta beste bidegurutze konplexu batzuk.

– Norabidea aldatzea: ezkerrera eta eskuinera biratzea eta errei-aldaketa.

– Noranzko-aldaketak atzera-martxa erabiliz eta erabili gabe.

– Hiri barruko eta hiriarteko bideetan gelditzea eta aparkatzea.

– Argiztapen-sistemak eta seinaleztapen optikoa erabiltzea.

– Abiadura: ibilgailuaren abiadura murrizteko modu desberdinak.

– Gidatze efizienteko teknikak.

– Aginte bikoitza maneiatzea eta irakaslearen postutik jardutea.

– Bi gurpileko ibilgailuak maneiatzea, abiadura handiko edo txikiko ibilbideak bereiziz, eta kasu bateko edo besteko egonkortasun zaila.

– Takografoa erabiltzea.

– Hainbat trebetasun-maila ezagutzea eta baloratzea.

RA5. Gidatzean segurtasuna bermatzen duten printzipioak eta elementuak deskribatzen dizkie ikasleei, istripuak eragiten dituzten jokabideak eta arrisku-faktoreak bereiziz eta ingurumena errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zirkulazio-arauak ez betetzeak eragindako arriskuak identifikatu ditu, ardurarik gabeko jarduketak eragiten dituen ondorioak kontuan hartuta.

b) Bide batek dituen arriskuak aztertu ditu, trazatu motaren, bidearen egoeraren eta baldintza meteorologikoen arabera.

c) Konfiantza handiegiz gidatzen dugunean zirkulatzean izan ditzakegun edo sor ditzakegun arriskuak identifikatu ditu.

d) Erreakzio-tarteak, geratze-tarteak edo erabateko geldialdi-tarteak gainditzen dituen abiaduran gidatzeak izan ditzakeen ondorioak adierazi ditu.

e) Inguruabarrei aurre hartzea aurkeztu du gidatzean segurtasuna areagotzeko eta frenoa bat-batean erabiltzea edo ihes-jarduketak egitea saihesteko bitarteko gisa.

f) Gidariaren jarrerak eta jarduketak erregai-kontsumoan duen garrantzia aztertu du, modu praktikoan.

g) Bi gurpileko ibilgailuak gidatzearekin lotutako arrisku-faktore nagusiak definitu ditu.

Edukien multzoa: Gidatzean segurtasuna bermatzen duten printzipioak eta elementuak deskribatzea.

– Zirkulazio-arauak urratzeagatiko arriskuak. Ondorioak. Trafiko-istripuen kostua. Zirkulazio-arauak betetzearen garrantzia erakustea, benetako zirkulazioan ikusitako adibideen bidez.

– Zirkulazio-bideetako arriskuak: trazatua, egoera eta baldintza meteorologikoak.

– Segurtasun-tarteak.

– Ibilgailuaren eta garraiatutako pertsonen segurtasunari buruzko xedapen partikularrak ezartzea.

– Abiadurak gidatzean dituen efektuak.

– Aurrea hartzeak bide-segurtasuna handitzean duen garrantzia erakustea.

– Gidatze efizienteko tekniken eraginkortasunaren erakustaldi praktikoa.

– Trafikoan arriskua aitortzea eta baloratzea.

RA6. Irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzen du, gidatzeko beharrezkoak diren abileziak eta trebetasunak eskuratzen direla egiaztatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikaskuntza-egoerarekin bat datozen ebaluazio-tresnak, -teknikak eta -adierazleak ezaugarritu ditu.

b) Ikaslearen autoebaluaziorako baliabideak eta erremintak sartu ditu.

c) Ikasleen ulermena egiaztatu du, akatsak detektatzeko, egon daitezkeen gabeziak identifikatzeko eta, behar izanez gero, irakaskuntza-prozesua berrantolatzeko.

d) Ikasleekiko komunikazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren atzeraelikadura-oinarri gisa baloratu du.

e) Balorazio-/ebaluazio-sistemen eta saioen programazioaren arteko beharrezko koherentzia justifikatu du, bereziki kanpoko ebaluazio-probetan ezarritako eskakizunarekin.

Edukien multzoa: Saio praktikoa ebaluatzea.

– Ikaslearen autoebaluazioa.

– Irakasteko eta ikasteko prozesuko adinak eta sektoreak.

– Ebaluazio-irizpideak eta haiek gaitasun-proben kalifikazio-irizpideetara egokitzea, bai trebetasun-probetan, bai zirkulazio-probetan.

– Ebaluazio-teknikak eta -tresnak.

– Ikasleekiko jarrera motibatzailea.

7. lanbide-modulua: Bide-hezkuntza.

Kodea: 1656.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Hezkuntzako esku-hartzeak mugikortasunean eta bide-segurtasunean duen garrantzia justifikatzen du, eta lege-esparruarekin eta erakundearen helburuekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide-hezkuntzaren kontzeptua definitu du.

b) Bide-hezkuntzaren arloan indarrean dagoen legeria aztertu du.

c) Bide-hezkuntzaren garrantzia eta beharra justifikatu eta azaldu ditu.

d) Bide-hezkuntza adin-talde eta lanbide-eremu desberdinekin tratatzeko premia aztertu du.

e) Bide-hezkuntzaren tratamendua indarreko legeriaren eta erakundearen helburuen testuinguruan kokatu du.

f) Bide-hezkuntzaren tratamenduaren bilakaera historikoa eta gaur egun duen garrantzia ulertu ditu.

Edukien multzoa: Bide-hezkuntzaren garrantziaren justifikazioa.

– Bide-hezkuntzaren inguruko erreferentzia historikoak biltzea. Gaur egunera arteko legezko tratamendua aztertzea.

– Bide-hezkuntza aztertzea hezkuntza-legerian.

– Bide-hezkuntzak eremu formalean duen tratamendua aztertzea, batez ere hezkuntza-etapen gutxieneko irakaskuntzetan.

– Bide-hezkuntza identifikatzea oinezkoaren, gidariaren, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabiltzailearen, ziklistaren eta ziklomotor-gidariaren mugikortasun jasangarriaren barruan.

– Mugikortasun-planak eta bide-hezkuntzako planak biltzea Espainian eta Euskadin. Bide-segurtasuneko plan tipoak.

– Hiriko bide-segurtasunaren esperientziak biltzea Espainian eta Euskadin.

– Bide-hezkuntzarekin lotutako Europako ekintza-programak identifikatzea.

– Bide-hezkuntzaren kontzeptua.

– Bide-hezkuntza terminoaren bilakaera eta ikuspegi berria: mugikortasun-eredu seguru eta jasangarri baterantz.

– Bizialdi osoko ikaskuntza bide-hezkuntzaren esparruan.

– Bide-hezkuntzaren garrantzia eta justifikazioa onartzea.

– Bide-hezkuntzak lehen etapetatik portaera seguruetan duen garrantzia eta epe labur eta luzerako onurak balioestea.

– Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzari lotutako hezkuntza-lanarekiko konpromisoa.

RA2. Bide-hezkuntzaren azken hartzaileak sailkatzen ditu, haien ezaugarri nagusiak eta hezkuntzako esku-hartzeak garatzeko hezkuntza-premiak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide-hezkuntzaren tratamenduaren xede izan daitezkeen kolektiboak identifikatu ditu.

b) Arrisku-talde nagusiak –hala nola haurrak, gazteak eta adinekoak, besteak beste– eta talde bakoitzaren ezaugarriak banakatu ditu.

c) Desgaitasunen bat duten pertsonen ezaugarri eta premia nagusiak aztertu ditu, haien segurtasuna eta bide-autonomia bultzatzeko premia adieraziz.

d) Kolektibo eta arrisku-talde bakoitzaren ezaugarri psikoebolutibo nagusiak ezarri ditu.

e) Eboluzio-etapa bakoitzeko portaera eta bide-ohitura nagusiak definitu ditu.

f) Adin-talde bakoitzean esku hartzeko metodologia egokienak ezarri ditu.

Edukien multzoa: Bide-hezkuntzaren helburu diren pertsonen sailkapena.

– Bide-hezkuntzaren tratamenduaren xede izan daitezkeen taldeen eta kolektiboen sailkapena.

– Kolektiboetan bide-hezkuntza izateko justifikazioari eta tratamenduari buruzko arrazoibidea.

– Mugikortasun seguru eta jasangarria sustatzeko premia berriak identifikatzea.

– Kolektibo bakoitzaren ezaugarrien, premien eta bide-eskarien azterketa.

– Bilakaera-etapa bakoitzeko bide-portaerak eta -ohiturak identifikatzea.

– Kolektibo bakoitzaren ezaugarri eta bide-portaera nagusien azterketa.

– Desgaitasuna duten pertsonek bide-eremuan dituzten ezaugarriak eta premiak aztertzea.

– Helburuko talde bakoitzari egokitutako esku hartzeko metodologiak hautatzea.

– Kolektibo kalteberak eta ez-kalteberak.

– Talde bakoitzaren ezaugarri psikoebolutiboak eta eboluzio-etapa.

– Arriskuari buruzko teoriak: arriskuaren pertzepzioa.

– Motibazioa eta hark portaeran eta ikaskuntzan duen eragina.

– Jarrerak eta haien teoriak.

– Emozioak eta haiek mugikortasun seguruan duten eragina.

– Ohiturak. Ohiturak aldatzeko faseak.

– Desgaitasuna duten pertsonen segurtasuna eta bide-autonomia sustatzeari buruzko sentsibilizazioa.

– Ikaskuntza aldaketa-prozesu gisa baloratzea.

– Bide-hezkuntzako programak kolektibo bakoitzaren ezaugarri eta premietara egokitzeko beharraz jabetzea.

RA3. Hezkuntzako esku-hartzea diseinatzen eta garatzen du, eta justifikatu egiten du haren tratamenduak eta hezkuntza-eremu desberdinetara egokitzeak duen garrantzia.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hezkuntzako esku-hartze motak identifikatu ditu, beren eremuaren, hezkuntza formalaren edo informalaren arabera.

b) Hezkuntza formaleko erakunde baten ezaugarriak, helburuak, antolamendua eta funtzionamendu mota deskribatu ditu.

c) Hezkuntza ez-formaleko erakunde baten ezaugarriak, helburuak, antolamendua eta funtzionamendu mota deskribatu ditu.

d) Gaur egun dauden hezkuntza formaleko eta ez-formaleko ikastetxe eta programak alderatu ditu.

e) Hezkuntzako esku-hartze bat hartzaileen eta haien erakunde edo zentroen arabera planifikatzeko moduaren beharra aitortu eta baloratu du.

f) Saio baten diseinuak barnean dituen fase nagusiak definitu ditu.

g) Bide-hezkuntzako materialak, edukiak eta programak sortu ditu, adinaren eta lotutako arriskuen arabera.

h) Bide-hezkuntzako prestakuntza-saio bat nola prestatu azaldu du, helburuak, edukiak, jarduerak, denborak, metodologia eta ebaluazioa definituz.

Edukien multzoa: Hezkuntzako esku-hartzea diseinatu eta garatzea.

– Prestakuntza formalaren eta informalaren ezaugarrien azterketa.

– Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeak identifikatzea.

– Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak alderatzea.

– Prestakuntza-programak biltzea hartzaileen eta erakunde motaren arabera.

– Hezkuntzako esku-hartze baten plangintza:

• Prestakuntza mota identifikatzea, esku-hartzea zuzentzen zaion kolektiboaren esparruaren eta premien arabera.

• Programazioa eta prestakuntza-saioak diseinatzea. Helburuak hautatzea.

• Esku hartzeko edukien, metodologiaren, jardueren eta materialen diseinua.

• Hezkuntzako esku-hartzerako denborak, espazioak eta hezkuntza-baliabideak antolatzea.

• Hezkuntzako esku-hartzea ebaluatzeko irizpideak eta tresnak hautatzea.

– Kolektibo hartzaileari egokitutako hezkuntzako esku-hartze baten simulazioa egitea.

– Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren definizioa.

– Bizitzan zehar ikasteko prozesua: zer ikasi, nola ikasi eta noiz ikasi.

– Mugikortasun seguruko prebentzio-ereduaren oinarrizko gaitasunak: arreta, ingurunearen analisia, kalteberatasunaren eta arriskuaren pertzepzioa, talde-presioarekiko erresistentzia, estresaren kudeaketa eta kudeaketa emozionala.

– Ikaskuntza motak: ikaskuntza kooperatiboa eta pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza.

– Programazio didaktiko bateko elementuak:

• Helburuak.

• Edukiak.

• Metodologia.

• Denboran banatzea.

• Jarduerak.

• Baliabideak.

• Ebaluazioa: hasierakoa, prozesukoa eta amaiera.

– Metodologia motak eta haiek kolektibo bakoitzari egokitzea. Estrategia didaktikoak.

– Sormena hezkuntzan esku hartzeko programazioak eta saioak diseinatzean.

– Hezkuntzako esku-hartze prozesuaren uneak ebaluatzeko beharra aitortzea.

– Autokritikarako eta autoebaluaziorako aurrejoera.

RA4. Bide-hezkuntzako prestatzaileak prestatzeak duen garrantzia aitortzen du, bide-segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko premia eta ekarpena argudiatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide-hezkuntzarekin eta -prestakuntzarekin zerikusia duten kolektiboei irakasteak duen garrantzia argudiatu du.

b) Arlo honetako prestatzaileen taldeak eta ezaugarriak sailkatu ditu, eta haien hartzaileak eta jarduteko eta esku hartzeko aukerak bereizi ditu.

c) Bide-hezkuntzako esku-hartze eraginkorrak egiteko hezkuntza-programa eta -aukera motak sailkatu ditu.

d) Prestatzaileen prestakuntzan esku hartzeko programak planifikatzeko urratsak identifikatu ditu.

e) Prestakuntza-trebetasunak garatzeko eta esku hartzeko estrategiak aztertu ditu, etorkizuneko prestatzaileak prestatzeko.

f) Komunikazioari eta haren aplikazio praktikoari buruzko teoriak aztertu ditu.

g) Prestatzailearen ikasteko estiloak eta profilak deskribatu ditu.

h) Profesionalen lankidetzak autonomia-, mugikortasun- eta bide-segurtasuneko ohiturak orokortzeko eta sendotzeko duen garrantzia baloratu du.

Edukien multzoa: Prestatzaileen prestakuntzak duen garrantzia aitortzea.

– Bide-hezkuntzarekin eta -prestakuntzarekin lotutako kolektiboak identifikatzea: familiak, irakasleak, IGEak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, bizilagunen elkarteak, osasun-langileak, emaginak, aisialdiko hezitzaileak eta beste eragile sozioedukatibo batzuk, besteak beste.

– Prestatzaile-talde bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak aztertzea, ekintza- eta esku-hartze esparruaren eta aukeren arabera.

– Hezkuntza-eragileentzako prestakuntza-programak biltzea.

– Prestatzaileen prestakuntza-trebetasunak garatzeko esku-hartze estrategiak hautatzea.

– Ikasteko estiloak eta prestatzaileen profilak.

– Komunikazioari eta haren aplikazio praktikoari buruzko teoriak.

– Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzan parte hartzen duten gizarte-eragileen arteko lankidetzak duen garrantzia aitortzea.

– Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestatzaileen prestakuntza-premiak positibotzat hartzeko aldez aurreko jarrera.

RA5. Baliabide didaktikoak identifikatzen ditu, mugikortasuneko eta bide-segurtasuneko heziketa-programak ezartzeko duten garrantzia nabarmenduz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baliabide didaktiko motak eta haien ezaugarriak eta erabilera-irizpideak identifikatu ditu hartzaileen arabera.

b) Baliabide eta material didaktikoak sailkatu ditu, eta haietako bakoitza saio bakoitzerako egokia den ala ez arrazoitu du, hartzaileen arabera.

c) Teknologia berriak erabili ditu, informazio- eta prestakuntza-iturri gisa.

d) Bide-hezkuntzako baliabide erabilgarriak eta haien ezaugarri nagusiak aztertu ditu.

e) Baliabide motei, haien ezaugarriei eta erabilgarritasun nagusiei buruz ikertu du.

f) Hezkuntzako esku-hartze bati material didaktikoen erabilera nola aplikatu deskribatu du.

g) Esku-hartzea kontrolatzeko eta jarraipena egiteko adierazle eta tresna egokiak hautatu ditu.

Edukien multzoa: Baliabide didaktikoak identifikatzea.

– Bide-hezkuntzaren arloko baliabide didaktikoen azterketa.

– Baliabide didaktikoak hautatzea hartzaileen arabera.

– Baliabideak premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitzea.

– Ikasmaterialak aplikatzea hezkuntzako esku-hartze batean.

– Ebaluazioko irizpideak eta tresnak identifikatzea.

– Baliabide didaktikoen ezaugarriak, motak eta erabilerak.

– Funtzio pedagogikoak eta baliabide didaktikoak erabiltzeko irizpideak.

– Teknologia berriak eta gamifikazioa hezkuntzaren eremuan.

– Hezkuntza-helburuak lortzeko baliabideak hautatzean zorrotz jokatzea.

– Baliabide didaktikoak berritzeko jarrera eta prestasuna.

8. lanbide-modulua: Bide-segurtasuna.

Kodea: 1657.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 198 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 13.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Trafiko-istripuen arazoa identifikatzen du, istripu horien tamaina eta hilkortasun- eta kaltegarritasun-tasa nagusiak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide-istripuen tasari buruzko informazio-iturri nagusiak eta datu-baseak identifikatu ditu.

b) Bide-segurtasunaren arloko nazioarteko, nazioko eta autonomia-erkidegoko erakunde ofizial nagusien informazio garrantzitsua zehaztu du.

c) Trafiko-istripuaren kontzeptua zehaztu du.

d) Trafiko-istripuen arrazoi nagusiak deskribatu ditu.

e) Istripu-tasa handiagoarekin zerikusia duten ibilgailuaren, bidearen eta ingurunearen aldagai nagusiak identifikatu eta definitu ditu.

f) Talka batean gertatzen diren dinamiken oinarrizko printzipioak ezagutu ditu.

g) Istripuetan gertatzen diren lesio mota nagusiak identifikatu ditu.

h) Istripu motaren eta inplikatutako ibilgailu motaren arabera gertatu ohi diren lesioak bereizi ditu.

Edukien multzoa: Trafiko-istripuen arazoa identifikatzea.

– Erakunde globalak eta bide-segurtasunaz duten ikuspegia autonomia-erkidegoan, estatuan eta mundu mailan.

– Europako Batzordea eta mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko bere ekintzak eta politikak.

– Mugikortasuneko eta bide-segurtasuneko plan estrategikoak.

– Bide-istripuen tasaren zifra nagusiak Euskadin, Espainian eta munduan.

– Mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko argitalpenak eta ikerketak bilatzea, hautatzea eta diseinatzea.

– Trafiko-istripuaren kontzeptualizazioa.

– Talkaren dinamika.

– Trafiko-istripuen kausa nagusiak.

– Ibilgailuaren, bidearen eta ingurunearen eta gidariaren aldagai nagusiak, istripu-tasa handiagoarekin zerikusia dutenak.

– Kaltegarritasuna, istripu motaren eta inplikatutako ibilgailuaren arabera.

– Kaltegarritasuna, oinezkoak harrapatzean.

– Crashtestak. Historia eta bilakaera, saiakuntza motak, dummyak.

– Baliabide didaktikoak hautatzea eta erabiltzea.

– Ikerketa-iturriak eta komunikabideen berrikuntza-iturriak eguneratzeko ekimen pertsonala.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

– Parte-hartze solidarioa eta prestasuna ideiak emateko eta talde-lanerako prozedurak adosteko.

– Jarrera ordenatua eta metodikoa datuak biltzeko eta baloratzeko lanetan.

RA2. Trafikoari, mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko arauak betetzeak duen garrantzia aitortzen du, eta bide-segurtasuna hobetzearekin eta istripu-tasa murriztearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide publikoetatik zirkulatzean une oro gure portaera inspiratu behar duten printzipioak eta balioak identifikatu ditu.

b) Bide Segurtasunari buruzko Legearen oinarrizko printzipioak deskribatu ditu.

c) Erregelamenduen oinarrizko printzipioak zehaztu ditu.

d) Herritarren eta trafikoaren eta ibilgailuen mugikortasunaren arteko elkarbizitzaren oinarrizko printzipioak identifikatu ditu.

e) Zirkulazio-gertaeretatik eratorritako bide publikoko erabiltzaileen erantzukizun zibila, penala eta administratiboa deskribatu ditu.

f) Trafiko-arauak ez betetzearen ondoriozko erantzukizun soziala zehaztu du.

Edukien multzoa: Bide-segurtasuneko arauak betetzeak duen garrantzia aitortzea.

– Bide-zirkulazioa arautzen duten oinarrizko printzipioak.

– Bide-segurtasunari buruzko legea eta zirkulazioko araudi orokorra arautzen dituzten oinarrizko printzipioak.

– Gidarien eta ibilgailuen araudi orokorraren printzipioak.

– Errepideen trazatuari eta seinaleztapenari buruzko araudiaren oinarrizko printzipioak eta bide-segurtasunarekin duten erlazioa.

– Bide publikoetako erabiltzaileen erantzukizun soziala, zibila, administratiboa eta penala.

– Polizia-gainbegiratzearen garrantzia.

– Pertsonak, taldeen psikologiak, komunitate-sistemak, gizarte-arauak eta -balioak, hiri barruko eta hiriarteko mugikortasunari aplikatuta.

– Bide-zirkulazioan araudia eguneratuta mantentzeko jarrera.

– Ikerketa- eta zabalkunde-iturriak bilatzeko ekimena.

– Bide-araudia betetzearen garrantziari buruzko balorazioa.

– Taldeko lanarekiko konpromisoa, erantzukizuna bere gain hartuz.

RA3. Gidatzea erabakiak hartzeko zeregin konplexu gisa identifikatzen du, eta segurtasunez gidatzeko oinarrizko jarrerak, gaitasunak eta trebetasuna ezagutzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gidatzean erabakiak hartzeko prozesuaren ezaugarriak bereizi ditu.

b) Okerreko erabakien ondorioz gidatzen izan daitezkeen egoera arriskutsuak identifikatu ditu.

c) Gidari seguru bat eta modu arriskutsuan gidatzen duen beste bat bereizten dituzten jarrerak eta motibazioak bereizi ditu.

d) Egoera emozionalak trafikoaren segurtasunean duen eginkizuna deskribatu du.

e) Gidatzean arriskuaren pertzepzioak eta onarpenak duen eragina identifikatu du.

f) Segurtasunez gidatzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak zehaztu ditu.

g) Arretak gidatzean duen eginkizuna deskribatu du.

Edukien multzoa: Gidatzea erabakiak hartzeko ataza gisa identifikatzea.

– Istripuaren bilakaeraren faseak.

– Gidatzea erabakiak hartzeko ataza gisa. Informazioa prozesatzea. Esperientziak eta ikaskuntzak erabakiak hartzean dituen ondorioak.

– Motibazioa eta emozioa gidatzean.

– Pertzepzio-prozesuak gidatzean.

– Arriskuaren pertzepzioa eta atribuzio-prozesuak gidatzean.

– Arreta-prozesuak gidatzean. Arreta nahasten duten faktoreak.

– Gidatzean dauden arrisku-faktoreak, segurtasun- eta arrisku-ohiturak, gidatze segurua eta osasungarria.

– Jarrera, hura osatzen duten faktoreak eta gidatzean dauden arrisku-faktoreak hobetzeko elementu gisa duen garrantzia.

– Gidatzean dauden alderdi psikologikoekiko interesa.

– Arrisku-egoerei eta istripuen prebentzioari arreta ematea.

– Erabili beharreko tekniken plangintza metodikoa eta kontingentziak aurreikustea.

– Arrisku-egoeretan erantzuteko gaitasunari arreta ematea.

– Segurtasun-arauak betetzea.

RA4. Mugikortasuneko talde kaltebera nagusiak identifikatzen ditu, eta haien arriskuak eta haien segurtasuna hobetzen laguntzen duten neurriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oinezkoak kaltebera egiten dituzten istripu-tasa, ezaugarri eta arrisku nagusiak identifikatu ditu.

b) Oinezkoen kalteberatasuna murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

c) Ziklomotorrak eta motozikletak kaltebera egiten dituzten istripu-tasa, ezaugarri eta arrisku nagusiak identifikatu ditu.

d) Ziklomotorren eta motozikleten kalteberatasuna murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

e) Bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak kaltebera egiten dituzten istripu-tasa, ezaugarri eta arrisku nagusiak identifikatu ditu.

f) Bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen kalteberatasuna murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

d) Adinekoak, adingabeak eta mugikortasun urriko pertsonak kaltebera egiten dituzten istripu-tasa, ezaugarri eta arrisku nagusiak identifikatu ditu.

h) Adinekoen, adingabeen eta mugikortasun urriko pertsonen kalteberatasuna murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

Edukien multzoa: Trafikoko talde kalteberak identifikatzea.

– Talde kalteberen eta haiek osatzen dituztenen kontzeptualizazioa. Talde hauen heriotza- eta kaltegarritasun-zifra nagusiak.

– Oinezkoak, talde kaltebera gisa.

– Txirrindulariak, talde kaltebera gisa.

– Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak, talde kaltebera gisa.

– Adineko pertsonak, ibilgailu-gidari gisa.

– Motozikletak eta ziklomotorrak, talde kaltebera gisa.

– Mugikortasun urriko pertsonak.

– Adinekoak eta adingabeak, talde kaltebera gisa.

– Kalteberatasun-arrazoien azterketa.

– Jarrera ordenatua eta metodikoa datuak biltzeko eta baloratzeko lanetan.

– Talde kalteberetan istripuak prebenitzeko interesa.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

– Taldeko lanarekiko konpromisoa, erantzukizuna bere gain hartuz.

RA5. Trafikoan eta mugikortasunean dauden arrisku-faktore eta -jokabide nagusiak identifikatzen ditu, eta gidariari eta gainerako bide-erabiltzaileei zuzendutako prebentzio-neurri nagusiak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuak gidatzean alkohola, drogak eta botikak kontsumitzearen ondoriozko istripu-tasa, ezaugarri eta bide-arrisku nagusiak identifikatu ditu.

b) Alkohola, drogak eta botikak kontsumitzearen ondoriozko istripu-tasa murrizteko prebentzio-neurriak definitu ditu.

c) Ibilgailuak gidatzean arreta galtzearen ondoriozko istripu-tasa, ezaugarri eta bide-arrisku nagusiak identifikatu ditu.

d) Ibilgailuak gidatzean arreta galtzearen ondoriozko istripu-tasa murrizteko prebentzio-neurriak definitu ditu.

e) Ibilgailuak gidatzean gehiegizko abiadura izatearen edo abiadura desegokiaren ondoriozko istripu-tasa, ezaugarri eta bide-arrisku nagusiak identifikatu ditu.

f) Ibilgailuak gidatzean gehiegizko abiadura izatearen edo abiadura desegokiaren ondoriozko istripu-tasa murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

g) Loaren, nekearen, estresaren eta jokabide erasokorren eraginpean gidatzearen ondoriozko datu, ezaugarri eta bide-arrisku nagusiak identifikatu ditu.

h) Loaren, nekearen, estresaren eta jokabide erasokorren eraginpean gidatzearen ondoriozko arriskuak murrizteko prebentzio-neurriak eta bide-jokabide seguruak definitu ditu.

Edukien multzoa: Arrisku-faktoreak eta -jokabide nagusiak identifikatzea.

– Alkohola: epidemiologia eta gidatzearekin duen harremana. Alkoholak organismoan duen efektua eta gidatzean duen eragina.

– Portaera arduratsua eta segurua alkohol-kontsumoari eta gidatzeari dagokienez.

– Drogak: drogen epidemiologia eta gidatzearekin duten harremana. Gidatzeari eragiten dioten drogen eta haien efektuen sailkapena.

– Farmakoak: farmakoek gidatzeko gaitasunean duten efektuan eragina duten faktoreak. Gidatzean arrisku-faktoreak diren sendagai motak eta haien efektua.

– Sendagaien erabilerarekiko segurtasun-portaera.

– Arreta-galtzeak: arreta-galtzeetan eragina duten gidariaren kanpoko eta barneko faktoreak.

– Abiadura. Geratze- edo segurtasun-tartea. Abiadurak gidatzean dituen ondorio kaltegarriak.

– Loa eta logura. Gidatzean izaten den loguraren kausa nagusiak eta haren efektuak.

– Neurri prebentiboak eta zuzentzaileak.

– Nekea. Nekeak gidatzean dituen ondorioak eta prebentzio-neurriak.

– Estresa. Estresak gidatzean dituen ondorioak eta prebentzio-neurriak.

– Jokabide oldarkorrak eta erasokorrak gidatzean.

– Jarrera ordenatua eta metodikoa datuak biltzeko eta baloratzeko lanetan.

– Trafikoko eta mugikortasuneko istripu-tasa prebenitzeko neurriak aztertzeko interesa.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

– Taldeko lanarekiko konpromisoa, erantzukizuna bere gain hartuz.

RA6. Ibilgailuen segurtasun aktibo eta pasiboko elementu nagusiak deskribatzen ditu, bide-segurtasunean duten eragina aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ibilgailuaren segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemen arteko desberdintasun nagusiak ezagutu ditu.

b) Aldez aurreko egiaztapenak egitearen garrantzia baloratu du.

c) Ibilgailuaren segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemak identifikatu ditu.

d) Argiztapen-sistemaren funtzioa eta erabilera egokia deskribatu ditu.

e) Pneumatikoen funtzioa eta erabilera egokia deskribatu ditu.

f) Esekidura-, freno- eta direkzio-sistemen funtzioa eta erabilera egokia deskribatu ditu.

g) Txasisaren eta karrozeriaren funtzioa deskribatu du.

h) Segurtasun-uhalaren, haurrak lotzeko sistemen, kaskoaren eta bestelako babes-elementuen funtzioa eta erabilera egokia deskribatu ditu.

i) Airbaga eta buru-euskarriaren funtzioa eta erabilera egokia deskribatu ditu.

j) Segurtasunez gidatzeko prebentzio-segurtasuneko elementu eta sistema nagusiak identifikatu ditu, bai eta gidariei laguntzeko sistema nagusiak ere.

k) Segurtasun aktibo, pasibo eta prebentiboko sistemen mugak aztertu ditu.

Edukien multzoa: Ibilgailuen segurtasun aktibo, pasibo eta prebentiboko elementuen deskribapena.

– Ibilgailuen segurtasun aktiboa, pasiboa eta prebentiboa definitzea.

– Segurtasun aktiboko elementuak edo sistemak.

– Bide-segurtasuneko gomendioak, segurtasun aktiboko elementuak edo sistemak behar bezala mantentzeko eta erabiltzeko.

– Segurtasun pasiboko elementuak edo sistemak.

– Bide-segurtasuneko gomendioak, segurtasun pasiboko elementuak edo sistemak behar bezala mantentzeko eta erabiltzeko.

– Segurtasun prebentiboa eta hura osatzen duten elementuak.

– Bide-segurtasuneko gomendioak, segurtasun prebentiboko elementuak edo sistemak behar bezala mantentzeko eta erabiltzeko.

– Gidariei laguntzeko sistema nagusiak definitzea eta deskribatzea (ADAS-Advanced Driver Assistance Systems).

– Segurtasun aktiboko, pasiboko eta prebentiboko sistemen mugak.

– Ikasketa teorikoak garatzeko jarrera ekintzailea.

– Segurtasun aktibo, pasibo eta prebentiboaren arloko ikerketarako eta berrikuntzarako interesa izatea.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

– Taldeko lanarekiko konpromisoa, erantzukizuna bere gain hartuz.

– Segurtasun-arauak betetzea.

RA7. Zirkulazio-baldintzek eta ibilgailuak gidatzeko teknikek bide-segurtasunean duten eragina aztertzen du, gidatze seguru eta jasangarriarekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemak identifikatu ditu.

b) Segurtasunez gidatzeko eskakizunak zehaztu ditu.

c) Zirkulazioko maniobrak eta segurtasunez gidatzeko behar bezala egiteko modua deskribatu ditu.

d) Segurtasunez gidatzeko frenatze-sistema behar bezala erabiltzeko modua deskribatu du.

e) Bidegurutze motak identifikatu ditu, eta haietako bakoitza segurtasun-baldintzetan zeharkatzeko modua zehaztu du.

f) Biribilgune desberdinak identifikatu ditu, eta haietako bakoitza zeharkatzeko modua zehaztu du.

g) Bihurguneen trazatua segurtasun-baldintzetan egiteko modua zehaztu du.

h) Fluxu-intentsitate handiko errei anitzeko errepideetan eta trafiko-eragiketa masiboetan zirkulatzeko modua zehaztu du.

i) Segurtasunez aurreratzeko modua zehaztu du.

j) Gauez eta eguraldi- edo giro-baldintza txarretan gidatzearen berezitasunak deskribatu ditu.

k) Ekonomia eta ingurumen aldetik efizientziaz gidatzeko teknikak zehaztu ditu ibilgailu mota bakoitzerako (termikoa eta elektrifikatua).

Edukien multzoa: Bide-segurtasunean eragina duten zirkulazio-baldintzak eta gidatzeko teknikak aztertzea.

– Bidea: segurtasun aktiboko eta pasiboko elementuak.

– Aldez aurreko egiaztapenak.

– Segurtasunez gidatzea: eskakizunak.

– Zirkulazio-maniobrak.

– Frenatze-sistema.

– Bidegurutzeak: kontzeptua, bidegurutze motak, erabili beharreko arauak eta faseak.

– Biribilguneak: motak xedearen arabera, eta fluxuak banatzeko ohiko funtzionamendua.

– Bihurguneak.

– Fluxu-intentsitate handiko errei anitzeko errepideetan zirkulatzea. Jaiegunak eta oporrak direla-eta trafiko-eragiketa masiboen kasu berezia.

– Aurreratzea.

– Gauez gidatzea.

– Eguraldi- edo giro-baldintza txarretan gidatzea.

– Ekonomia eta ingurumen aldetik efizientziaz gidatzeko teknikak. Ibilgailu motak: termikoa eta elektrifikatua.

– Erabili beharreko tekniken plangintza eta kontingentziak aurreikustea.

– Zirkulazio-baldintzetan eta gidatzeko tekniketan ikerketarako eta berrikuntzarako interesa izatea.

– Teknologia berriek kontsultarako eta laguntzarako eskaintzen duten aukera aintzat hartzea.

– Segurtasun-arauak betetzea.

9. lanbide-modulua: Bide-segurtasunerako prestakuntzaren didaktika.

Kodea: 1658.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 60 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Prestakuntzako esku-hartzea testuinguruan kokatzen du, prestatzailearen figuraren eta prestakuntzaren programazioaren garrantziarekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikaskuntza esanguratsua definitzen duten ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Ikaskuntzaren teoriak ikuspegi psikologiko desberdinetatik identifikatu ditu.

c) Bide-segurtasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntzarako irakaskuntza-estrategiak adierazi ditu.

d) Prestatzaileak izan behar dituen ezaugarriak eta bide-segurtasunari buruzko gaietan prestakuntza emateko duten garrantzia zehaztu du.

e) Prestatzaileak izan behar dituen pertsona arteko trebetasunak zehaztu ditu.

f) Prestatzailearen eta ikaslearen arteko komunikazio-prozesu batean parte hartzen duten elementuak deskribatu ditu.

g) Prestakuntza-prozesua programatzeko beharra identifikatu du.

h) Programazioaren funtzioa, ezaugarriak eta elementuak definitu ditu.

Edukien multzoa: Prestakuntza-prozesuaren eta prestatzailearen testuingurua.

– Ikaskuntzaren kontzeptua eta ezaugarriak. – Gertaerak-kontzeptuak, prozedurak eta balioak-arauak.

– Ikaskuntzan esku hartzen duten aldagaiak.

– Gidatzen ikasten laguntzen duten baldintzak.

– Ikaskuntzari buruzko teoriak. Eskola asoziatiboa: informazioaren prozesamendua, paradigma konduktista. Eredu konstruktibista-kognitiboa: pentsamendua eta ikaskuntza, konstruktibismo soziala, ikaskuntza esanguratsua.

– Prestatzaileak prestakuntza-prozesuan duen zeregina: hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza.

– Prestatzailearen pertsona arteko trebetasunak. Asertibotasuna. Enpatia. Emozioa. Ikasleenganako arreta aktiboa. Ikasleak motibatzeko gaitasuna.

– Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Legearen analisia (1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa).

– Prestatzailearen konpetentziak:

• Ikasleen irakaskuntza/ikaskuntza diseinatzeko eta zuzentzeko gaitasuna.

• Elkarlana errazteko gaitasuna.

• Bide-segurtasunari buruzko ezagutzak behar bezala transferitzeko gaitasuna.

• Motibazioa eta komunikatzeko gaitasun eraginkorra (hezkuntza-coacha).

– Programazio didaktikoaren premia.

– Programazio didaktikoaren funtzioak, ezaugarriak eta elementuak. Programazio eraginkor, erreal, egokitu eta malguaren garrantzia.

– Programazio didaktikoaren oinarrizko elementuak: motibazioa, abiapuntuko egoeraren analisia, lortu beharreko helburuak, edukiak, prozedurak eta jarrerak, aplikatu beharreko metodologia, jarduerak, denbora banaketa, baliabide didaktikoak, ebaluazio-irizpideak eta ebaluazioa.

– Ikaskuntza-metodologiekiko interesa.

– Sormena eta berrikuntza hezkuntza-lanean.

– Jarrera malgua dibertsitatearen eta curriculum-egokitzapenaren aurrean.

RA2. Prestakuntza-prozesuaren helburuak zehazten ditu, eta prestakuntzako esku-hartzearen programazioan aurreikusitako edukiekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prestakuntza-prozesuaren helburuak ezartzearen garrantzia identifikatu du.

b) Prestakuntza-prozesuaren barruan eta ondoren lortu beharreko helburuak definitu ditu.

c) Prestakuntza-prozesuan lortu beharreko helburu-motak sailkatu ditu.

d) Prestakuntzako esku-hartzearen programazioan proposatutako helburuak lortzeko eman beharreko edukiak definitu ditu.

e) Prestakuntza-prozesuaren hartzaileen ezaugarriak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Prestakuntza-prozesuaren helburuak eta edukiak.

– Prestakuntza-prozesuaren helburuen definizioa eta garrantzia.

– Helburuen sailkapena.

– Prestakuntza-prozesuaren edukiak: prozedurak, trebetasunak eta abileziak, jarrerak eta bide-balioak.

– Prestakuntzaren hartzaileak.

– Ikaslearen ikaskuntza-estiloak eta rolak.

– Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonen prestakuntza.

– Ikaskuntza-metodologiekiko interesa.

– Sormena eta berrikuntza programazioaren diseinuan.

– Funtsezko helburuak identifikatzean zorrotz jokatzea.

– Jarrera malgua aniztasunaren eta elkarlanaren aurrean.

RA3. Aplikatu beharreko estrategia metodologikoak zehazten ditu, eredu psikopedagogikoekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bide-segurtasunarekin zerikusia duten arloetako irakaskuntza-metodo espezifikoak identifikatu ditu.

b) Irakaskuntza/ikaskuntza metodoen ezaugarriak deskribatu ditu.

c) Prestakuntzaren inguruko printzipio psikopedagogiko berrienak deskribatu ditu.

d) Programazioaren helburuen arabera hautatu ditu metodologia-irizpideak.

e) Gidatzen irakasteko ikaskuntza-prozesuari aplikatu beharreko irakaskuntza/ikaskuntza metodoak deskribatu ditu.

f) Gidariak prestatzeko metodo eraginkorrenak azaldu ditu.

g) Prestakuntzako esku-hartze baten helburuak eta edukiak programazio batean nola txertatu deskribatu du.

Edukien multzoa: Estrategia metodologikoak.

– Hezkuntza-eredu didaktikoak. Memorian oinarritutako eredu tradizionalak. Problemak ebaztean eta irakaskuntza pertsonalizatuan oinarritutako eredu aktiboak.

– Eredu psikopedagogikoak.

– Erronketan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa.

– Bide-prestakuntzari aplikatu beharreko irakaskuntza/ikaskuntza teknikak: TBL metodologiak (Thinking Based Learning), gela alderantzikatua (Flipped Classroom), ikaskuntza kooperatiboa, gamifikazioa, Design Thinking edo diseinu-pentsamendua, arazoetan oinarritutako ikaskuntza.

– Ikasleak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko irakaskuntza-teknikak.

– Gidarien prestakuntza praktikoko irakaskuntza-metodo espezifikoak: aurrez aurreko eskolak eta azalpenezko eskolak.

– Eskola praktikoak, irakaslearen eta ikaslearen gidatze iruzkindunarekin.

– Lan kolaboratiboa: talde-laneko teknikak ezagutzea.

– Gidatzearen simulazioa.

– Hezkuntza-esperientzia arrakastatsuen konparazioa.

– Ikaskuntza-metodologiekiko interesa.

– Sormena eta berrikuntza hezkuntza-lanean.

– Jarrera malgua aniztasunaren eta elkarlanaren aurrean.

RA4. Baliabide didaktikoak, espazioak eta denborak zehazten ditu, eta prestakuntzako esku-hartzearen programaziora egokitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baliabide didaktikoen kontzeptua eta funtzioak definitu ditu.

b) Baliabide didaktikoen sailkapena ikaskuntza-egoeren arabera deskribatu du.

c) Denboraren eta espazioaren antolaketa definitu du, irakaskuntza-baliabide gisa.

d) Atazak antolatzeko premia aitortu du.

e) Programazioaren helburu, eduki eta irizpide metodologikoetara egokitutako material didaktikoak eta baliabide didaktiko-interaktiboak hautatu ditu.

f) Gidariak prestatzeko baliabide didaktiko espezifikoak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Prestakuntza-prozesuko baliabideak, denborak eta espazioak.

– Baliabide didaktikoak: definizioa, funtzioak, sailkapena. Baliabide inprimatuak, simulaziokoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak.

– Baliabide didaktikoak: espazioaren eta denboraren antolaketa.

– Gidariak prestatzeko material espezifikoa.

– Teknologia berriak: arbel interaktiboak, jolas digitalak.

– Espazioak, denborak eta baliabideak programazioaren arabera esleitzea.

– Prestakuntza-prozesuan premia eta baliabide berriak detektatzeko behaketa.

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) balorazioa.

– Baliabide didaktikoak ikasle motaren ezaugarrietara egokitzea.

– Estrategia didaktikoa egokitzea, ebaluazioaren funtsezko elementuak identifikatuz.

RA5. Prestakuntza-prozesua ebaluatzen du, programazioa betetzen dela egiaztatzeko tresna objektiboak erabiliz.

a) Ebaluazioaren kontzeptua eta funtzioak definitu ditu.

b) Ebaluazioaren ereduak identifikatu ditu.

c) Prestakuntza-prozesuaren une desberdinetan ebaluazio-adierazleak ezarri ditu.

d) Prestakuntza-prozesuaren une desberdinetan ebaluazioak duen garrantzia balioetsi du.

e) Ebaluazio-tresnak identifikatu ditu.

f) Prestakuntza-prozesuan ikasleen ebaluazio desegokien aurrean hartu beharreko neurriak definitu ditu.

g) Prestakuntza-prozesu eraginkor batean atzeraelikadurak duen garrantzia deskribatu du.

h) Gidarien prestakuntzan ebaluatzeko metodoak eta tresnak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Prestakuntza-prozesuaren ebaluazioa.

– Ebaluazioa: kontzeptua, ezaugarriak, funtzioak. Ebaluazioa: hasierakoa, prozesukoa eta amaierakoa.

– Ebaluazio-ereduak.

– Ebaluazio-adierazleak.

– Ebaluazio-tresnak. Galde-sortak eta proba objektiboak. Behaketa.

– Autoebaluazioa. Autoebaluazioaren ikaskuntzako sekuentzia.

– Ebaluazio- eta autoebaluazio-prozesuetan lortutako informazioaren interpretazioa.

– Ikaskuntza- eta ebaluazio-teknikekiko interesa izatea.

– Funtsezko edukiak identifikatzean eta eskatzean zorrotz jokatzea.

– Sistema hobetzeko autoebaluaziorako jarrera.

10. lanbide-modulua: Mugikortasun segurua eta jasangarria.

Kodea: 1659.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 165 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Hiri-mugikortasunaren inguruabarrak aztertzen ditu, hirietako segurtasun- eta jasangarritasun-irizpideekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hiri-eremuan ibilgailuen zirkulazioa arautzen duten arauak identifikatu ditu.

b) Egungo lurralde- eta hirigintza-plangintzako ereduak gure hirietan sortzen dituen mugikortasun-arazoak identifikatu ditu.

c) Garraioaren eta haren azpiegituren plangintza aztertu du.

d) Hiri-mugikortasunaren joera aztertu du.

e) Garraiobide publiko kolektiboak eta haiek hobetzeko premiak identifikatu ditu.

f) Bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek hiri-mugikortasunean duten inpaktua aztertu du.

g) Hiri-mugikortasunak oinezkoengan duen inpaktua aztertu du.

h) Salgaien hiri-banaketak hiri-mugikortasunean duen inpaktua aztertu du.

i) Hiri-eremuko trafiko-istripuak identifikatu eta aztertu ditu.

j) Istripu-tasa eta trafiko-pilaketa handieneko puntuak identifikatu ditu.

k) Garraiobide jasangarriagoetarantz aldatzeko beharra eta bide-erabiltzaileak elkarrekin bizi ahal izateko neurriak ezartzeko beharra aitortu ditu.

Edukien multzoa: Hiri mugikortasunaren azterketa.

– Hiri-mugikortasuna eta hiri-mugikortasun segurua eta jasangarria.

– Hiri-mugikortasun seguru eta jasangarriari buruzko arau-esparrua, Europako, Estatuko, autonomia-erkidegoko eta udaleko lurralde-eremuan.

– Udal-ordenantzak, hiriko trafikoa arautzeko arau gisa.

– Mugikortasun jasangarri eta segurua errazten duten lurralde- eta hirigintza-plangintzaren irizpide nagusiak. Udal-eremu bateko egungo egoeraren azterketa.

- Garraiobideak eta azpiegiturak. Tipologia.

– Garraiobideen eta haien azpiegituren plangintza-irizpide nagusiak, mugikortasun jasangarria eta segurua errazten dutenak. Udal-eremu bateko egungo egoeraren azterketa.

– Hiri-mugikortasunaren joera. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Garraiobide publiko kolektiboak. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI) eta bizikletak. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Salgaien hiri-banaketa. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Oinezkoak: haurrak, adinekoak, mugikortasun urriko pertsonak. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Hiriko istripu-tasa: ibilgailuen hiri-eremuko zirkulazioari buruzko arauak, istripuen tipologia, istripu-tasaren zifrak eta trafikoaren pilaketa. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Generoaren araberako mugikortasuna. Udal-eremuko diagnostiko-azterketa.

– Mugikortasun seguru eta jasangarriaren arloko Europako estrategiak.

– Garraioaren aldaketa modaleko estrategiak.

– Bide-segurtasunaren estrategia Espainian eta EAEn.

– Hiri-agenda.

RA2. Hiri-eremuan mugikortasun seguru eta jasangarrirako konponbideak definitzen ditu, bide-segurtasuneko hiri-planak eta hiri-mugikortasun jasangarriko planak erreminta nagusi gisa identifikatuz.

a) Estatuko eta autonomia-erkidegoko lurralde-eremuan eskumena duten Administrazio publikoen hiri-mugikortasun jasangarriaren estrategiak aztertu ditu.

b) Hiri-mugikortasun seguru eta jasangarriko planak egiteko beharrezkoak diren faseak identifikatu ditu.

c) Oinarrizko baliabideak definitu ditu: lidergoa, konpromisoa, informazioa, komunikazioa eta parte hartzeko prozesua.

d) Lehentasunezko jarduketa-eremuak ezarri ditu.

e) Baliabide jasangarriagoetaranzko aldaketa modala egiteko behar diren neurriak diseinatu ditu.

f) Hiri-mugikortasuna hobetzen duten ekimenak identifikatu ditu.

g) Salgaien hiri-banaketari buruzko hobekuntza-jarduketak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Mugikortasun seguru eta jasangarriaren definizioak.

– Gure hirietako mugikortasuna hobetzeko erreminta, politika eta sustapen-ekimenak.

– Hiri Mugikortasun Jasangarriko Espainiako Estrategia. Euskadiko hiri-mugikortasun jasangarriko plana.

– Hiri-mugikortasuneko planetako oinarrizko baliabideak.

– Administrazio publiko eskudunen estrategien bilakaera, garraioko mugikortasun jasangarriari buruzkoak, edozein modalitatetan, Estatuko eta autonomia-erkidegoko lurralde-eremuan. Azterketa.

– Hiri-mugikortasun jasangarriaren arlo arautuaren zeharkakotasuna, Administrazio publikoen eskumenak egikaritzean. Oinarrizko baliabideak: lidergoa, konpromisoa, informazioa, komunikazioa eta parte hartzeko prozesua.

– Hiri-mugikortasun jasangarriko udal-planak eta hiriko bide-segurtasuneko planak. Definizio faseen azterketa: diagnostikoa, parte hartzeko prozesua, helburuak, proposamenak, estrategiak eta jarduketak, ezarpenaren kronograma eta aurrekontua.

– Oinarrizko estrategiak eta jarduera-arloak.

– HMJP (Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana) baten hedapenerako edo transferentziarako analisia eta erremintak.

– Baliabide jasangarriagoetaranzko aldaketa modala egiteko neurriak.

– Hiri-mugikortasuna hobetzeko ekimenak.

– Salgaien hiri-banaketa: hobekuntza-jarduketak.

– Genero-mugikortasunari buruzko zeharkako ekintza-planak.

– Arloko nazioarteko jardunbide egokiak.

RA3. Aplikatutako mugikortasun seguru eta jasangarriko erreminten jarraipena eta ebaluazioa egiteko beharrezkoak diren elementuak ezagutzen ditu, lortutako emaitzak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mugikortasun-planaren kudeaketa-sistemarako beharrezko ezagutzak hautatu ditu.

b) Mugikortasun-planaren jarraipena egiteko mekanismoak identifikatu ditu.

c) Helburuak, adierazleak eta neurriak kontrolatzeko tresnak definitu ditu.

d) Emaitzen betetze-maila kontrolatzeko tresnak definitu ditu.

e) Mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten erakundeen koordinaziorako eta lanerako erremintak aztertu ditu.

f) Mugikortasun seguru eta jasangarriaren arloko jardunbide egokiak identifikatu ditu, bai eta haiek zabaltzearen garrantzia ere.

Edukien multzoa: Hiri-mugikortasun seguru eta jasangarriko erreminten jarraipena eta ebaluazioa.

– Hiri-mugikortasuneko planen kudeaketa.

– Hiri-mugikortasuneko planen jarraipena: mekanismoak.

– Hiri-mugikortasuneko planetako helburuak, adierazleak eta neurriak kontrolatzeko tresnak.

– Hiri-mugikortasuneko planen emaitzak kontrolatzeko tresnak.

– Erakundeen arteko koordinaziorako, lanerako eta estrategiak transferitzeko erremintak. Administrazio publikoen mugikortasun jasangarri eta seguruari buruzko jarraipen-tresnak. Garraioaren behatokiak.

– Jardunbide egokiak hiri-mugikortasun seguru eta jasangarriaren arloan. Zabalkundearen adibideak.

RA4. Laneko mugikortasunari buruzko informazio garrantzitsua identifikatzen eta aztertzen du, eta laneko bide-segurtasuna hobetzeko hobetu daitezkeen elementuak azpimarratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko bide-segurtasunari buruzko arauak identifikatu ditu.

b) Laneko eta lanaldian zeharreko joan-etorrietako mugikortasuna eta arrisku-faktoreak aztertu ditu.

c) Lanerako mugikortasunaren garrantzia detektatu du, laneko bide-istripuen tasaren arrazoi nagusi gisa.

d) Ibilgailua lan-erreminta gisa erabiltzen duten langileen arriskuak identifikatu ditu.

e) Mugikortasun-arduradunak erakunde publiko edo pribatuen esparruan duen garrantzia baloratu du.

f) Laneko joan-etorriei dagokienez lanerako garraiobide jasangarriagoetaranzko aldaketa modala egiteak duen garrantzia aitortu du.

g) Ibilbide seguruagoak aukeratzeko beharra aztertu du.

h) Erakunde publiko edo pribatuetan mugikortasun seguruko ekintzak garatzearen onurak aztertu ditu.

Edukien multzoa: Lan-mugikortasunaren azterketa.

– Laneko bide-segurtasunaren esparru juridikoa.

– Laneko bide-segurtasunaren gidak.

– Laneko joan-etorriak: mugikortasunaren analisia eta arrisku-faktore nagusiak. In itinere istripuak eta misioko istripuak.

– Lanerako mugikortasuna, laneko bide-istripuen tasaren arrazoi nagusia. Istripu-tasari buruzko datuak.

– Ibilgailua lan-erreminta gisa. Arrisku nagusiak.

– Mugikortasunaren arduraduna, enpresa eta erakunde publikoen laneko bide-segurtasunerako funtsezko figura.

– Garraiobideen efizientzia eta jasangarritasuna.

– Lan-mugikortasun seguruko ekintzak.

– Ibilbide seguruenak aztertzea.

RA5. Erakunde publiko eta pribatuetako mugikortasun seguru eta jasangarriko planen ezarpena planifikatzen du, bide-istripuak murrizteko helburuari lagunduz.

a) Erakunde publiko edo pribatuetan mugikortasun seguru eta jasangarriko plana ezartzeko faseak eta erremintak identifikatu ditu.

b) Mugikortasunaren diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren oinarrizko elementuak identifikatu ditu.

c) Bide-arriskuak ebaluatzeko erremintak identifikatu ditu.

d) Diagnostikoaren eta lantokiaren berezko ezaugarrien arabera aplikatu beharreko mugikortasun-neurriak identifikatu ditu.

e) Planaren jarraipen-sistemak eta garapena identifikatu ditu.

f) Planaren ebaluazio-adierazleak eta haien emaitza identifikatu ditu.

g) Industrialdeen berezko ezaugarriak aztertu eta ikertu ditu, eta mugikortasun-plan seguru eta jasangarri bat ezartzeko erremintak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Laneko mugikortasun seguru eta jasangarriko planak ezartzea.

– Mugikortasun seguru eta jasangarriko planen azterketa enpresa eta erakunde publikoetan. Zabalkunde- eta transferentzia-erremintak.

– Epe laburreko ekintza-planen jarduketa-protokoloak, mugikortasunarekin lotutako kutsadura atmosferiko handiko egoeretan.

– Mugikortasunaren diagnostikoa: diagnostikoa egiteko oinarrizko elementuak.

– Bide-arriskuak ebaluatzeko erremintak.

– Lantokietan hartu beharreko mugikortasun-neurriak: giza faktorera, ibilgailura, bidera eta ingurunera, joan-etorrien kudeaketara eta komunikazioetara bideratuta.

– Mugikortasun seguru eta jasangarriko planen jarraipen-sistemak.

– Mugikortasun seguru eta jasangarriko planen ebaluazio-adierazleak.

– Industrialdeetako mugikortasun seguru eta jasangarriko planen azterketa. Zabalkunde- eta transferentzia-erremintak.

– Lankidetza publiko-pribatua arlo horretan.

11. lanbide-modulua: Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntza-modulu arteko proiektua.

Kodea: 1660.

Kurtsoa: 1.a. – 2.a.

Iraupena: 50 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

RA1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak eta erakundeak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresen eta erakundeen ezaugarriak finkatu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren eginkizunak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

c) Sektore produktiboan gehien eskatzen diren premiak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiekturako behar diren ezaugarri espezifikoak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta lan-arriskuen prebentziokoak eta haiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo dirulaguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko laneko gidoia egin du.

RA2. Tituluan adierazitako eskumenekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

RA3. Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementazio-beharren arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Proiektua gauzatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu, eta lan-arriskuen prebentzio-plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.

f) Baliabide materialak, giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Ezarpenaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Gauzatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta prestatu du.

RA4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

RA5. Proiektua aurkezten eta defendatzen du, eraginkortasunez erabilita proiektua egiteko prozesuan eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesuan eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Proiektuaren aurkezpena prestatu du, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu, eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, eta, horrenbestez, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

12. lanbide-modulua: Ingeles profesionala (GM).

Kodea: 0179.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 63 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Edozein komunikazio-bitartekoren bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko mezuen ideia nagusia identifikatu du.

b) Zuzeneko mezuen edo edozein euskarritan hizkuntza estandarrean igorritako mezuen xedea ezagutu du.

c) Informazio espezifikoa atera du bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko ahozko diskurtsoetatik.

d) Hiztunaren ikuspuntua eta jarrera identifikatu ditu.

e) Ahozko mezuen argudio-haria identifikatu du, eta haietan agertzen diren rolak zehaztu ditu.

f) Hizkuntza estandarreko mezuak behar bezala ulertu ditu kutsadura akustikoa duten inguruneetan.

g) Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetakoak ere.

h) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean ulertzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

Edukien multzoa: Ahozko mezuak aztertzea.

– Mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea:

• Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irrati bidezkoak, grabatutakoak.

• Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

• Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.

• Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa eta aditz modalak.

• Beste hizkuntza-baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

• Ahozko hizkeraren azentu desberdinak.

RA2. Nolabaiteko zailtasuna duten idatzizko mezu profesionalak, akademikoak eta egunerokoak ulertzen ditu, eta edukia modu ulerkorrean aztertzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bere eremu sozial, profesional edo akademikoaren testu espezifikoen ideia nagusia identifikatu du.

b) Edozein euskarritan hizkuntza estandarrean idatzi diren eta lanbide-jarduerarekin lotzen diren testuen xedea ezagutu du.

c) Informazio espezifikoa atera du bere lanbideari buruzko zenbait motatako testuetatik eta euskarri desberdinetatik.

d) Testu bat orokorrean ulertzeak duen garrantziaz jabetu da, testuaren elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe.

e) Sektorearekin lotzen diren testuak modu autonomoan irakurri eta ulertu ditu, konpetentzia-mailaren berezko abiaduran eta irakurketa-estiloan.

f) Bere espezialitateari dagokion korrespondentzia interpretatu du, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.

g) Bere espezialitatearekin lotzen diren edo ez diren testu luze eta nahiko konplexuak interpretatu ditu, eta irakurketa bat baino gehiago egin ahal izan ditu.

h) Berehala identifikatu ditu askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia.

i) Zailtasun-maila desberdineko jarraibideak eta euskarri digitalen bidez jasotako mezu teknikoak interpretatu ditu.

j) Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

Edukien multzoa: Idatzizko mezuak interpretatzea.

– Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea:

• Euskarri telematikoak.

• Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. «False Friends».

• Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.

• Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, I wish + iragan sinplea edo burutua, I wish + would, If only; boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa eta aditz modalak.

– Logikazko erlazioak: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta emaitza.

– Denborazko harremanak: aurrekotasuna, gerokotasuna eta aldiberekotasuna.

RA3. Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak sortzen ditu, egoeraren edukia aztertuz eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokituz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko eta eguneroko bizitzako mezu orokorrak igorri ditu, loturak eta interakzio-estrategiak erabiliz.

b) Informazio espezifikoa eta zehatza arintasunez trukatu du, eta, horretarako, konpetentzia-mailarekin bat datorren konplexutasuna duten egiturak erabili ditu.

c) Mezua igortzeko erregistro egokiak hautatu eta aplikatu ditu, baita herrialdearen berezko gizarte-harremaneko protokoloak eta arauak ere.

d) Dagokion lanbide-eremuko gaiei buruzko aurkezpen ondo egituratuak egin ditu, ezarritako protokoloak erabiliz.

e) Lanbidearen berezko terminologia zuzen erabili du.

f) Bere konpetentziako lan-prozesu bat ahoz deskribatu eta sekuentziatu du.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Bat-batean interakzionatzeko gai izan da, egoerak eskatzen zuen formaltasun-maila hartuta.

i) Jariotasunez, zehaztasunez eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

j) Ikuspuntuak argi adierazi eta defendatu ditu, azalpenak eta argudio egokiak erabiliz.

k) Bere bizitza sozioprofesionalari buruzko galderak erantzun ditu, lan-elkarrizketa bati dagozkionak barne.

Edukien multzoa: Ahozko mezuak sortzea.

– Ahozko mezuak:

• Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

• Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. «False Friends».

• Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa eta aditz modalak.

• Beste hizkuntza-baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

• Fonetika. Bokal-soinuak eta -fonemak eta haien konbinazioak, eta kontsonante-soinuak eta -fonemak eta beren taldekatzea.

• Gizarte-harremanetarako hizkuntza-markatzaileak, kortesia-arauak eta erregistro desberdinak.

– Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea:

• Hitza hartzea, mantentzea eta ematea.

• Sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta abar.

• Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa: intonazio-patroiak erabiltzea.

RA4. Sektoreko edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak idazten ditu, eta hizkuntza-baliabideak xedearekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanbidearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.

b) Dagokion lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du, hiztegi espezifikoa eta herrialdearen berezko gizarte-harremaneko protokoloak eta arauak erabiliz.

c) Informazioa zuzentasunez, doitasunez, kohesioz eta koherentziaz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta eman du.

d) Testuak laguntza bisualekin eta hizkuntza-gakoekin osatu ditu.

e) Txostenak egin ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu, eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.

f) Gutunak idatzi ditu, formalak zein informalak, ezarritako kortesia-formulak eta gutunak idazteko lexiko espezifikoa erabiliz.

g) Idazki mota desberdinak laburbildu ditu, bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

h) Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

Edukien multzoa: Idatzizko testuak sortzea.

– Mezu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea:

• Curriculum vitaea eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa eta burofaxa, besteak beste.

• Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

• Ideia nagusia eta bigarren mailakoak.

• Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs deiturikoak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak eta zehar-estiloa.

– Logikazko erlazioak: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta emaitza.

– Denborazko harremanak: aurrekotasuna, gerokotasuna eta aldiberekotasuna.

– Testuaren koherentzia:

• Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

• Testuaren mota eta formatua.

• Hizkuntza-aldaera. Erregistroa.

• Lexikoa, egitura sintaktikoak eta eduki garrantzitsua hautatzea.

• Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garatzea eta hedatzea: adibideak eta diskurtsoaren ondorioak edo laburpena.

• Puntuazio-markak erabiltzea.

RA5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoaren berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

f) Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markatzaileak ezagutu ditu.

Edukien multzoa: Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen kultura-elementu adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

– Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

– Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan, baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

– Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

– Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.

13. lanbide-modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala I.

Kodea: 1709.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 120 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Produkzio-sektorearen ezaugarriak bereizten ditu eta lanpostuak definitzen ditu izenburuan adierazitako konpetentzia profesionalekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanbide-sektorean, enplegua lortzeko eta laneratzeko aukera nagusiak aztertu ditu, enplegu-aukerak identifikatuz eta lanbide-profilerako egungo eskakizunak aztertuz.

b) Sektore pribatuari lotuta lan-merkatuak exijitutako eskakizunak alderatu ditu funtzio publikoaren lanerako eskakizunekin.

c) Tituluarekin lotutako lanbide-jarduerarako egun eskatzen diren jarrerei eta trebeziei buruz hausnartu du, baita sektorerako garrantzitsuenak diren konpetentzia pertsonal eta sozialei buruz ere, eta gure hurrengo garapen-eremua identifikatu du.

d) Lanbide-inguruneko behar eta arazo espezifikoak identifikatu dira, eta egungo eta etorkizuneko joerak eta eskariak interpretatu dira.

Edukien multzoa: Sektorearen ezaugarriak identifikatzea eta lanpostuak definitzea.

– Lanbide-sektorea definitzea. Bertako rolak eta lanpostuak identifikatzea.

– Lanbide-ingurunearen behar eta arazo espezifikoak aztertzea.

– Sektore publikoak eta pribatuak eskatutako rol eta profil profesionalak aztertzea.

– Hauexek xehatzea: konpetentzia teknikoak, pertsonalak eta sozialak, lan-aukerak eta lanbide-profilera egokitzeko modua.

– Enplegua bilatzeko estrategia eraginkorrak garatzea epe labur, ertain eta luzean, banakako plan baten bidez.

– Ekimen sortzaileak eratzea.

RA2. Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko teknikariaren titulua lortzeko beharrezkoak diren konpetentziak erdiesten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren edo haren pareko organismoaren jarduera-eremu guztietan, prebentzio-kulturaren garrantzia baloratu du. Horretarako, lan-baldintzak langilearen osasunarekin lotu ditu, eta jardueraren arrisku-faktoreak eta haien ondoriozko kalteak identifikatu eta sailkatu ditu; bereziki, tituluari lotutako lanbide-sektoreko lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu; bereziki, lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

c) Enpresako edo haren pareko organismoko arriskuen ebaluazioa zehaztu du, eta prebentzio- eta babes-teknikak definitu ditu, kalteak jatorrian saihesteko eta haien ondorioak gutxitzeko.

d) Larrialdi-kasuetan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

e) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

f) Enpresaren edo haren pareko organismoaren prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera, eta arriskuen prebentzioaren arloan langileak enpresan edo haren pareko organismoan ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

g) Enpresan edo haren pareko organismoan larrialdiren bat izanez gero jarraitu beharreko jarduera-sekuentzia zehaztuta izateko prebentzio-plan bat edukitzeak nolako garrantzia duen baloratu du, eta haren edukiari buruzko hausnarketa egin du.

h) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

i) Istripuaren lekuan zenbait kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botika-kutxaren osaera eta erabilera ere.

Edukien multzoa: Laneko arriskuen prebentzioa.

– Tituluarekin lotutako lanbide-sektoreko lan-inguruneetan prebentzio-kultura izateko sentsibilizatzea.

– Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren arteko desberdintasunak identifikatzea.

– Tituluarekin lotutako lanbide-sektoreko lanbide-gaixotasun eta lan-istripu ohikoenak identifikatzea.

– Tituluarekin lotutako lanbide-sektoreko lan-inguruneetan arrisku-faktoreak identifikatzea eta sailkatzea.

– Tituluarekin lotutako lanbide-sektoreko lan-inguruneetan arrisku ohikoenak identifikatzea.

– Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio-ekintzaren oinarrizko elementu gisa.

– Lanbide-kalteak saihesteko aplikatzekoak diren prebentzio- eta babes-teknikak zehaztea.

– Prebentzioaren arloan, langileen eta enpresarien eskubideak eta betebeharrak identifikatzea.

– Lan-inguruneko larrialdietan jarduera-protokoloak aztertzea, kasu horretan jarraitu beharreko jarduera-sekuentzia kontuan hartuta.

– Enpresan, prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatzea. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresako langileak ordezkatzeko moduak zehaztea.

– LAPLa aztertzea osasun-zaintzaren arloan, eta prebentzio-neurri gisa duen garrantzia baloratzea.

– Lan-eremuko buru-osasuna.

– Buru-osasunarekin lotutako absentismoari buruzko datuak aztertzea.

– Arrisku psikosozialak sailkatzea.

– Zenbait kontzeptu: lan-estresa, burnouta...

– Faktore estresagarriak.

– Arrisku-faktoreen aurrean babestea.

– Ziberjazarpenari eta sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa.

– Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea istripuaren ustezko tokian, egon daitezkeen kalteei aurre egiteko.

– Botika-kutxaren osaera identifikatzea eta nola erabiltzen den jakitea.

– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena.

RA3. Besteren konturako langile gisa dituen lan-baldintzak aztertzen ditu, eta egon daitezkeen lan-harremanetako aldaketa eta gorabehera garrantzitsuen mota nagusietan identifikatzen ditu, lan-araudian eta, bereziki, sektoreko hitzarmen kolektiboan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-harremanetik eratorritako eskubideak eta betebeharrak aztertu ditu, baita tituluarekin lotutako lanbide-sektoreari aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan itundutako lan-baldintzak ere.

b) Pertsonek lan-harremanetan dituzten hizkuntza-eskubideak identifikatu ditu.

c) Kontratazio-modalitate nagusiak alderatu ditu eta ereduak iturri ofizialetan topatu ditu.

d) Lanaren antolamenduko ingurune berriak definitzen dituzten ezaugarriak eta horrek dakartzan eskubideak identifikatu ditu.

e) Soldata-ordainagiriaren osagaiak identifikatu eta aztertu ditu.

f) Lan-harremanetan egon daitezkeen gorabeherei aurre egiteko lan-baliabideak identifikatu eta aztertu ditu.

g) Laneko harremanak etetean eta azkentzean ematen diren prestazio nagusiak identifikatu ditu.

h) Gizarte Segurantzak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko zutabe gisa betetzen duen eginkizuna baloratu du.

Edukien multzoa: Lan-baldintzen analisia.

– Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

– Langileen Estatutuan jasotako lan-harremanaren ondorioz langileek dituzten eskubideak eta betebeharrak aztertzea.

– Tituluarekin lotutako bere sektore profesionaleko hitzarmen kolektiboan itundutako lan-baldintzak aztertzea.

– 6/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea aztertzea.

– Kontratazio-modalitateak alderatzea.

– Iturri ofizialetan kontratu-ereduak aurkitzea eta formalizatzea.

– Nomina eta nominaren osagaiak interpretatzea. Oinarrizko nominak egitea.

– Laneko kontratuak aldatzen, eteten eta azkentzen direnerako lan-baliabideak identifikatzea. Simulazioak egitea hainbat suposiziotarako.

– Lanaren antolamenduaren ingurune berriak aztertzea: lana kanpora ateratzea, telelana...

– Lan-harremana etetearen eta azkentzearen ondorioz Gizarte Segurantzak ematen dituen prestazio nagusiak aztertzea. Kasu praktikoak egitea.

– Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzak duen eginkizuna aintzat hartzea.

RA4. Lanbide-ahalmena eta interesak aztertzen eta ebaluatzen ditu autoorientazio-prozesuan gidatzeko, eta laneratzeko ibilbide-orri bat egiten du, konpetentzien, interesen eta abilezia pertsonalen azterketan oinarrituta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berezko interesak, motibazioak, trebetasunak eta abileziak autoezagutza-prozesu baten esparruan ebaluatu ditu.

b) Tituluaren profilarekin lotutako lanbide-jardueraren hurbileko ezaugarriak eta konpetentzia pertsonalak aztertu ditu.

c) Enplegurako balioa duten konpetentzia pertsonal eta sozialak zehaztu ditu.

d) Lanbide-proiektu baten esparruko lehentasun profesionalak, interesak eta jomugak adierazi ditu.

e) Enplegua bilatzeko prozesuan, autoestimuaren kontzeptua baloratu du.

f) Laneratzeko behar diren norberaren indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak identifikatu ditu.

g) Laneratzeko etorkizuneko itxaropenak identifikatu ditu eta konpetentzia, interes eta abilezia pertsonalak aztertu ditu.

h) Balio profesionalizatzailea duten bizi-ibilbideko mugarri garrantzitsuak baloratu ditu.

i) Lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbide profesionalak identifikatu ditu.

j) Hizkuntzak ezagutzeak –besteak beste, euskara– enplegua lortzeko zer-nolako garrantzia duen aitortu du.

k) Enplegua bilatzeko prozesuan erabilitako teknikak zehaztu ditu eta genero-estereotipoen eragina aztertu du.

l) Helburu profesionalak azaldu ditu, eta jomuga pertsonal nahiz profesionalak zehaztu ditu enplegagarritasuna eta laneratzeko baldintzak hobetzeko.

m) Jarduketa-plan bat egin du hobetu beharreko arloak garatzeko eta enplegurako balioa duten indargune pertsonalak sendotzeko.

Edukien multzoa: Laneratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako prozesua.

– Norberaren interesak, motibazioak, konpetentziak, jarrerak eta trebeziak aztertzea, lan-ibilbidea diseinatzeko eta hautatzeko.

– Norberaren konpetentzia pertsonal eta profesionalei buruzko autoazterketa- eta autohausnarketa-prozesua lantzea. – «AMIA/CAME». Norberaren ezagutza, trebetasun, jarrera eta balioen barneko ikerketa.

– Norberaren lan-ibilbidea planifikatzea: beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Lana bilatzeko teknikak eta tresnak. Laneratzeko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak lantzea:

• Aurkezpen-gutuna/-mezua.

• Curriculum vitaea, formatu posibleetan, edo portfolioa.

• Sektoreko enpresetan, langileak hautatzeko prozesuak prestatzea: elkarrizketa simulatuak eta test psikoteknikoak egitea, banaka zein taldeka.

• Europan ikasteko eta enplegua lortzeko aukerak: Eures, Europass eta Ploteus.

– Euskara enplegurako aukera gisa.

– Genero-estereotipoek nortasun pertsonal eta sozialaren eraikuntzan duten eragina aztertzea.

– Proiektu pertsonal-profesionala sortzea, aukera akademikoak eta profesionalak esploratzeko –zeinak aurretik hauteman baitira ikasleek identifikatutako interesen eta konpetentzien arabera–, eta, horrekin batera, berezko ekintza-plan batean zehaztea proiektua, gainerako edukiarekiko modu transbertsalean.

• Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

• Etengabeko prestakuntzak lan-ibilbiderako zein ibilbide profesionalerako nolako garrantzia duen baloratzea.

• Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

• Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako gaikuntzaren balioa azpimarratzea.

• Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

• Erabakiak hartzeko prozesua.

– Ideia ekintzailearen ezaugarriak. Aplikagarritasuna.

– Ideia ekintzaileak sortzeko pentsamendu sortzailearen teknikak erabiltzea.

RA5. Ikaskuntza autonomorako estrategiak aplikatzen ditu honela: balio profesionalizatzailea aitortzen dio, berezko ikaskuntza-ingurunea diseinatzen eta optimizatzen du, teknologia digitalak eta berrikuntza erabiltzen ditu ikaskuntza autonomoko erreminta gisa, eta koherentea da bere identitate digitalarekin eta banakako garapen-planean planteatutako helburu profesionalekin.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Garapen profesionalean, banakako erantzukizunaz jabetu da, eta etengabeko ikaskuntzaren jarrera baloratu du berezko konpetentziak eta konpetentzia berriak garatzeko.

b) Enplegagarritasuna lan-ingurunera egokitzeko gaitasun gisa identifikatu du.

c) Erremintak, informazio-iturriak, konexioak eta jarduerak ezagutu eta erabili ditu, enplegagarritasuna lortzeko ikaskuntzaren ingurune pertsonala konfiguratzeko.

d) Konpetentzia digitala praktikan jarri du, enplegagarritasunerako ikaskuntzaren ingurune pertsonala konfiguratzeko.

e) Identitate digitalaren kontzeptua eta horrek enplegagarritasunean duen eragina aztertu ditu.

f) Ikaskuntzaren ingurunea diseinatzea justifikatu du, enplegagarritasuna nola hobetzen duen oinarri hartuta.

g) Banakako garapen-plana egin du enplegagarritasuna hobetzeko erreminta gisa.

h) Ikaskuntza autonomoko erremintak aplikatu ditu bere garapen pertsonal eta profesionalerako.

i) Ikaskuntzaren ingurunea diseinatu du, banakako garapen-plana lortu ahal izateko.

j) Ekintzaile bat definitzen duten funtsezko ezaugarri pertsonalak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Ikaskuntza autonomorako estrategiak.

– Hainbat ibilbide profesional aztertzea.

– Ekintzaile baten funtsezko konpetentziak identifikatzea:

• Sormena.

• Erresilientzia.

• Arriskuak hartzeko gaitasuna.

• Proaktibotasuna.

• Epe luzerako ikuspegia.

– Erantzukizun indibiduala eta garapen profesionala.

– Lanbide-ingurunean ekimen sortzaileak aztertzea. Aldaketetara eta etengabeko hobekuntzara egokitzeko beharra.

– Ikaskuntza autonomorako teknologia digitalak erabiltzea.

– Pentsamendu sortzailearen teknikak aplikatzea.

– Berezko identitate digitalaren ezaugarriak eta ondorioak identifikatzea.

– Enplegagarritasuna eta lan-ingurunerako egokitzapena.

– PLE (Personal Learning Environment) erabiltzea.

– Konpetentzia digitaleko mailak identifikatzea.

– Ikaskuntza autonomoko erremintak erabiltzea.

– Estrategiak garatzea lan autonomo eta autorregulaturako.

– Tokiko garapeneko plana egitea:

• Jomugak.

• Epeak.

• Estrategiak.

• Ekintzak.

14. lanbide-modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala II.

Kodea: 1710.

Kurtsoa: 2.a.

Iraupena: 63 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

Ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak.

RA1. Enplegurako hautaketa-prozesuetan estrategiak planifikatzen eta abian jartzen ditu, laneratzeko aukerak hobetzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaur egun sektorean langileak hautatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

b) Sektorearen testuinguruan gehien erabiltzen diren teknikekin zerikusia duten estrategiak garatu ditu enplegua bilatzeko.

c) Sektore pribatuan eta sektore publikoan hautaketa-prozesuak gainditzeko aukera ematen duten jarrerak eta trebeziak baloratu ditu.

d) Marka pertsonal bat eraiki du, egungo merkatuaren premiak eta bere trebetasunak, abileziak eta balio-ekarpena identifikatuz.

Edukien multzoa: Enplegurako hautaketa-prozesuak.

– Sektorean langileak hautatzeko ohikoenak diren teknikak aztertzea (proba teknikoak, talde-dinamikak, konpetentzien ebaluazioa, proba psikometrikoak, hautaketa-elkarrizketak, etab.).

– Enplegua aktiboki bilatzeko teknikak aztertzea eta interpretatzea (enplegu-plataformak, networkinga, sare sozial profesionalak...). Curriculum vitaea / curriculum-bideoa eta aurkezpen-gutunak prestatzea.

– Jarrerak (talde-lana, autonomia, malgutasuna...) eta trebeziak (trebetasun tekniko espezifikoak eta soft skillak) identifikatzea eta ebaluatzea. Elkarrizketak eta hautaketa-probak gainditzeko prestatzea.

– Marka pertsonala egungo merkatuaren beharrak aintzat hartuta sortzea eta kudeatzea.

RA2. Enplegurako konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalekin lotutako estrategiak aplikatzen ditu bere enplegagarritasuna hobetzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Konpetentzia pertsonalek eta sozialek erreferentziazko sektoreko enplegagarritasunean duten garrantzia baloratu du.

b) Aktiboki parte hartu du taldearen helburuak ezartzen eta erabakiak hartzen, eta taldearen ekintzen eta erabakien erantzukizuna bere gain hartu du, helburu partekatuak lortzen aktiboki parte hartuz eta besteekin lankidetzan arituz eta lidergoa partekatuz.

c) Ikaskuntza-prozesuan bertan komunikazio eraginkor eta afektiboa lortzeko egokiak diren aurkezpen- eta komunikazio-teknikak eta -baliabideak txertatu ditu, bai ahozkoak bai idatzizkoak, eta gai izan da egoera eta inguruabar bakoitzera egokitzeko, eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen aukerak eta zailtasunak baloratu ditu.

d) Banakako nahiz taldeko helburuak lortzeko erabilgarri dagoen denbora kudeatzeko teknikak eta estrategiak aplikatu ditu, eta beharrezkoak diren jarduerak programatu ditu.

e) Emozioak bideratzeko estrategiak aplikatu ditu, eta jarrera malgua izan du besteekiko harremanetan.

f) Jarduerak programatzeko estrategiak garatu ditu, antolaketa efizienteko irizpideak kontuan hartuta eta egon daitezkeen zailtasunak aurreikusita.

g) Malgutasunez eta positiboki erreakzionatu du gatazken eta egoera berrien aurrean, eta adimen emozionalarekin lotutako estrategiak erabiliz aprobetxatu ditu aukerak eta kudeatu ditu zailtasunak.

Edukien multzoa: Konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak.

– Enplegurako funtsezkoak diren zeharkako konpetentzia (soft skills) nagusiak identifikatzea eta garatzea, hala nola komunikazio eraginkorra, talde-lana, arazoak konpontzea, sormena edo enpatia, eta haiekin lotutako balioak.

– Lan-testuinguruan autokonfiantza eta autoestimua hobetzeko estrategiak.

– Adimen emozionala garatzea eta horrek lan-ingurunean duen garrantzia aintzat hartzea.

– Lan-esparruan denbora eta estresa kudeatzeko eta motibazioari eusteko teknikak.

– Harreman profesional positiboak ezartzeko eta mantentzeko, gatazkak konpontzeko eta bizikidetza hobetzeko erremintak erabiltzea, funtsezko balio etiko eta zibikoak baliatuz, hala nola errespetua, lankidetza eta elkartasuna.

– Lan-egoera eta lan-ingurune desberdinetara egokitzeko gaitasuna hobetzeko metodoak aplikatzea.

RA3. Praktikan jartzen ditu produkzio-sektorea eredu jasangarri baterantz moderniza dadin sustatzeko berrikuntza- eta ikerketa-prozesu aplikatuak garatzeko behar diren trebetasun ekintzaileak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntza zertan datzan identifikatu du, bai eta, halaber, zer-nolako ekarpena egiten duen berrikuntzak gizabanakoen ongizatea hobetuko duen gizarte jasangarriagoa eraikitzeko.

b) Ekintzailetzarako metodologiak aztertu ditu, bai eta ekintzailetzak berrikuntza bultzatzeko eta enplegua eta gizarte-ongizatea sortzeko duen garrantzia ere.

c) Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko behar diren trebetasun ekintzaileak aplikatu ditu.

d) Lan kolaboratiboa abian jarri du berrikuntza-prozesuak garatzeko eskakizun gisa.

e) Produkzio-sektorearen modernizazioa sustatzen duten aplikatutako berrikuntza- eta ikerketa-prozesuak hobetzeko behar den gaitasun digitala garatu du.

f) Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin lotutako politiken eta ekimenen helburuak txertatu ditu eredu ekonomiko eta sozial jasangarria garatzera bideratutako enpresa-estrategian.

Edukien multzoa: Ekintzaile-trebetasunak.

– Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak aztertzea tituluarekin lotutako sektorearen jardueran produktibitatea edo zerbitzua hobetzeko (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, hondakinen kudeaketa...).

– Ekintzailetzarako metodologiak aztertzea (Scrum, Lean...).

– Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko, trebetasun ekintzaileak aplikatzea, hala nola erresilientzia, sormena, ekimena eta autonomia.

– Lankidetzak berrikuntza-prozesuak garatzeko eskakizun gisa dituen abantailak aztertzea; besteak beste, brainstorming eta hackathon erreminten bidez.

– Konpetentzia digitalak berrikuntza-prozesuak hobetzeko baliabide gisa duen garrantzia baloratzea: eraldaketa digitala, 2030 Agenda eta AAren lege berria.

– Eredu ekonomiko eta sozial jasangarria garatzeko jasangarritasun-politikak eta -ekimenak aztertzea: GJHak eta ekonomia zirkular birsortzailea.

RA4. Ingurune sozioproduktiboa aztertzeko estrategietatik abiatuta, aukera berriak sortzen dituzten ekintzailetza-ideiak identifikatzen, definitzen eta baliozkotzen ditu, eta, horretarako, ekintzailetzarako metodologia arinak erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu ekintzailearen hartzaile potentzialen arazoak identifikatu ditu, aukera bihurtuko diren konponbideak proposatu aurreko urrats gisa.

b) Sorkuntza-prozesua martxan jarri du, balio ekonomiko, sozial edo kulturala emango duen ideia ekintzaile bat lortzeko.

c) Ideia ekintzailean oinarrituz, negozio- edo kudeaketa-eredu bat diseinatu du.

d) Ideia ekintzailean balio etiko eta sozialak txertatu ditu, balantze sozialeko ereduak aztertuz.

e) Ekonomia Zirkularrak eta Ondasun Erkidearen Ekonomiak ekitatean, justizia sozialean eta jasangarritasunean oinarritutako eredu ekonomiko eta sozialaren garapenari egindako ekarpena aztertu du.

f) Ingurune orokor eta espezifikoaren osagai nagusiak aztertu ditu, baita horiek ideia ekintzailean duten eragina ere.

g) Inguruko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-errealitatea eta euskaraz behar den dokumentazioa identifikatu ditu.

h) Arazo-elkarrizketak egin ditu ideia ekintzailearen jomuga diren pertsonen profila eta arazoa baliozkotzeko.

i) Prototipoak sortuz baliozkotu du konponbidea, arazoa/konponbidea bat etor dadin.

j) Praktikan jarri ditu marketin-estrategiak, komunikazio- eta salmenta-tekniketan abilezia garatzeko.

Edukien multzoa: Ekintzailetza-ideiak.

– Xede-publikoaren (buyer pertsona) arazoak identifikatzeko garatu beharreko ideiaren ingurune orokorra aztertzea, aukera bihurtuko diren konponbideak proposatzeko.

– Prozesu dibergente eta konbergenteen bidez ideia ekintzaileak lortzeko sormen-prozesua sustatzeko erremintak erabiltzea, hala nola Design Thinkinga, pentsatzeko 6 kapela, behartutako harremanak, SCAMPER, etab.

– Malgutasun kognitiboa, arintasuna eta originaltasuna garatzen dituzten erremintak.

– Ideia ekintzailearekin bat datorren negozio-eredu bat garatzea: Business Model Canvas, Canvas eredua...

– Balantze soziala aztertzea, ideia ekintzailean balio etiko eta sozialak txertatzeko. Gizarte-erantzukizun korporatiboa.

– Ekonomia zirkularrak eta ondasun erkideak duten garrantzia aztertzea, negozio-ereduaren garapenean txertatzeko.

– Ideia ekintzaileari eragiten dion ingurune orokor eta espezifikoa aztertzea, besteak beste Customer experience, Customer Journey eta User experience erremintak erabiliz.

– 6/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea aztertzea.

– Arazo-elkarrizketak, gogobetetasun-metrikak (NPS, CES) eta Focus Groupak (bilera egituratuak) egitea, ideia ekintzailearen hartzaileen profila eta arazoa baliozkotzeko.

– Buyer pertsonen beharrei konponbidea emango dieten prototipoak sortzea.

– Komunikazio- eta salmenta-tekniketan abileziak garatzeko ariketak egitea.

RA5. Ingurunearekin lankidetzan, berrikuntza sozialeko edo teknologikoko proiektu ekintzaile bat garatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekintzailetzaren eta berrikuntza sozialaren oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

b) Erakundeetan lidergo etiko eta jasangarrirako dagoen beharraz hausnartu du.

c) Teknologiari buruzko gogoeta egin du, produkzio-eredua aldatzeko oinarri gisa.

d) Gizarte- eta ingurumen-premiak detektatzeko diseinu-pentsamenduaren berezko estrategiak jarri ditu martxan.

e) Negozio-eredu ekosozialak edo oinarri teknologikokoak diseinatzeko elementuak aztertu ditu.

f) Garapen jasangarrirako helburuak negozio-eredu ekosozialen edo oinarri teknologikoen diseinuarekin lerrokatu ditu.

g) Proiektu ekintzailearen bideragarritasuna aztertzeko beharrezkoak diren estrategiak aplikatu ditu.

h) Sozialki arduratsuak diren finantza-aukerak ikertu ditu.

i) Proiektuan inplikaturiko eragileak definitu ditu, baita proiektuan duten parte-hartzea ere.

Edukien multzoa: Proiektu ekintzailea.

– Proiektu ekintzaileak planifikatu, kudeatu, garatu eta martxan jartzea:

• Ekintza-plana: Lan-plan xehatua, jardueren kronograma eta baliabideen esleipena lantzea.

• Ebaluazioa eta jarraipena: Proiektua martxan jartzearen inguruan, aurrerapena ebaluatzeko metodoak, arrakastaren adierazleak, doikuntzak eta etengabeko hobekuntzak.

– Lege-, finantza- eta etika-alderdiak:

• Ekintzailetzaren lege-alderdiak: forma juridikoak, lege-eskakizunak, jabetza intelektuala, lizentziak eta baimenak.

• Finantza-plana: Aurrekontuak, finantza-aurreikuspenak, finantzaketa-iturriak (inbertitzaileak, finantzaketa kolektiboa, dirulaguntzak), finantza-arriskuen kudeaketa.

• Etika-kodea.

– Marketina eta Komunikazioa:

• Marketin-estrategia: Merkatu-ikerketa, segmentazioa eta posizionamendua, marketin-nahastura (produktua, prezioa, banaketa, sustapena-komunikazioa).

• Marketin digitala: Sare sozialen erabilera, edukien marketina, SEO, SEM.

• Komunikazioa eta harreman publikoak: Stakeholderekiko komunikazio-estrategiak, proiektua balizko inbertitzaileei aurkeztea, komunikabideak.

– Jasangarritasuna eta Gizarte-erantzukizuna:

• Jasangarritasuna proiektuetan: Jardunbide jasangarriak, ingurumen-inpaktua, ekonomia zirkularra eta GJHak.

• Enpresaren gizarte-erantzukizuna (EGE): EGE-jardunbideak proiektuan integratzea, gizarte-eragin positiboa, enpresa-etika.

– Berrikuntza eta teknologia emergenteak:

• Teknologia emergenteak: Gauzen Internet (IoT), adimen artifiziala (AA), blockchaina, big data.

• Teknologia gizarte-berrikuntzan aplikatzea: Teknologia gizarte-arazoak konpontzeko erabiltzea, konponbide teknologikoak gizarte-proiektuetan integratzea: adibideak.

– Proiektuaren aurkezpena eta ebaluazioa:

• Azken proiektua aurkezpen eraginkorrerako tekniken bidez aurkeztea, erreminta bisualak eta pitchak erabiliz, irakasleen ebaluazio-panel baten edo beste erakunde batzuen aurrean.

– Ingurunearekiko lankidetza:

• Komunitatearekiko lotura: Komunitateak proiektuaren garapenean parte hartzea eta azken erabiltzaileen feedbacka jasotzea, bai zentroarena, bai tokiko kanpoko erakundeena, edo aliantza estrategikoena: Lankidetzan aritzea beste enpresa batzuekin, hezkuntza-erakundeekin, GKEekin, tokiko gobernuekin.

15. lanbide-modulua: Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.

Kodea: 1708.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 30 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 3.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

RA1. Jasangarritasunari buruzko ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-alderdiak (IGG) identifikatzen ditu, garapen jasangarriaren kontzeptua eta hura lortzen laguntzen duten nazioarteko esparruak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jasangarritasunaren kontzeptua deskribatu du. Horretarako, garapen jasangarriari lotutako nazioarteko esparruak ezarri ditu.

b) Enpresa-erakundeen garapen jasangarrian eragina duten ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-gaiak identifikatu ditu.

c) Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) 2030 Agendaren xedeak lortzeko duten garrantziarekin erlazionatu ditu.

d) Erakundeen interes-taldeentzat garrantzitsuenak diren IGG alderdiak identifikatzearen garrantzia aztertu du, eta erakundeari dakarzkioten arriskuekin eta aukerekin erlazionatu ditu.

e) Jasangarritasun-jarduna ebaluatzeko metriken estandar nagusiak identifikatu ditu, eta indarrean dagoen legeriak eta etorkizuneko garapen-araudiek markatzen duten kontu-ematean duten zeregina aztertu du.

f) Gizartearekiko arduratsua den inbertsioa deskribatu du, baita analistek, inbertitzaileek, agentziek eta jasangarritasun-indizeek jasangarritasunaren sustapenean duten zeregina ere.

Edukien multzoa: Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-alderdiak.

– Jasangarritasunaren eta giza garapen jasangarriaren kontzeptuak aztertzea. Oraingo eta etorkizuneko premien arteko oreka.

– Jasangarritasunaren blokeak:

• Alderdi ekonomikoak.

• Ingurumenekoak.

• Sozialak.

• Kulturalak.

– Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH). Euskadiko LH Basque Country 2030 Agenda.

– Jasangarritasun-printzipioen eta nazioarteko esparruen arteko harremana. Ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alderdiak modu integratuan lantzeko beharra.

– Ingurumen-alderdiak, gizarte-alderdiak eta gobernu korporatiboaren alderdiak (IGG) identifikatzea. Erakundeentzat duten garrantzia.

RA2. Gizarteak aurrez aurre dituen ingurumen- eta gizarte-erronkak ezaugarritzen ditu. Horretarako, pertsonen eta produkzio-sektoreen gaineko eraginak deskribatzen ditu, eta haiek minimizatzeko ekintzak proposatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ingurumen- eta gizarte-erronka nagusiak identifikatu ditu.

b) Ingurumen- eta gizarte-erronkak jarduera ekonomikoaren garapenarekin erlazionatu ditu.

c) Ingurumen- eta gizarte-inpaktuek pertsonengan eta produkzio-sektoreetan duten efektua aztertu du.

d) Ingurumen- eta gizarte-inpaktuak murriztera bideratutako neurriak eta ekintzak identifikatu ditu.

e) Teknologia digitalek giza garapen jasangarrian duten inpaktua aztertu du, eta haien onurak eta erronkak identifikatu ditu.

f) Aliantzak ezartzeak eta lana transbertsalki eta modu koordinatuan egiteak duen garrantzia aztertu du, ingurumen- eta gizarte-erronkei arrakastaz aurre egiteko.

Edukien multzoa: Ingurumen- eta gizarte-erronkak.

– Ingurumen- eta gizarte-erronka nagusiak identifikatzea eta deskribatzea: klima-aldaketa, biodibertsitatearen galera, pobrezia, genero-desberdinkeria...

– Garapen ekonomikoaren eta ingurumen- eta gizarte-erronken arteko harremana: industria-jardueraren eta urbanizazio bizkortuaren inpaktua.

– Ingurumen- eta gizarte-erronkek giza osasunean, elikadura-segurtasunean, tokiko ekonomian eta ekonomia globalean duten inpaktua.

– Jasangarritasunerako estrategiak. Energia berriztagarriak sustatzea eta nekazaritza-jardunbide jasangarriak txertatzea, besteak beste.

– Teknologia digitalek giza garapen jasangarrian dituzten onurak eta arriskuak identifikatzea.

– Aliantza publiko eta pribatuak aztertzea gizarte- eta ingurumen-erronkak lortzeko.

RA3. Jardun profesionalean eta pertsonalean jasangarritasun-irizpideak aplikatzea ezartzen du. Horretarako, beharrezko elementuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bere lanbide-jarduerarako garrantzitsuenak diren GJHak identifikatu ditu.

b) GJHek adierazten dituzten arriskuak eta aukerak aztertu ditu.

c) Ingurumen- eta gizarte-erronketako batzuei lanbide-jardueratik eta ingurune pertsonaletik erantzuteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Jasangarritasun-irizpideak jardun profesionalean eta pertsonalean.

– Jasangarritasun-irizpideak. Zenbait sektoretako jardunbide jasangarrirako arauak eta estandarrak.

– Jardunbide jasangarrien autoebaluazioa. Indibidualki eta erakunde mailan jardunbide jasangarriak ebaluatzeko eta hobetzeko metodoak.

– Erabaki jasangarriak hartzea. Erabaki profesional eta pertsonalak hartzean jasangarritasuna integratzeko erremintak eta teknikak.

RA4. Produktu eta zerbitzu arduratsuak proposatzen ditu, ekonomia zirkularraren printzipioak kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaur egungo produkzio- eta kontsumo-eredua ezaugarritu du.

b) Ekonomia berde eta zirkularraren printzipioak identifikatu ditu, produkzio-eredu klasikoaren aurrean dituen onurak kontrastatuz.

c) Produktu, zerbitzu eta jarduera pertsonal eta profesionalen inpaktua ebaluatu du.

d) Ekodiseinuaren printzipioak aplikatu ditu.

e) Produktuaren bizi-zikloa aztertu du.

f) Aplikatutako produkzio-prozesuak eta jasangarritasun-irizpideak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Produktu eta zerbitzu arduratsuak.

– Ekonomia zirkularraren printzipioak: diseinutik berrerabilerara eta birziklapenera.

– Produktu mekanikoen diseinua. Ingurumen-inpaktua minimizatzen duten produktuak diseinatzeko ikuspegiak eta metodologiak. Ekodiseinua.

– Produktuaren bizi-zikloa. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa produktu baten bizi-zikloan zehar.

– Kasu-azterketak: Ekonomia zirkularra aplikatzen duten enpresen adibide praktikoak.

RA5. Jarduera jasangarriak egiten ditu, eta, horrela, jarduera horiek ingurumenean eta gizartean duten inpaktua minimizatu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduera pertsonal eta profesionalen inpaktua ebaluatu du.

b) Estrategia jasangarriak aplikatu ditu.

c) Gizarte-erantzukizun korporatiboari buruzko printzipioak identifikatu eta aplikatu ditu.

d) Ingurumen-araudia aplikatu du.

e) Elementu edo kultura-esparru propioak integratu ditu landutako proiektuetan.

Edukien multzoa: Jarduera jasangarriak.

– Ingurumen- eta gizarte-inpaktuak identifikatzea eta ebaluatzea (karbono-aztarna, ur-kontsumoa, hondakinen sorrera, biodibertsitateari eragitea, eta gizarte-inpaktua tokiko komunitateetan, besteak beste).

– Inpaktua murrizteko estrategiak: hondakinak minimizatzea, energia-efizientzia, baliabideen erabilera jasangarria, garraio jasangarria, ekonomia zirkularra.

– Gizarte-erantzukizun korporatiboaren (GEK) printzipioak. GEKren eta jasangarritasunaren arteko harremana: enpresa-etika, giza eskubideekiko konpromisoa, komunitate-partaidetza, gardentasuna eta gobernu ona.

– Toki-, nazio- eta nazioarte-mailako ingurumen-legeria eta -araudia (legeak, zuzentarauak, erregulazio espezifikoak).

– Oparotasun partekatua.

– Lanbide-jarduerari lotutako euskal ondare kultural materiala eta immateriala.

– Gizarte bidezkoagoa lortzeko balio, jokabide eta bizimoduak.

– Lidergo humanista 5.0 industrian.

RA6. Sektoreko enpresa baten jasangarritasun-plana aztertzen du. Horretarako, enpresaren interes-taldeak eta IGG (ingurumena, gizartea eta gobernantza) alderdi materialak identifikatzen ditu, eta hura kudeatzeko eta neurtzeko ekintzak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren interes-talde nagusiak identifikatu ditu.

b) IGG alderdi materialak, interes-taldeen espektatibak eta IGG alderdien garrantzia aztertu ditu enpresa-helburuei dagokienez.

c) Inpaktu negatiboak murriztera eta identifikatutako IGG alderdi nagusiek planteatzen dituzten aukerak aprobetxatzera bideratutako ekintzak definitu ditu.

d) Enpresaren jarduna ebaluatzeko metrikak zehaztu ditu, gehien erabiltzen diren jasangarritasun-estandarren arabera.

e) Jasangarritasun-txosten bat egin du proposatutako planarekin eta adierazleekin.

Edukien multzoa: Enpresen jasangarritasun-planen analisia.

– Jasangarritasun-plan baten egitura. Enpresen jasangarritasun-plan baten funtsezko osagaiak.

– Interes-taldeen identifikazioa. Enpresa-jasangarritasunerako garrantzitsuak diren stakeholderen mapaketa eta analisia.

– IGG alderdiak enpresetan. Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-alderdiak identifikatzea eta kudeatzea enpresa-testuinguruan.

– Ekintzak eta jasangarritasunaren neurketa. Enpresetan ekintza jasangarriak txertatzeko, kudeatzeko eta neurtzeko estrategiak.

– Kasu-azterketak. Sektoreko enpresen jasangarritasun-planak aztertzea eta haien eraginkortasuna ebaluatzea.

16. lanbide-modulua: Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM).

Kodea: 1665.

Kurtsoa: 1.a.

Iraupena: 60 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 3.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

RA1. Digitalizazioaren kontzeptua eta produkzio-sektoreetan duen eragina aztertzen du, enpresaren jarduera kontuan hartuta eta IT (Information Technology: informazioaren teknologia) eta OT (Operation Technology: eragiketa-teknologia) ingurune bereizgarriak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Digitalizazioaren kontzeptua zertan datzan deskribatu du.

b) Teknologia digitalaren ezarpena enpresen antolamenduarekin erlazionatu du.

c) IT eta OT inguruneen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak ezarri ditu.

d) IT inguruneak sor ditzaketen enpresen sail tipikoak identifikatu ditu.

e) Plantako eta negozioko digitalizazioaren teknologia tipikoak hautatu ditu.

f) IT eta OT inguruneen arteko konexioaren garrantzia aztertu du.

g) Enpresa industrial bat muturretik muturrera digitalizatzearen abantailak aztertu ditu.

Edukien multzoa: Digitalizazioa produkzio-sektoreetan.

– Industria-iraultzen kronologia. Elementu nagusiak.

– Laugarren iraultza. Digitalizazioa. Hura zehazten duten elementuak.

– Sistema ziberfisikoak.

– Enpresaren egitura. Enpresako unitateen digitalizazioa.

– IT eta OT inguruneak. Desberdintasunak eta antzekotasunak.

– IT eta OT inguruneen erlazioa. THDak (teknologia gaitzaile digitalak) ingurune bakoitzean.

– Enpresa klasiko batetik enpresa digitalizatu bateranzko bilakaera. Prozesu horren abantailak.

RA2. Enpresak ingurune digitaletara egokitzeko/eraldatzeko beharrezkoak diren teknologia gaitzaile digitalak ezaugarritzen ditu, teknologia horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknologia gaitzaile digital nagusiak identifikatu ditu.

b) THDak produktuen eta zerbitzuen garapenarekin erlazionatu ditu.

c) THDen garrantzia ekonomia jasangarri eta efizientearekin erlazionatu du.

d) THDek sortutako merkatu berriak identifikatu ditu.

e) THDek negozio-zatian eta planta-zatian nolako inplikazioa duten aztertu du.

f) IT eta OT inguruneei dagokienez, teknologia gaitzaileak ezartzearen ondorioz izandako hobekuntzak identifikatu ditu.

g) Teknologiak beren ezaugarriekin eta aplikazio-eremuekin erlazionatzen dituen txosten bat prestatu du.

Edukien multzoa: Teknologia gaitzaileak ezaugarritzea.

– Mundu digitala. Teknologia gaitzaileak.

– THDen ezaugarriak:

• 5G sareak.

• Konputazio lausoa eta hodeian.

• Datuen eta informazioaren prozesamendu masiboko teknologiak.

• IT eta OT zibersegurtasuna.

• Blockchaina, DLTa (Distributed Ledger Technology). Antzekotasunak eta desberdintasunak.

• Big Data: datuen analisia.

• Adimen artifiziala. Machine Learninga/Deep Learninga. AA sortzailea.

• Murgiltze-errealitateak.

• Robotika kolaboratiboa (kobotika).

• Biki digitalak.

• Beste batzuk.

– THDek produktuen garapenean / zerbitzuen prestazioan duten eragina. Adibide esanguratsuak. Merkatu berriak.

– THD tipikoak plantan eta negozioan.

– THDak ezartzeak dakartzan hobekuntzak.

Sistema digitalizatuak eta datuak.

RA3. Cloudean/hodeian oinarritutako sistemak eta haiek sistema digitalen garapenean duten eragina identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Cloud-mailak identifikatu ditu.

b) Cloud-funtzio nagusiak identifikatu ditu (datu-prozesamendua, informazio-trukea, aplikazioen exekuzioa, besteak beste).

c) Edge computing kontzeptua deskribatu du, bai eta cloud/hodeiarekin duen erlazioa ere.

d) Fog eta mist kontzeptuak definitu ditu, bai eta multzoan dituzten aplikazio-eremuak ere.

e) Sistema konektatuetan clouda erabiltzeak ematen dituen abantailak identifikatu ditu.

Edukien multzoa: Clouda eta sistema konektatuak.

– Clouda. Definizioa eta mailak.

– Cloudean lan egiteko aukerak.

– Edge computinga eta cloudarekin duen erlazioa.

– Foga eta Mista. Cloudarekiko erlazioa.

– Cloudaren baliabideak erabiltzearen abantailak.

– Clouda erabiltzea eta enpresaren errentagarritasuna.

RA4. Titulua kokatuta dagoen sektoreko inguruneetan adimen artifizialak (AA) zer aplikazio dituen identifikatzen du, eta AA ezartzean zer-nolako hobekuntza inplizituak lortzen diren deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) AAk prozesuen automatizazioan eta optimizazioan duen garrantzia identifikatu du.

b) AA eta datuen bilketa masiboa (Big Data) erlazionatu ditu, bai eta baliabide horien tratamendua (analisia) eta enpresen errentagarritasuna ere.

c) AAren egungo eta etorkizuneko garrantzia baloratu du.

d) AAren ezarpenik handiena duten sektoreak identifikatu ditu.

e) AAko programazio-lengoaiak identifikatu ditu.

f) AAk tituluaren sektorean nola eragiten duen deskribatu du.

Edukien multzoa: Adimen artifizialaren aplikazioa.

– Adimen artifiziala. Aplikazio-adibideak.

– AA motak: ahula, sendoa, sinbolikoa, subsinbolikoa.

– AAren bilakaera.

– AA eta datuak. Datuen babesa.

– AAren eta produkzio-sektoreen edo aplikazio-eremuen arteko erlazioa.

– Adimen artifiziala eta datuen tratamendua. Datu-meatzaritza.

– AAko programazio-lengoaiak.

– Adimen artifiziala produkzio-sektorean.

– Produkzio-sektoreko THDen eta AAren arteko erlazioa.

RA5. Ekonomia digital globalizatuan datuek nolako garrantzia eta babesa duten ebaluatzen du, eta segurtasun- eta zibersegurtasun-sistemak definitzen ditu, bai ekipoari/sistemari dagokionez, bai modu globalean.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datuaren eta informazioaren arteko desberdintasuna ezarri du.

b) Datuaren bizi-zikloa deskribatu du.

c) Baliabide hauen arteko erlazioa identifikatu du: Big Data, datuen analisia, machine/deep learninga eta adimen artifiziala.

d) Big Data definitzen duten ezaugarriak deskribatu ditu.

e) Datu-zientziaren etapa tipikoak eta horiek prozesuan duten erlazioa deskribatu ditu.

f) Datuak cloudean biltegiratzeko prozedurak deskribatu ditu.

g) Cloud computingaren garrantzia deskribatu du.

h) Datu-zientziak enpresetan dituen helburu nagusiak identifikatu ditu.

i) Segurtasunak zer-nolako garrantzia duen baloratu du, bai eta haren erregulazioak datuei dagokienez nolako garrantzia duen ere.

Edukien multzoa: Datuen ebaluazioa.

– Datua versus informazioa.

– Datuaren bizi-zikloa.

– Datuen analisia.

– Datuaren jabetza eta pribatutasuna.

– Datuak cloudean biltegiratzea.

– Datu-ingeniaritzaren etapak.

– Datu-zientzia enpresei aplikatzea.

– Datuen erabileran segurtasunak duen garrantzia.

RA6. Tituluarekin zerikusia duen sektore bateko enpresa baten eraldaketa digitaleko proiektua garatzen du, enpresaren helburuen arabera gertatu behar duten aldaketak kontuan izanda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren helburu estrategikoak identifikatu ditu.

b) Produkzio-/negozio- eta komunikazio-arloak identifikatu eta lerrokatu ditu.

c) Digitaliza daitezkeen arloak identifikatu ditu.

d) ADen (arlo digitalizatuen) arteko uztardura aztertu du, bai eta ADen eta digitalizatu gabe dauden artekoa ere.

e) Enpresaren oraingo eta etorkizuneko beharrak kontuan hartu ditu.

f) Arlo bakoitza teknologien ezarpenarekin erlazionatu du.

g) Arlo bakoitzean egon daitezkeen segurtasun-arrakalak aztertu ditu.

h) Datuen tratamendua eta analisia definitu ditu.

i) Besteak beste, datuen, aplikazioen eta horiek eusten dituzten plataformen arteko integrazioa kontuan hartu du.

j) Estrategiaren arabera egindako aldaketak dokumentatu ditu.

k) Giza baliabideen egokitasuna kontuan hartu du.

Edukien multzoa: Proiektu baten garapena.

– Enpresaren helburuak eta digitalizazio-estrategiaren definizioa.

– Woots. Aplikazioak.

– Enpresaren arloak. Haien arteko lerrokadura. Arloen azpihelburuak. Beharrezkoak diren teknologiak (THDak).

– Teknologien ezarpena. Multzoan duten integrazioa.

– ERP softwarea, CRM/BPM programak.

– Cloud konponbideak.

– Datu masiboen tratamendua: informazioa erauzteko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta bistaratzeko erremintak.

– Jarraipen-dokumentuak. Neurriak.

– Giza baliabideak. Profil berriak. Prestakuntza.

III. ERANSKINA
GUTXIENEKO ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK

1. apartatua.– Espazioak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2. apartatua.– Ekipamenduak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)
IV. ERANSKINA
IRAKASLEAK

Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

(Ikusi .PDF Fitxategia)
V. ERANSKINA
BALIOZKOTZEAK

1. apartatua.– Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babespean ezarritako tituluen lanbide-moduluen eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2. apartatua.– Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako tituluen lanbide-moduluen eta Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3. apartatua.– Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide-moduluen eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako beste titulu batzuetakoen arteko baliozkotzeak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)
VI. ERANSKINA
KONPETENTZIA Profesional estandarren ETA -MODULUEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK BALIOZKOTZEKO), ETA GAINDITUTAKO LANBIDE-MODULUEN ETA KONPETENTZIA PRoFESIONALEKO ESTANDARREN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK EGIAZTATZEKO)

1. apartatua.– Egiaztatutako konpetentzia profesional estandarren eta lanbide-moduluen arteko egokitasuna, haiek baliozkotzeko.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Oharra: Tituluan jasotako konpetentzia profesional estandar guztiak egiaztatuta (Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren VI. tituluan ezarritako lan-esperientziaren edo bestelako bide ez-formalen eta informalen bidez eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren arabera) dituzten eta heziketa-ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek baliozkotuta izango dituzte «0020. Lehen laguntzak» eta «1654. Automobilaren oinarrizko teknologia» lanbide-moduluak.

2. apartatua.– Gainditutako lanbide-moduluen eta konpetentzia profesional estandarren arteko egokitasuna, haiek egiaztatzeko:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala