Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2026ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3522

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 342/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 342/2026 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren aurka, Donostiako barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen zerrenda onartzen duena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren aurka, Eibarko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko Bulego Judizialeko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen zerrenda onartzen duena, eta Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren aurka, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetako Erregistro Zibilaren bulego orokorretako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostu-zerrendak onartzen dituena (2026ko maiatzaren 28ko EHAA, 99. zk.)

Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetan Justizia Administrazioko kidego orokorretako eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egiten da, bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak eta udalerrietako eta haien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz (2026ko ekainaren 12ko EHAA, 110. zk.).

Horregatik, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluarekin, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala