
149. zk., 2026ko abuztuaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3521
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariaren 2026ko otsailaren 16ko Epazpena. Ebazpen horren bidez, 2024ko eskaera bakarrari dagozkion zuzeneko laguntza gisako esku-hartzeen bigarren eta ondorengo ordainketak ukatzen ziren, zerga-betebeharrak eta/edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izateagatik.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daitezke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS