Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2026ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3513

AGINDUA, 2026ko uztailaren 28koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2026ko uztailaren 16ko EHAA, 134. zk., eta 2026ko uztailaren 16ko BOE, 172. zk.), Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.

Deialdi horretan eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta prozeduran parte hartzeko eskabiderik aurkeztu ez denez, deialdia hutsik geratu da, 2026ko ekainaren 25eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hutsik uztea Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunari atxikitako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia (kodea: 140140; dotazioa: 2).

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala