
149. zk., 2026ko abuztuaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3512
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1298/2026 Ebazpenaren edukia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari uzteari buruzkoa.
Iragarki honen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, idazpuruan aipatutako ebazpenaren edukia argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1298/2026 Ebazpenaren bidez, onartu egiten da Itziar Arranz Erkoreka andreak aurkeztutako ukoa, eta deklaratu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari utziko diola 2026ko uztailaren 7ko lanaldia amaitzean, administrazioko eta erabiltzailearen arretako laguntzailearen kategorian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS