
149. zk., 2026ko abuztuaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3507
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, 2026ko uztailaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2026ko uztailaren 16an jarri dela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-taulan, Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko uztailaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 16a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS