Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2026ko abuztuaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3499

AGINDUA, 2026ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzen baita Irungo (Gipuzkoa) Anaka haur-eskola pribatuaren baimena, jarduera bertan behera uzteagatik.

Asociación Pedagógica Mendibil elkarteak, Irungo (Gipuzkoa) Anaka haur-eskola pribatuaren entitate titularrak, baimena azkentzeko eskatu du, jarduera bertan behera utzi duelako, eta dagokion espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten organismoek txostena egin dute.

Ikusirik 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Irungo (Gipuzkoa) Anaka haur-eskola pribatuaren baimena azkentzea, jarduera bertan behera uzteagatik, 2026ko irailaren 1etik. Zentroaren datuak hauek dira:

Zentroaren kodeak: 013420 (EAE) eta 20013849 (Unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: Anaka.

Titularra: Asociación Pedagógica Mendibil.

Helbidea: Misionero Lecuona kalea, 30.

Udalerria: Irun.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala