Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2026ko abuztuaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3496

AGINDUA, 2026ko uztailaren 28koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen abstentzioa deklaratzen da, eta erabakitzen da Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela Emaitek Industria Hobea programaren 2026. deialdia ebazteko.

Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubideari buruzkoan– ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren lanpostuak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean:

«a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industria Sustatzeko sailburuordea izango da, eta alderantziz.»

2026ko uztailaren 27an, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela EMAITEK Industria Hobea programaren 2026ko deialdia ebazteko, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egin dela deklaratzea, eta Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatzea erabakitzea, EMAITEK Industria Hobea programaren 2026ko deialdia ebazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala