
148. zk., 2026ko abuztuaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3491
1297/2026 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Langileen zuzendaria izendatzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 1043/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko langileen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko ekainaren 18ko EHAA, 114. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek lanpostua betetzeko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Iñigo Bilbao Ateca jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iñigo Bilbao Ateca jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Langileen zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko irailaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS