Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3477

119/2026 DEKRETUA, uztailaren 14koa, Asociación Alavesa de Esclerosis Lateral Amiotrófica (ADELA) izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen du onura publikokotzat aitortu ahal izango direla Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak, baldin eta, beren jardueren bidez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen betetzen badituzte eta, gainera, artikulu horretan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Aitorpen hori Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez egiten da, Onura Publikoko Elkarteei eta horien Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren II. kapituluan arautzen den espedientea izapidetu ondoren, eta diskrezionala da, elkarte eskatzaileak dituen helburuek eta egiten dituen jarduerek merezi duten balorazioaren arabera.

Ildo horretatik, 2025eko abuztuaren 1ean, Asociación Alavesa de Esclerosis Lateral Amiotrófica (ADELA) izeneko elkarteak aitorpen hori eskatu zuen, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari zuzendutako idazki baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/A/06647/1997 zenbakiarekin inskribatuta dago, 1997ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez.

Bere funtzioen lurralde-eremuak Arabako Lurralde Historikoa hartzen du, eta, eratu zenetik, bere helburu nagusiak lortzera zuzentzen ditu bere jarduerak, eta, bereziki, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen bizi-kalitatea hobetzera, ELAko gaixoei eta senideei gaixotasun horrek eragindako arazo guztiei aurre egiteko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza ematera; gaixotasun horren ikerketa zientifikoa bultzatzera eta sustatzera, edota iritzi publikoa eta erakunde publikoak, antolakundeak eta enpresa pribatuak sentsibilizatzera.

Onura publikoa aitortzeko eskaerarekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak, Arabako Erakunde Sanitario Integratuak, Osakidetzako Arabako ESIak eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak; Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza Sailak eta Gizarte Politiketako Sailak; Ascudean elkarteak, DalecandELA a la ELA elkarteak, Montes Solidarios elkarteak, Fundación Vital Fundazioak eta beste entitate batzuek, hala nola Laboral Kutxa S. Koop. entitateak, Bizia kabineteak eta Fisun (fisio-rehabilitación avanzada) zentroak.

Bestalde, 2026ko maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak eta, 2026ko ekainaren 23an, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak elkartea onura publikokoa dela aitortzearen aldeko txostenak egin zituzten; txosten horiek eskatu egin zitzaizkien, gaiari buruzko eskumena dutenez gero.

Azkenik, 2026ko uztailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak aldeko balorazio-txosten teknikoa eman zuen. Txosten horretan, dagozkion sailek proposatuta onura publikoa aitortu aurretik, bete beharreko lege- eta erregelamendu-eskakizun guztiak betetzen direla justifikatzen da.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren, Osasuneko sailburuaren eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Alavesa de Esclerosis Lateral Amiotrófica (ADELA) izeneko elkartea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/A/06647/1997 zenbakiarekin inskribatuta baitago, onura publikokoa dela aitortzea eta aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzea.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 14an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala