
147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3475
101/2026 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Patronatuko eta Zuzendaritza Kontseiluko kideak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dituena.
Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzekoak, eta maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza-eta jarduera-araudia onartzen duenak, ezartzen dute Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak Patronatuaren osaera ezartzen du 10. artikuluan, berezko kideen eta berezkoak ez direnen arteko bereizketa eginez. Ildo horretatik, dekretu horren 10.2 a) artikuluak aurreikusten du berezko ez diren kideak izango direla, besteak beste, euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten 15 kide. Kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, lehendakari exekutiboaren proposamenez. Aldiz, b) letrak adierazten du berezkoak ez diren Patronatuko kide izango direla kulturaren sektore profesionaletako bost ordezkari, EAEko Gobernu Kontseiluak izendatutakoak, Eusko Legebiltzarraren proposamenez.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, berezkoak ez diren Patronatuko kideak lau urterako izendatuko dira, eta beste lau urterako berritu ahal izango dira, baina behin bakarrik jarraian. Epe hori igaro ondoren, beren eginkizunak betetzen jarraituko dute, harik eta haien ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.
Era berean, aipatutako Dekretuaren 10.6 artikuluak ezartzen du Patronatuko kideek automatikoki galduko dutela beren izaera izendatzerakoan zuten kualitatea edo kargua galtzen dutenean.
Halaber, Dekretuaren 14.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira kanpo-harremanen, hizkuntza-politikaren eta ogasunaren eta administrazio publikoaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen ordezkaritzan izendatutako hiru kontseilari, gutxienez zuzendari mailakoak; eta dekretu horren 14.1.c) artikuluak aurreikusitakoaren arabera, Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira ere Gobernu Kontseiluak lau urterako izendatutako bi kontseilari, zeinak behin bakarrik berritu ahal izango baitira jarraian, Patronatuaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.
Jaime Otamendi Muñagorri jauna kargutik kendu zuten apirilaren 8ko 81/2025 Dekretuaren bidez, berezko ez den Patronatuko kide gisa, euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari modura. Dekretu horren bidez, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Patronatuko kideak kendu eta izendatu ziren.
Ondoren, Patronatuak, 2025eko maiatzaren 19an egindako bileran, erabaki zuen Jaime Otamendi Muñagorri jauna Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari kargutik kentzea, Patronatuaren ordezkari gisa, berezko ez den kide izateari uzteagatik, eta Zuriñe Elordi Romero andrea proposatzea Gobernu Kontseiluari, organo horren ordezkari gisa Zuzendaritza Kontseiluan sar zedin.
Ondorioz, bat etorriz Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzeko eta arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoarekin (erakunde horren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen dute), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari kargutik kentzea, Patronatuaren ordezkari gisa, berezko ez den kide izateari utzi diolako:
– Jaime Otamendi Muñagorri jauna.
2. artikulua.– Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari izendatzea honako hau:
– Zuriñe Elordi Romero andrea.
3. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Patronatuko berezko kide ez diren hauek kargutik kentzea, izendatuak izateko oinarri izan zen kargua galtzeagatik:
– Zuriñe Elordi Romero andrea.
– Fernando Sáenz de Ugarte jauna.
– Xabier Riezu Arregi jauna.
4. artikulua.– Euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Patronatuko berezko kide ez diren hauek izendatzea, lau urterako:
– Marta Monfort Ayestaran andrea.
– Jemina Cano Martinez andrea.
– Maria Jose Aranguren Querejeta andrea.
5. artikulua.– Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari kargutik kentzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ordezkari gisa:
– Josune Irabien Marigorta andrea.
6. artikulua.– Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari izendatzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ordezkari gisa:
– Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea.
7. artikulua.– Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari kargutik kentzea, Patronatuaren ordezkari gisa, berezko ez den kide izateari utzi diolako:
– Zuriñe Elordi Romero Andrea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko ekainaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS