Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3473

AGINDUA, 2026ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuaren bidez, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostua ezarri zen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluan xedatzen denez, ikuskari zentralak ikuskari nagusiaren mendean egongo dira zuzenean, eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askearen prozeduraren bidez.

Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoarekin, sail honek erabaki du deialdia iragartzea, agindu honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, Tramitaguneren bidez (Hezkuntza – Eskaerak, erreklamazioak eta errekurtsoak), 5 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Izangaiek, eskariarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

– Titulu akademikoak.

– Administrazio publikoan betetako lanpostuak.

– Ikasketak, ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Aurrekoaz gain, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak organo teknikoari bidaliko dizkio jasotako hautagaitzak, organo horrek egin dezan lanpostuaren monografian eskatzen diren gaitasunak egiaztatzen dituzten pertsonen zerrenda, eta Hezkuntza Sailari proposa diezaion lanpostua betetzeko egokitasuna eta konpetentzia profesionalak egiaztatzen dituzten 3 lagunen zerrenda bat. Pertsona horien gainean egingo da lanpostua bete behar duen pertsonaren hautazko izendapena.

Deialdi hau Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

ERANSKINA

Lanpostua: 1 lanpostu.

Izena: Ikuskari zentrala.

Kokalekua: Ikuskaritza Zentrala.

Destinoaren kokalekua: Vitoria-Gasteiz.

Titulazio-taldea: A1 taldea.

Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskariak.

Urteko berariazko osagarria: 8.945,62 euro.

Hizkuntza-eskakizuna 2. egiaztatua.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izatea.

– Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Era berean, aipatutako kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea bete beharko dute, eta jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute.


Azterketa dokumentala