Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3462

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako baimen-eskaera, Mutrikuko (Gipuzkoa) hondartzetan «Kerik gabeko hondartzak» ekimenaren informazio-kartelak jartzeko. 2026, 2027, 2028 eta 2029 urteak.

Erref.: 2026/018084.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152.8.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da aipatutako baimen-eskaera, hogei (20) egun balioduneko epean, espedientea osatzen duten agiriak kontsultatzeko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkezteko.

Dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke:

https://www.euskadi.eus/mutrikuko-hondartzetan-kerik-gabeko-hondartzak-kartelak/web01-tramite/eu/

Halaber, Gipuzkoako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren bulegoetan ere eskuratu ahal izango da (Kaiko pasealekua 23, 1. solairua, 20003 PK, Donostia).

Hala badagokio, alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala