Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3461

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bilboko Udalaren emakida-eskaria, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko, Nerbioi itsasadarreko Ingelesen Landa Kaia, Evaristo Txurruka Kaia, Marzana Kaia eta Uribitarte Pasealekua legeztatzeko.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Bilboko Udalak itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu du Zuzendaritza honetan, Ingelesen Landako Kaiak, Evaristo Txurruka Kaiak, Martana Kaiak eta Uribitarte Pasealekuak (guztiak Nerbioi itsasadarrean kokatuta) eragindako eremuetan, Bilbon.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_5015/26_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:

https://www.euskadi.eus/iljp-bilboko-4-kaiak-legeztatu/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala