
146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3456
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 14koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baita «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektua».
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2026ko maiatzaren 21ean emandako Ebazpenaren bitartez, «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektua» proiektuari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zuen.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2026ko ekainaren 10ean. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
2010eko ekainaren 29ko Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 13 f) artikuluari jarraituz, lege bereko 15 m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 10.3) artikuluaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu honen onespena.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektua» behin betiko onartzea.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Transitzio Energetikoa eta Jasangarritasunako sailburuari ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 14a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS