Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3449

AGINDUA, 2026ko uztailaren 17koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetara –bereziki, Kirol-errendimendu Altuko medikuentzako lanpostuetara– sartzeko hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratadunentzat gordetako lanpostu hauek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen: Autopsietako laguntzailea, Kaizainburua; Laborategiko garbitzailea; Mekanikaria; Mekanikari gainbegiralea; Kirol-errendimendu altuko medikua; Kortako praktiketako monitorea; Ofizial espezialista; Laborategiko langilea; Peoia; Irudi-teknikaria; Mantentze-lanetako teknikaria eta Gaueko zaintzailea.

Hautaketa-prozesu hori egiteko, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan xedatutakoa beteko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 19. apartatuan ezartzen denez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko iragarritako hautaketa-prozesuetarako epaimahaikideak izendatzea, eta, bereziki, Kirol-errendimendu Altuko Medikuentzako epaimahaikideak.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaiaren osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dute aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, edo, bestela, demanda aurkez dezakete, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko Epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen 2011ko urriaren 10eko 36/2011 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 17a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

ERANSKINA

Kirol-errendimendu altuko mediku lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaia:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala