
146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3448
AGINDUA, 2026ko uztailaren 20koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta bat etorriz Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zuen Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegurako sailburuaren 2026ko ekainaren 1eko Aginduaren laugarren oinarriarekin (2026ko ekainaren 11ko EHAA, 109 zk.)
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ekonomia eta Ogasun Saileko Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea eta 213. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek 2026ko uztailaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 20a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS