Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3446

1166/2026 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Lan Harremanetako Zerbitzu Korporatiboko burua izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 11ko 926/2026 Ebazpenaren bidez, Lan Harremanetako Zerbitzu Korporatiboko buru lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan (2026ko ekainaren 24ko EHAA, 118. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, Balorazio Batzordearen ustez, Miriam Aparicio Sanz andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Adierazitako guztiagatik, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lan Harremanetako Zerbitzu Korporatiboko buru izendatzea Miriam Aparicio Sanz andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzan.

Bigarrena.– Izendapen honek ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, interesdunari ebazpen honen berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Dena den, zuzenbidean oinarritutako beste edozein epe ere erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala