
146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3444
137/2026 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariondokoa izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariondoko izendatzea Ion Gambra Ibarzabal jauna.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS