
146. zk., 2026ko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3443
AGINDUA, 2026ko uztailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentrala kargutik kentzea.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 26ko Aginduaren bidez, Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskari zentralaren bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdia ebatzi zen (2022ko irailaren 29ko EHAA). Agindu horren bidez, Miren Nekane Zabaleta Ibañez andrea Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskari zentral izendatzea xedatu zen.
Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskaritza Zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskari zentralak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen Saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Miren Nekane Zabaleta Ibañez andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2026ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS