
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3441
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariena, B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak –zeina uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsi baitzen– 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozedura honetan interesdunak nor diren jakiterik ez dagoenez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat, argitara ematen da B01566223k 2019ko urtarrilaren 22an B motako joko-areto gisa jarri zuen fidantza (erregistroko zenbakia: F201900097) itzultzeko eskatu duela, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzudan ordain diezaietela eskatzeko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia-San Sebastián kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua justifikatzeko titulua, kredituaren zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 16a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS