
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3440
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Atalean bideratu den 196/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi dagokion administrazio-espedientea:
196/2026 prozedura arrunta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko urtarrilaren 22ko Aginduaren aurka aurkeztua. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egonkortze-prozesuen esparruan, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Eskalako karrerako funtzionario izendatzen dira (Idazkaritzako, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalak), eta lehen destinoa esleitzen zaie.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako espedientean interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean agertu ahal izan daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Atalean, Bilboko Justizia Jauregian duen egoitzan. iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 27a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.
RSS