Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3438

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 22koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, 2025eko ekitaldirako «Zabaldu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agentzia honen Nazioartekotzeko zuzendariak 2025eko irailaren 19an onartutako «Zabaldu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda (2025eko urriaren 8ko EHAA, 191. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2026ko uztailaren 22a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala