
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 6 orri.)
- EPUB (393 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3437
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 22koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025eko ekitaldirako «Renove Smart Industry» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoak, 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Renove Smart Industry» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Deialdi hori erakunde honen zuzendari nagusiak onartu zuen 2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaren bitartez (2025eko uztailaren 9ko EHAAn argitaratua, 129. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2026ko uztailaren 22a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS