
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3434
AGINDUA, 2026ko uztailaren 27koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko ekainaren 16ko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren, eta laguntza horien 2026. urterako deialdia egin zen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 16ko Aginduan, zeinaren bidez ezarri baitziren belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta egin baitzen horien 2026. urterako deialdia (2026ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 122. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 16ko Agindua, zeinaren bidez ezarri baitziren belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta egin baitzen horien 2026. urterako deialdia.
5. oinarriko a) apartatuan, 2026/2922 (35/5) orrialdean, hau dio:
«a) Adina eta egoera:
Erretiro-adina izatea edo eragiketaren amaieran adin horretara iristea. Pertsona juridikoa bada, bazkide guztiek bete behar dute betekizun hori. Eragiketaren amaieratzat hartuko da lankidetza-proiektua amaitzen den unea (1. lerroa) edo eskualdatzearen unea (2. lerroa).
Baina hau esan behar du:
«a) Adinari eta egoerari buruzko betekizunak:
Erretiro-adinera iritsi izana edo eragiketaren amaieran iritsi izana. Eskatzailea pertsona juridiko baten parte bada, laguntza eskatzen duen pertsonari baino ez zaio eskatuko betekizun hori. Ondorio horietarako, eragiketaren amaieratzat hartuko da lankidetza-proiektua amaitzen den unea (1. lerroa) edo transmisioaren unea (2. lerroa)».
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 27a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS