
145. zk., 2026ko uztailaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 16 orri.)
- EPUB (688 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3430
126/2026 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sailetako eta Organismo Autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzekoa.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da; besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero) eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez (dekretu hori da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko).
Lanpostu-zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 28an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean daude, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Bigarren artikulua.– Onartzea lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 28an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS